113. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1174/2015 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Enpresa Zientzietako diplomadunaren 7 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, otsailaren 23ko 389/2015 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Enpresa Zientzietako diplomadunaren 7 lanpostu huts, B mailakoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2015eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 20an.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak apirilaren 20ko 909/2015 Ebazpenaren bidez, deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zUen, eta Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatu. Ebazpena 2015eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 7an.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, eta haiek azterturik, bidezko da onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Enpresa Zientzietako diplomadunaren 7 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Behar diren ondorioak izan ditzan, ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 18an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Enpresa zientzietako diplomadunen lekualdatze lehiaketa

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

–Onartuak:

ALONSO MUR, MARIA ADELA

BACAICOA HUALDE, SARA

CORROZA SENOSIAIN, SARA

CUESTA MARQUEZ, SUSANA

DE LA FUENTE LEBANTINI, ALEJANDRA

DEL CASTILLO ARTAZCOZ, INMACULADA

GARCIA LOPEZ DE ARANA, AMAYA

GARDE IRIBARREN, IZASKUN

GARICANO GOROZARRI, SILVIA

GLARIA AZNAREZ, MARIA IDOYA

LANZ GALARZA, MARIA CARMEN

LUGEA RETA, MARIA TERESA

LUS GUELBENZU, NATALIA

MARTINEZ CIA, ANA

MUÑOZ GARDE, ANDRES

NAVARCORENA ELETA, EVA

PEREZ LEOZ, MARIA

PEREZ PEREZ DE ONRAITA, MARIA ESTHER

PERFECTO SAN MIGUEL, JOAQUIN

SAGASTI HERMOSO, ITZIAR

SAINZ DE VICUÑA GIL, M.ª NIEVES

SENAR SOLIS, BLANCA REYES

SOLA MATEOS, MARIA BELEN

URRA PAGOLA, BERNARDA

URRA RUETE, ARACELI

URROZ MUTUBERRIA, MARIA CORPUS

VALENCIA EDERRA, REBECA

VIDAN ASTIZ, ROSALIA

YOLDI ARNEDO, ESTEBAN

ZABALA RAZKIN, SALVADOR

ZUGASTI CARPIZO, ANA

–Baztertuak:

Deialdiaren 3.1 ataleko a) eta c) letretan ezarritako baldintzak ez betetzeagatik:

URIBES GARCIA, FRANCISCO JAVIER

Iragarkiaren kodea: F1508253