115. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Egiturazko funtsezko determinazioaren aldaketa, Zudairiko Kontzejuko Sistema Orokorra (S.G.5) mugatzeko

Udalak, 2015eko maiatzaren 22ko osoko bilkuran, arauzko quoruma izanik eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70, 71 eta 79. artikuluetan xedatua aplikatuz, erabaki hau hartu zuen:

1.–Hirigintzako espedientea birdefinitzea, alegia, ez da izanen “Ameskoabarreneko Hirigintza Planean, Zudairiko Kontzejuaren udal mailako S.G.3 sistema orokorreko egiturazko determinazioen aldaketa” baizik eta “Ameskoabarreneko Hirigintza Planean, Zudairiko Kontzejuaren udal mailako S.G.5 sistema orokorreko egiturazko determinazioaren aldaketa”. Horren jarduketa esparruak bakar-bakarrik hartuko ditu jabari publikoko lurzatiak, alegia, 5. poligonoko 54. lurzatia, hori Ameskoako Limitaciones Mendiko Batzarraren titulartasunekoa baita, eta 58. lurzatiko zati bat, azkeneko hori Zudairiko Kontzejuaren titulartasunekoa baita. Hori guztia Miren Sola Zuñiga arkitektoak prestatu duen dokumentazioari jarraikiz, Estelleriko EZABUko Hirigintza Zerbitzukoa (Sertecma, S.L.).

2.–Jarduketa esparrutik at uztea 5. poligonoko 14, 55, 56, 57 eta 205. lurzati pribatuak, izen ere ez dira nahitaezkotzat jo lortu nahi den helbururako. Hori guztia erabaki horren azalpen zatian emandako zehaztapenekin bat etorriz.

3.–Zehaztea sartutako aldaketen ondorioz hasieran onetsitako proposamena goitik behera aldatzen dela, eta hortaz, funtsezko aldaketa gertatu denez, aldaketa horri lotutako agiriak jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan eta Udalbatza honen iragarki oholean argitaratuta, edozein entitate edo pertsona interesdunek aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazio edo oharrak aurkez ditzaten.

Ameskoabarrenean, 2015eko maiatzaren 22an.–Alkatea, Diego Arturo Urra Velasco.

Iragarkiaren kodea: L1508425