2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUENIGO
Alkatetza bertze baten esku uztea
Cintruenigoko alkate udalburuak, 2015eko maiatzaren 29an, 232/2015 ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa.
Cintruenigoko (Nafarroa) jarduneko alkate-udalburu Raquel Garbayo Berdonces,
2015eko maiatzaren 30 eta 31n herritik kanpo egonen naizenez.
Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 23.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta horrekin bat heldu direnetan xedatua,
EBATZI DUT:
1.–Alkatetzaren eskumenak eta eginkizunak Udaleko lehen alkateorde Francisco Javier Igea Marínen esku uztea, 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n.
2.–Eskuordetze hau lehen alkateordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3.–Eskuordetze honen berri ematea Osoko Bilkurari, lehen aldiz biltzen denean.
4.–Eskuordetze honek bere dataren hurrengo egunetik aitzina izanen ditu ondorioak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu beharko da.
Cintruenigon, 2015eko maiatzaren 29an.–Jarduneko alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1508446