115. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Jarduera sailkatua. Baimena

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin (2005eko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, apirilaren 1ean), jakinarazten da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2015eko maiatzaren 14a.

Sustatzailea: Nafarroako Ganbera Operaren Elkartea.

Jarduera: antzerkiko eta operako gauzak biltegiratzea.

Tokia: Talluntxe II industrialdea, N kalea 12, Taxoare.

Mutiloan, 2015eko maiatzaren 14an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1507604