113. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko apirilaren 22ko osoko bilkuran onetsita, 2015eko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 6an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia:

4513

62200

Navarro Villoslada: Lukana eta girotzeko makineriarako sarbidea

12.497,00 euro

433

62100

Francisco de Becerra kaleko argiteria hobetzea

52.762,05 euro

312

78200

Nuestra Señora de Gracia fundazioaren transferentzia

30.000,00 euro

Finantzaketa:

87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

95.259,05 euro

Vianan, 2015eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L1508058