113. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO TOKI EKINTZARAKO TALDEA

Estatutuak aldatzeko proposamena

Erdialdeko Toki Ekintzarako Taldearen Batzar Nagusiak eta Erdialdeko Toki Ekintzarako Taldearen Batzorde Betearazleak, 2015eko maiatzaren 11n egin bilkuran, besteak beste, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, Toki Ekintzarako Taldearen Estatutuen aldaketari buruz:

“Lehendakariak proposatu du aldaketa hauek egitea Erdialdeko Toki Ekintzarako Taldearen Estatutuetan, entitatearen behar berriei egokitzeko:

2. artikuluan.–Erakunde autonomoaren egoitza aldatu da: Erriberriko Las Pozas kaleko 13 zenbakian egonen da aurrerantzean.

3. artikuluan.–Hiru helburu berri gehituko dira.

–Zonaldeko enpresa-gogoa sustatzea, eta ekonomia nahiz eskualdeko enpresa-egitura dinamizatzea eta dibertsifikatzea.

–Erdialdeko turismo jarduketak koordinatzea, garatzea eta bateratzea.

–Gure lurraldean gizarte-erantzukizunari loturiko ekintzak nork bere gain hartzeko eta abiarazteko bitartekoak eta ekintzak kudeatu eta sustatzea.

Eta honako helburu hau kenduko da: Kudeatzen diren jarduerekin loturik dauden eta haietatik ondorioztatzen diren guztiak egitea, eta 4. artikuluan (eskudantziak) sartzea.

7. artikuluan, 5. puntuaren baitan, ordezkaritza taldeak aldatuko dira, honako banaketa honen arabera:

–Toki entitateak: 100 boto.

–Entitate pribatuak: 100 boto.

Adierazten da ezen entitate bazkide bakoitzaren boto kopurua izanen dela bere sektorean duen partaidetza ehunekoaren araberakoa. Ordezkagarritasun hori gauzatzeko modua entitatearen barne araubidearen gaineko erregelamenduan zehaztuko da.

Nazioarteko, Europako, Estatuko, Erkidegoko edo Tokiko araudian, edota beste erakunde nahiz entitate baten araudian ezarritakoaren arabera, beharrezko denean toki entitateen ordezkagarritasuna handiena izatea Toki Ekintzarako Taldean, eskakizun hori aplikagarri bada eta Taldeari eragiten badio programak gauzatzeko jardueretan, laguntzen nahiz diru-laguntzen eskaeretan edo Taldeak egin nahi dituen edo egiten ari den jarduerak egitean, honela gauzatuko da ordezkatze eta boto eskubidea:

–Toki entitateak: 100 boto.

–Entitate pribatuak: 50 boto.

Entitate bazkide bakoitzaren boto kopurua izanen da bere sektorean duen partaidetza ehunekoaren araberakoa.

9. artikuluan, hirugarren puntuan, lehendakariaren eskudantziei buruzkoa baita, f) letraren testua eguneratzen da: orotariko kontratazioak eta kontzesioak, baldin eta ez badute gainditzen aurrekontuaren baliabide arrunten %10, eta betiere sei milioi eurotik goitikoak ez badira; barne harturik urte bat baino gehiago irauten dutenak, betiere lau urtetik goitikoak ez badira.

16. artikuluan, erakunde autonomoaren aurrekontuaren finantzaketari buruzkoan, kenduko da entitateek egiten dituzten ekarpenak partehartze kuotaren proportzioaren araberakoak izanen direla.

Gainera testu osoan aldaketak egin dira hizkuntza barne-hartzaileagoa izan dadin.

ERABAKI DA:

1. Honako aldaketa hau onestea.

2. Jendaurreko informazioaren tramitea betetzea legez ezarrita dagoen bezala.

Orobat proposatzen da honako aldaketa hauek egitea Erdialdeko Toki Ekintzarako Taldearen barne funtzionamenduaren araubidean, entitatearen behar berriei egokitzeko:

9. artikuluan, honako betebehar hau gehitzea:

Entitate bazkideek honako betebehar hauek izanen dituzte: bilkuretara joatea.

III. tituluan –Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapeneko Programaren esparruan, toki garapenerako programak aplikatu eta kudeatzearekin lotuta dagoen hartan–, 14. artikuluan, jarduteko irizpideak ezartzen direnean:

–Sektore pribatuaren eta toki entitateen arteko ordezkagarritasun oreka sartuko litzateke, ordezkagarritasunaren eta botoaren ponderazio sistema bat ezarrita.

–Inpartzialtasun printzipioa aldatuko litzateke, gehituta ezen udal bat ordezkatzen duten pertsonek ez dutela parte hartuko proiektuen eztabaidetan eta bozketetan, baldin eta proiektu horiek udal horrek berak aurkeztu baditu.

Eta 19. artikuluan (Batzorde Betearazlearen osaera) gehituko litzateke ezen, Nafarroako Landa Garapeneko Programen xedapenek toki entitateendako ezartzen dituzten ordezkatze ehunekoak beti errespetatzearren, honela ponderatuko liratekeela bilkuretara joaten diren pertsonen ordezkagarritasuna eta botoa:

–Toki entitateak: 100 boto, bilkuretara joaten diren pertsonen artean proportzionalki banatuko direnak; proiektu baten eztabaidan eta balorazioan inpartzialtasuna bermatzeko, pertsona batek alde egin beharra badu, aktan jaso egin beharko da hura kanpoan egon den bitartean ordezkagarritasuna aldatu egin dela.

–Entitate pribatuak: 100 boto, bilkuretara joaten diren pertsonen artean proportzionalki banatuko direnak; proiektu baten eztabaidan eta balorazioan inpartzialtasuna bermatzeko, pertsona batek alde egin beharra badu, aktan jaso egin beharko da hura kanpoan egon den bitartean ordezkagarritasuna aldatu egin dela.

ERABAKI DA:

1. Honako aldaketa hau onestea.

2. Orobat, jendaurreko aldiaren tramitea betetzea.”

Aditzera ematen da espedientea bulegoetan ikusgai egonen dela, hilabetez egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko interesa dutenek komenigarriak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erriberrin, 2015eko ekainaren 3an.–Lehendakaria, Cristina Arconada Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1508686