115. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Deialdia, Hirugarren Munduarekin lankidetzan aritzen diren elkarteei diru-laguntzak emateko

Galar Zendeako Udalak, 2015eko maiatzaren 7an egin osoko bilkuran, Hirugarren Munduarekin lankidetzan aritzen diren elkarteei diru-laguntzak emateko baldintzen agiria onetsi zuen.

Deialdiaren xedea: adierazitakoa.

Esleitzeko modua: deialdi publikoa.

Gehieneko zenbatekoa: 6.000 euro.

Eskabideen aurkezpena: Galar Zendeako Udalaren Erregistro Orokorrean (Udaletxe plaza, 1, Getze Galar), hogei egun balioduneko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Argibideak eta baldintzak: Udalaren bulegoetan, Getze Galarren baitaude (Udaletxe plaza, 1) eta Udalaren web orrian (http://www.cendeadegalar.es/eu/actualidad/tablon/).

Getze Galarren, 2015eko maiatzaren 14an.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1507493