1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
233/2015 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko hezkuntza itunak aldatzea ebazten duena, 2015-2016 ikasturterako.
Martxoaren 12ko 119/2015 Ebazpenaren bidez (63. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 1ekoa), Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Batxilergoan hezkuntza itunak 2015-2016 ikasturtetik aurrera aldatzeko arauak eman ziren.
Ikusirik aldaketaren espedienteak, abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 46. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 1. eta 2. eranskinetan aipatzen diren ikastetxe pribatuekin Haur Hezkuntzako bigarren ikasmailari eta Batxilergoari buruz egindako itun aldaketa onestea. 2015-2016 ikasturtetik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Dagokion eranskinean arrazoitzen da eskatutako unitateen kopuruaren eta itunean baimentzen diren unitateen kopuruaren arteko aldea.
3. Ebazpen honen bidez hezkuntza itunetan onetsitako aldaketak eginbide baten bitartez formalizatuko dira; hura, alde batetik, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak izenpetuko du eta, bestetik, ikastetxeetako titularrek edo behar bezala egiaztatutako legezko ordezkariek.
4. Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalak interesdunei jakinaraziko die aurreko puntuan aipatutako eginbidea sinatzera zein egun, toki eta ordutan agertu behar duten. Jakinarazpena egiten denetik eginbidea sinatzen den arte gutxienez ere berrogeita zortzi orduko epea utzi beharko da.
5. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
6. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
7. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea ikastetxe interesdunei, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Aukera Berdintasunaren, Hezkuntzako Parte-hartzearen eta Irakasleentzako Arretaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, eta Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2015eko maiatzaren 22an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.
1. ERANSKINA Haur Hezkuntzako itunen aldaketa. 2015-2016 ikasturtea |
HERRIA | IKASTETXEA | UNITATE KOPURUA | OHARRAK |
2014-2015 Itunduak | 2015-2016 |
Eskatutakoak | Itunduak |
ALTSASU | Iñigo Aritza ikastola | 3 | 4 | 3 | 1 |
AIEGI | Mater Dei | 6 | 6 | 6 | |
BURLATA | Irabia-Izaga | 16 | 15 | 15 | |
ZIZUR TXIKIA | San Fermin Ikastola | 12 | 12 | 12 | |
LIZARRA | Lizarra Ikastola | 6 | 6 | 6 | |
ETXARRI ARAN. | Andra Mari ikastola | 3 | 4 | 3 | 2 |
LESAKA | Tantirumairu Ikastola | 2 | | 1 | 3 |
TAFALLA | Garcés de los Fayos | 5 | | 4 | 4 |
ATARRABIA | La Presentación | 4 | 4 | 3 | 4 |
1.–Iragan ikasturteko baldintza berak mantentzen dira. 2.–Arbizuko eta Etxarri Aranazko ikastetxeetan (titular bera dute) itundutako unitateak nahikotzat ematen dira matrikulatuta dauden ikasleei arreta emateko. 3.–Ikastetxe honetan Haur eta Lehen Hezkuntzarako itundutako unitateak nahikotzat ematen dira matrikulatuta dauden ikasleei arreta emateko. 4.–Itundutako unitateak nahikotzat ematen dira matrikulatuta dauden ikasleei arreta emateko. |
2. ERANSKINA Batxilergoko itunen aldaketa. 2015-2016 ikasturtea |
HERRIA | IKASTETXEA | UNITATE KOPURUA | OHARRAK |
2014-2015 Itunduak | 2015-2016 |
Eskatutakoak | Itunduak |
ZIZUR TXIKIA | San Fermin Ikastola | 6 | 7 | 7 | |
LIZARRA | Nuestra Señora del Puy | 4 | 5 | 4 | 1 |
IRUÑA | Miravalles-El Redín | 7 | 8 | 8 | |
IRUÑA | Santo Tomás | 4 | 4 | 3 | 2 |
SARRIGUREN | Santa María la Real | 7 | 8 | 7 | 3 |
| | 28 | | 29 | |
1.–Lehen eta bigarren ikasmailetako ratioa handitzen da: 14 ordu astean, bakoitzean. Iraileko matrikula ikusita, ratio igoera hori aldatzen ahalko da. 2.–Lehen ikasmailako ratioa handitzen da: 14 ordu astean. Iraileko matrikula ikusita, ratio igoera hori aldatzen ahalko da. 3.–Itundutako unitateak nahikotzat ematen dira matrikulatuta dauden ikasleei arreta emateko. |
F1508066 |
Iragarkiaren kodea: F1508066