115. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Lokal baten salmenta Mutiloako Aranguren Ibarra plazan, 1. poligonoko 1028. lurzatian (15. hiri unitateko 7. azpieremua)

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2015eko maiatzaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoan salgai jartzea Mutiloako Aranguren Ibarra plazako lokal bat, 1. poligonoko 1028. lurzatian (15. hiri unitateko 7. azpieremua).

Hasierako prezioa: 157.358,50 euro.

Enkantean parte hartu nahi dutenek beren eskaintzak aurkeztuko dituzte, enkantearen administrazio-baldintza partikularren agirian aipatzen den dokumentazioarekin batean. Agiri hori Arangurengo Udaleko Gobernu Batzarrak onetsi zuen, 2015eko maiatzaren 14an egin bilkuran. Hori guztia Udaleko Idazkaritza Nagusiko Erregistroan aurkeztuko da (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa), telefonoa 948244946, 2015eko ekainaren 26ko (hori barne) 09:00etatik 14:00ak bitarte, egun horretan ixten baita onartzeko epea.

Baldintzen agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza, z.g.; Mutiloa) nahi duenaren eskura.

Mutiloan, 2015eko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1507601