113. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

313/2015 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez Nafarroako ehiza barrutietan 2014ko azaroaren 1etik 2015eko urriaren 31ra bitarte ehizazainak kontratatzeko diru-laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dira.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea aldatzen duen apirilaren 4ko 4/2014 Foru Legearen 51. artikuluak ezartzen du zer jarduketatarako eman behar dioten barrutia kudeatzeko arduradunek ehizazain sistema bat barrutiari. Era berean, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 52. artikuluak (ehiza sustatzeko neurriak) ezartzen du Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak ematen ahalko dituela zaintza sistema bat ezartzeko.

Horregatik, ikusi da egokia litzatekeela diru-laguntza sail bat ezartzea, ehiza barrutietako ehiza aprobetxamenduaren edo haien kudeaketaren titularrek 2014ko azaroaren 1etik 2015eko urriaren 31 arte ehizazainak kontratatzean dituzten gastuak zati batean finantzatzeko.

Laguntza horien bidez, barrutietan ehizazainak izan daitezela sustatu nahi da, ehiza espezieak eta barrutia behar bezala kontserbatzeko beharrezko zaintza izan dezaten, eta, orobat, Administrazioaren, ehiztarien eta nekazarien arteko lotura lana egin dezaten, nekazaritzari eragiten zaizkion kalteak kontrolatu eta haiei aurrea hartzeko eta ehiza espezieen kontrola eta segimendua egiteko, kudeaketa iraunkorreko irizpideei jarraikiz.

Ehiza jarduera iraunkorra izateko tresna lagungarritzat hartzen da ehizazaina, bereziki Nafarroa bezalako kasuetan, non ehiza jarduera basa faunako populazioetan oinarritzen baita. Ehizazainei eskatzen zaien prestakuntzak, barnean direla ekosistemei eta basa faunari buruzko ezagupenak, bermatu behar du titularrek egiten duten ehizaren kudeaketak babes teknikoa duela.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako ehiza barrutietan 2014ko azaroaren 1etik 2015eko urriaren 31ra bitarte ehizazainak kontratatzeko diru-laguntzak emateko deialdia onestea.

2. Deialdiko oinarri arautzaileak onestea. Oinarri horiek ebazpen honen eranskinean ageri dira.

3. 108.811 euroko gastua baimentzea ebazpen honetatik sortutako gastu konpromisoetarako, 2015era luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “PFEZ %0,7 funtsa. Ehiza barrutietan zaintza ezartzeko laguntzak” izeneko 740002 74200 4809 456300 kontu-sailaren kargura.

4. 10.010 euroko gastua baimentzea, 2015era luzatutako 2012rako gastuen aurrekontuko “Laguntzak toki entitateentzat” izeneko 740002 74200 4609 456307 kontu-sailaren kargura, ebazpen honen ondoriozko gastu konpromisoei erantzuteko.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute interesdunek hilabeteko epean, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua. Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien jurisdikzioan, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

6. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 15ean.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da ehiza aprobetxamenduaren titularrei edo ehiza barrutien kudeaketaz arduratzen diren ehiza barrutien titularrei eman beharreko laguntzak arautzea, 2014ko azaroaren 1etik 2015eko urriaren 31 arte ehizazainak kontratatzeko dituzten gastuen zati bat ordaintzeko.

Laguntza horien bidez, barrutietan ehizazainak izan daitezela sustatu nahi da, ehiza espezieak eta barrutia behar bezala kontserbatzeko beharrezko zaintza izan dezaten, eta, orobat, Administrazioaren, ehiztarien eta nekazarien arteko lotura lana egin dezaten, nekazaritzari eragiten zaizkion kalteak kontrolatu eta haiei aurrea hartzeko eta ehiza espezieen kontrola eta segimendua egiteko, kudeaketa iraunkorreko irizpideei jarraikiz. Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeak 52. artikuluan (ehiza sustatzeko neurriak) zehazten du Nafarroako Gobernuak laguntza ekonomikoak ezartzen ahal dituela zaintza sistema bat ezartzeko.

2. oinarria.–Diruz laguntzen ahal diren gastuak eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

1. Diru-laguntza jaso dezakete ehiza barrutietan 2014ko azaroaren 1etik 2015eko urriaren 31 arte ehizazainak kontratatzeko dauden gastuek.

2. Ehizazain bakoitzeko diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa ondokoa izanen da:

–Aipatu epeko soldataren %40 (enpresaren Gizarte Segurantzako kotizazioak kanpo). Ehizazain bakoitzeko, gehienez, 8.000 euroko diru-laguntza emanen da.

–Kontratua zerbitzuak ematekoa baldin bada eta urteko lan orduak finkatuak baditu, deialdian ezarritako epeari dagokion kontratuan agertzen den diru-kopuruaren %40ko diru-laguntza emanen da (BEZa kanpo); gehienez 6,80 euro ordu bakoitzeko eta 8.000 euro urtean ehizazain bakoitzeko.

3. Onuradun bakoitzak 15.000 euroko diru-laguntza jaso dezake gehienez.

Nolanahi ere, diru-laguntzak emateko, Administrazioak baliabide ekonomikoak izan beharko ditu eta behar den adinako kreditua aurrekontuetan, eskaeraren gaineko ebazpen administratiboa emateko unean.

3. oinarria.–Onuradunak.

A.–Deialdi honetako laguntzen onuradunak izan daitezke, tokiko ehiztari elkarteak, barrutiaren titularra den toki entitateak ehiza guztiaren aprobetxamendua esleitu badie zuzenean. Orobat, ehiza barruti pribatuen titularrak diren tokiko ehiztarien elkarteak, elkarteak berak gauzatzen duenean ehiza aprobetxamendua.

Gainera, laguntzen onuradun izateko, ehiztarien elkarteek inskribaturik egon beharko dute Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko kirol entitateen erregistroan edo Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza Departamentuko elkarteen erregistroan.

Orobat, barrutien titularrak diren toki entitateak izan daitezke onuradunak, ehiza aprobetxamenduaren kudeaketa bere gain hartu badute.

B.–Onuraduna izateko, baldintza hauek bete beharko dituzte eskatzaileek:

a) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak 13. artikuluan ezartzen dituen betebehar orokorrak. Eskabidearen inprimakiarekin batera aurkeztuko den erantzukizuneko aitorpenaren bidez frogatuko da horiek betetzen direla. Entitate publikoak betebehar horretatik salbuetsirik daude.

Tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuta dauzkala frogatzeko, eskabidean interesdunari jakinarazten zaio baimena ematen diola departamentuari egoera hori frogatzen duten datuak kontsultatzeko, diru-laguntza emateko ebazpen proposamena egiten denean.

b) Betiere, eskatzaileek betebehar hauek izanen dituzte:

1. Ehiza barrutiak ehiza antolatzeko plana onetsia izatea, edo oneste aldera prestatzen aritzea edo berrikuste fasean izatea, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearekin bat.

2. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan dagoen informazioaren arabera, barrutiaren titularrak barrutia zuzen gobernatzea, ehiza arloan eta basa fauna eta haren habitatak babestearen gainean indarra duten arauei jarraikiz: Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea eta Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea, hurrenez hurren.

3. Ehiza barrutiak zorrik ez izatea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin.

4. Tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea.

5. Ehiza barrutiko zaintza lanak egiten dituen pertsonak Nafarroako ehizazain titulua eta ziurtagiria izan beharko ditu, irailaren 4ko 94/2012 Foru Aginduarekin bat, eta ez da desgaiturik egonen ehizarekin lotutako jarduerak betetzeko.

6. Ehizazaintza zerbitzua barruti bakar baterako edo beste batzuekin partekatua izan daiteke. Gutxienez, zaintza lan hauek egin beharko dira:

–Ehiza eremuko hegoaldean diren ehiza barrutietan gutxieneko zaintza hau egin beharko da: ehizazain bat lanaldi osoan 15.000 hektareako. Ehizazainak urtean bete beharreko orduetan adierazita, eremuaren hektarea kopurua bider 0,12 egin beharko da (120 ordu urtean 1.000 hektareako).

–Ehiza eremuko iparraldean diren ehiza barrutietan gutxieneko zaintza hau egin beharko da: ehizazain bat lanaldi osoan 25.000 hektareako. Ehizazainak urtean bete beharreko orduetan adierazita, eremuaren hektarea kopurua bider 0,07 egin beharko da (70 ordu urtean 1.000 hektareako).

Ehizazainak zainketako beste eginkizun batzuk betetzen ahalko ditu ehiza barrutian sartzen diren udal mugapeetan, betiere ehizari buruzko gutxieneko eginbeharrak, aurretik ezarri direnak, betetzen baditu.

7. Kontratua urtebeterako izanen da, gutxienez. Zerbitzuak egiteko kontratua aurkeztuz gero, iraupena, urtean kontrataturiko ordu kopurua eta kontratazioaren diru-zenbatekoa adierazi beharko dira. Ehizazainak dago(z)kion barrutian edo barrutietan banatu beharko ditu lanak urtean zehar.

8. Kontratuan, langileek izanen dituzten eginkizunen artean, hauek zehaztuko dira:

–Ehizari buruzko datuen kontrol administratiboa egitea.

–Administrazioaren, ehiztarien eta nekazarien arteko harremana bideratzea.

–Kalteak kudeatzea (kontrolatu eta aurrea hartzea).

–Ehiza espezieetako populazioen kontrola eta segimendua egitea.

–Harrapariak kontrolatzea.

–Habitatak kudeatzea.

–Usategien mantentze-lanak egitea hainbat arlotan (garbiketa, kokalekuaren kontrola, egoera...).

–Administrazioari laguntzea, ehizaren kudeaketa errazteko eskatzen zaionean.

–Nafarroako Administrazio Publikoak ehiza espezialitateko landazainentzat antolatzen dituen prestakuntza ikastaroetara joatea.

Barruti batzuk ehizazain bat kontratatzeko elkartuz gero, baldintza horiek bildutako ehiza barruti bakoitzak bete beharko ditu.

C.–Aurreko oinarrian aipatzen diren betebeharrak frogatzeko, agiri hauek aurkeztuko dira:

1. Administrazio eskudunak 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. betebeharrak egiaztatuko ditu ofizioz, eskabideko (eranskineko eredukoa) datuetan oinarriturik, bai eta departamentuak dituen datuetan oinarriturik ere.

2. Idatzizko kontratu bidez frogatuko da 7. eta 8. puntuetako betebeharrak betetzen direla.

3. Nominaren edo beste agiri ofizial baten fotokopia, urteko soldata gordinaren zenbatekoa adierazita. Zerbitzuak emateko kontraturik bada, urteko zerbitzu orduen kopurua eta ehizazain kontratudunak orduko duen ordainsariaren zenbatekoa adierazi beharko dira. 6. eta 7. betebeharrak frogatzearen osagarri da.

4. oinarria.–Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

1. Eskaerak aurkezteko epea 60 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzura zuzenduko dira, eta departamentu horretako erregistroan aurkeztuko dira (González Tablas kalea, 9, Iruña). Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako tokietan aurkezten ahal dira.

Eskaera posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean egin beharko da, lehenengo orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) adierazi ahal izateko. Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira.

2. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

–Eskabidea, eranskineko ereduaren araberakoa. Baldin eta tokiko ehiztarien zenbait elkartek partekatutako eta kontratatutako ehizazain baterako eskatzen bada laguntza, eskabide bakarra aurkezten ahalko da, eta ordezkari bat izendatuko da, eskabidea bere izenean eginen duena. Deialdiko betebeharrak denak batera frogatuko dira, baina, onuradunaren ondorioetarako, ordezkaria hartuko da kontuan.

–Kontratuaren fotokopia. Zerbitzuak emateko kontraturik bada, urteko zerbitzu orduen kopurua eta ehizazain kontratudunak orduko duen ordainsariaren zenbatekoa adierazi beharko dira.

–Nominaren edo beste agiri ofizial baten fotokopia, urteko soldata gordinaren zenbatekoa adierazita.

–Eskatzaileak laguntzak lehenbizikoz hartu behar dituenean edo laguntzak kobratzeko kontua aldatu nahi duenean, laguntzaren eskabidearekin batera transferentzia bidez kobratzeko eskabidea aurkeztu beharko du, behar bezala beterik.

5. oinarria.–Diru-laguntza emateko irizpideak.

Deialdi honen xedeko diru-laguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Lehentasunerako bi talde ezarriko dira diru-laguntza emateko:

a) Tokiko ehiztarien elkarteen eskaerak. Talde honetako eskaerei erantzuteko, “PFEZ %0,7 funtsa. Ehiza barrutietan zaintza ezartzeko laguntzak” izeneko kontu-sailean esleitutako zenbatekoa gordeko da. 2015ean 108.811 euro ditu esleiturik.

b) Tokiko entitateen eskaerak. Talde honetako eskaerei erantzuteko, “Laguntzak toki entitateentzat” izeneko kontu-sailean esleitutako zenbatekoa gordeko da. 2015ean 10.010 euro ditu esleiturik.

Onartutako eskaerek talde horietako baterako edo bietarako aurrekontuan dagoen muga gaindituz gero, horren diru kopurua talde bakoitzean laguntzen ahal diren eskaera guztien artean banatuko da, laguntzaren portzentajea proportzioan murriztuta deialdian hasiera batean ezarritako diru kopurutik.

6. oinarria–Ebaluazio organoa.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak ebaluatuko ditu eskaerak.

7. oinarria.–Diru-laguntza ematea.

Eskaera hartuta, hirugarren arauan ezarritako baldintzak betetzen dituen egiaztatuko da. Eskaerak aipatutako baldintzak betetzen ez baditu, interesdunari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean zuzen dezala, eta ohartaraziko, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena eman, eta jakinaraziko zaio.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak aurreko arauan ezarritako irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, eta organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio, non adieraziko baita onuradunek diru-laguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia da organo eskuduna, diru-laguntza nori eman ebazteko. Ebazpena lau hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko du, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita.

Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da. Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek, administrazio publikoak ez badira, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

8. oinarria.–Gastuen eta egindako ordainketen justifikazioa.

1. Diru-laguntzaren xedea bete eta gero, onuradunek egin dituzten gastuak eta ordainketak justifikatu beharko dituzte 2015eko azaroaren 9ko epean, agiri hauek aurkeztuz.

–Ehizazaina lan kontratu bidez kontratatu bada, 2014ko azaroaren 1etik 2015eko urriaren 31ra bitarteko nomina guztien edo soldata gordinaren zenbatekoa adierazten duten beste agiri ofizial batzuen fotokopiaren bidez.

–Ehizazaina zerbitzuak emateko kontratu bidez kontratatu bada, 2014ko azaroaren 1etik 2015eko urriaren 31ra bitarteko faktura jatorrizkoen edo horien fotokopien bidez. Egindako gastua ordaindu dela frogatzearren, bankuetako frogagiriak erantsi beharko zaizkie ordainagiriei.

Onuradunek Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren erregistroan (González Tablas, 9; Iruña) aurkeztu beharko dituzte gastuen frogagiriak; bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusi tokietako edozeinetan, Nafarroako Gobernuaren Ehiza eta Arrantza Atalari zuzenduta.

2. Diru-laguntzaren xede den gastuak (BEZik gabe) 12.000 euroko zenbatekoa gainditzen badu, aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzuak emateko, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu duela, gutxienez bi eskaintza aurkeztuz eta hautatutakoa aukeratzeko arrazoiak emanez.

Onuradunak ez du aurreko lerroaldekoa bete beharko, baldin eta diru-laguntzaren xedeko gastuen ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina entitate hornitzaile edo emaile ez badaude edo gastua diru-laguntza eskatu baino lehen egin bada.

9. oinarria.–Diru-laguntzaren ordainketa.

Egiaztagiriak azterturik, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak pagatzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiari. Horrekin batera, onuradunek diru-laguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten eginbeharrak bete dituztela frogatzen duen txostena aurkeztuko da.

Ordainketa bakarrean pagatuko da. Onartutako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galdurik diru zenbateko horiek askatzen badira, diru kopuru horiek erabiltzen ahalko dira bosgarren oinarriarekin bat egindako gutxitzeak goraka berrikusteko.

10. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Onuradunek Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte.

2. Diru-laguntza emateko ebazpenetan, oinarri arautzaile hauetan edo Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, esleitutako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da, eta, bidezkoa bada, diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa berriro ere zehazten ahalko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

3. Onartutako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galdurik diru zenbateko horiek askatzen badira, diru kopuru horiek erabiltzen ahalko dira bosgarren oinarriarekin bat egindako gutxitzeak berrikusteko.

11. oinarria.–Onuradunen betebeharrak gardentasunari dagokionez.

1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8. artikuluak aipatzen dituen pertsona juridikoek edo entitateek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasuna bete beharko dute, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen dituztenean eta honako bi inguruabar hauek gertatzen direnean:

a) Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.

b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

Aurreko idatz-zatian ezarritako mugak zehaztearen ondorioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua konputatuko da ondorio horietarako, ez guztizko batura. Erreferentziako negozio-zifra edo urteko aurrekontua honako hauen arteko txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo betearazitako aurrekontua.

b) Hala badagokio, negozio-zifra, edo diru-laguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako aurrekontua.

2. Aipatu inguruabarrak gertatzen badira, gardentasunerako betebeharraren mende dauden entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute, ebazpen honen II. eranskineko eredua erabiliz:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari emandako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

d) Kargudun bakoitzak gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan duen dedikazioaren araubidea.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

3. Entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuko du aipatutako informazioa, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari zuzendua. Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo argitaratzen den egunetik hasita, argitaratuz gero.

4. Informazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori igarota, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

5. Entitateak gardentasunerako betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpen bat aurkeztu beharko du, ebazpen honen II. eranskinean jasotzen den ereduaren arabera.

6. Entitateak ekitaldi berean diru-laguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko diru-laguntza bakoitzean, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

7. Onuradunak informaziorako betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak galarazi gabe, ez betetze horren ondorioz ezin izanen da emandako diru-laguntza ordaindu, aurrerakinak barne, eta, hala bada, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Diru-laguntzei buruzko Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

12. oinarria.–Diru-laguntzen bateragarritasuna/bateraezintasuna eta “de minimis” izaera.

1. Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, emandako beste laguntza batzuekin.

Horrelakoetan, jarduera bererako emandako diru-laguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua. Aurreko lerroaldean ezarritako ondorioetarako, onuradunak helburu horrexetarako beste diru-laguntzaren bat jasotzen baldin badu, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari jakinarazi beharko dio, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. d) artikuluan xedaturikoarekin bat.

2. Halaber, laguntza horiek “de minimis” laguntzatzat hartuko dira; hortaz, RCSA sisteman ofizioz egiaztatuko da tokiko ehiztarien elkarte bati emandako “de minimis” laguntzen zenbateko osoa ez dela 200.000 eurotik gorakoa azken hiru ekitaldi fiskaletan.

13. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

14. oinarria.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu onetsitako diru-laguntzak Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.navarra.es), honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaien, onuraduna, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren helburua.

DIRU-LAGUNTZEN ESKAERA, NAFARROAKO EHIZA BARRUTIETAN 2014KO AZAROAREN 1ETIK 2015EKO URRIAREN 31RA ARTE EHIZAZAINAK KONTRATATZEKO

(Administrazioak bete beharrekoa)

ESPEDIENTE ZK.: ................................

KANPAINA: 20...............

Eskatzailearen datuak.

Tokiko ehiza barrutia Ehiza barruti pribatua

Ehiza barrutiaren matrikula: NA-.........

Izena:

Helbidea:

IFZ/IFK:

Herria:

P.K.:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Banku kontua: __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __ __

Lehendakariaren datuak (tokiko ehiztari elkartekoa).

Izen-deiturak:

IFZ:

Helbidea:

P.K.:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren 2015eko .......................aren ..........(e)ko ebazpenaren bidez onetsitako deialdiarekin loturik, eskatzaileak ADIERAZTEN DU eskatutako betebehar guztiak betetzen dituela eta deialdi horren oinarriak osorik onartzen ditu; horrenbestez:

–Adierazten du ......... ehizazain kontratatuko d(it)uela, hala bermatuko baita ..................... hektareako azalerako barrutia zainduko dela ........... orduz.

–Kontratazio hori ..................... euroko kostua izanen duela baloratzen du elkarteak, deialdiak estaltzen dituen 12 hilabeteetan, eta honela justifikatzen da:

Lan-kontratuduna

Zenbatekoa (eurotan)

Zerbitzuak emateko kontratua

Zenbatekoa (eurotan)

Soldata gordina

Zerbitzuaren kostuak BEZik gabe

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, diru-laguntza ESKATZEN DU.

Eskatzaileak DEKLARATZEN DU:

–Ez dela beste diru-laguntzarik jasotzen ari jarduera bererako edo, jasoz gero, behar bezala justifikatzen dudala, deialdiko hamargarren oinarriarekin bat.

–Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan onuradun izateko adierazita dauden debekuetako bat ere ez duela.

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari baimena ematen diola Ekonomia eta Ogasun Departamentuan eta Gizarte Segurantzan dauden datuak ikusteko, horrela egiazta dezan, diru-laguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egiten den unean, zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak dituela.

–Baimena ematen duela eskabidean agertzen diren bere datuak fitxategi automatikoetan sartzeko, datu pertsonalen tratamendu automatizatua arautzen duen abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari jarraikiz.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an

(Eskatzailearen, ehizarako eskubidedunaren, sinadura)

II. ERANSKINA

Gardentasun betebeharrari buruzko aitorpenaren eredua

Izena: ............................................ NANa/IFZ: ......................

Honako hau ordezkatuz .............................................. IFK: ...................................

Bizilekua: ....................................... Honako adierazpen hau egiten dut, Nafarroako ehiza barrutietan 2014ko azaroaren 1etik 2015eko urriaren 31ra bitarte ehizazainak kontratatzeko diru-laguntzen onuraduna naizen aldetik.

Irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen ditu (2013ko 187. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).

Foru dekretu horren 3. artikuluak ezartzen duenez, diru-laguntzak jasotzen dituzten entitateak gardentasunera daude behartuta, inguruabar hauek gertatzen direnean:

a) Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.

b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

(Kopuru horiek gainditzen diren kalkulatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira).

Aipatu foru dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, DEKLARATZEN DUT:

q Ez dudala gardentasun betebeharrik (aipatutako foru dekretuaren 3. artikuluan azaldutako inguruabarrak gertatzen ez direlako).

q .................................................................................................-k (adierazi organo-emailea) emandako ......................................................................................... (izena) diru-laguntza dela-eta, informazioa aurkeztu dudala beraz, ez da errepikatu beharrik, emandako datuak aldatu ez direlako.

q Gardentasun betebeharra dudala eta, horrenbestez, aitorpen honen eranskinean, 59/2013 Foru Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako informazioa ematen dudala, eta entitatearen urteko azken kontuen kopia eransten.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an

Sinadura: ....................
Kargua: ........................

ESKATZAILEARENTZAKO ARGIBIDE INTERESGARRIAK

1. Entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuko du aipatutako informazioa, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari zuzendua. Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo argitaratzen den egunetik hasita.

2. Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasunari lotutako betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari emandako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

d) Kargudun bakoitzak gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan duen dedikazioaren araubidea.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

3. Informazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori igarota, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

4. Onuradunak informaziorako betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak galarazi gabe, ez betetze horren ondorioz ezin izanen da emandako diru-laguntza ordaindu, aurrerakinak barne, eta, hala bada, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Diru-laguntzei buruzko Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Iragarkiaren kodea: F1507591