1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
32/2015 FORU DEKRETUA, ekainaren 3koa, Gemma Botín Cociña andrea, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 108. artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuari dagokiola erakunde publikoetako zuzendari kudeatzaileak izendatu eta kargutik kentzea, foru dekretu bidez, erakundea atxikia dagoen departamentuko titularrak proposaturik.
Orobat, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren estatutuetako 11. artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko duela erakunde autonomo horren zuzendari kudeatzailea, atxikita dagoen departamentuko titularrak proposatuta. Estatutu horiek uztailaren 25eko 74/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.
Horrenbestez, Gizarte Politiketako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko ekainaren 3an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Gemma Botín Cociña andrea, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Foru dekretu hau Gizarte Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziara eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira igortzea, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2015eko ekainaren 3an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Gizarte Politiketako kontseilaria, Íñigo Alli Martínez.
Iragarkiaren kodea: F1508664