113. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Irurtzun Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2015eko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 02/2015 aldaketa 2015eko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Irurtzunen, 2015eko maiatzaren 20an.–Mankomunitateko burua, José Javier Sarasola Gorriti.

Iragarkiaren kodea: L1508301