115. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2015eko plantilla organikoko aldaketa. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 201. eta 202. artikuluei eta gaiaren inguruko arautegian ezarritakoari jarraikiz, eta ikusirik lan antolamendurako eta zerbitzuaren funtzionamendurako aldaketa behar beharrekoa dela, 2015eko maiatzaren 22an egindako Osoko Bilkurak aho batez erabaki du:

1. Etxarri Aranazko Udalaren 2015eko plantilla organikoaren aldaketa hasiera batez onartzea, zerbitzu anitzetako enplegatuei eta garbitzaileei dagokienez.

2. Espedientea NAOn argitaratzea, eta 15 eguneko epean jendaurrean edukitzea bere onarpenerako, eta herritarrek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko. Era berean, akordioa iragarki oholean argitaratuko da.

3. Langile guztiei akordioa helaraziko zaie jakinaren gainean izateko eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Etxarri Aranatzen, 2015eko ekainaren 3an. Jarduneko alkatea, Eneka Maiz Ulair.

Iragarkiaren kodea: L1508810