115. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Mutiloartea sektoreko P.35 lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Arangurengo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2015eko maiatzaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Mutiloartea sektoreko P.35 lurzatiaren xehetasun azterlana, Mutiloartea sektoreko P.35 etxesaileko jabeek sustatua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 46. artikuluan ezarria beterik; espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Mutiloan, 2015eko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1507603