113. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia 2014-2015eko ikasturtean, Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako Ikasleen Guraso elkarteei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko

Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Alorreko zinegotzi jaunak onetsi zuen, 2015eko maiatzaren 15ean, 2014-2015eko ikasturtean Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako Ikasleen Gurasoen elkarteei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdia.

Deialdi honen helburua da diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honen B) atalean zehaztutako jarduerak egite aldera eta hala betez Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoa, zeina Iruñeko Udalbatzak 2005eko azaroaren 3ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiaren bidez hasiera batez onetsi onetsi baitzen –erabaki hori behin betiko bihurtu zen jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako–. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izango dira aplikagarri (2006ko 21. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratua).

A. Entitate deitzailea:

1. Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

2. Organo emailea: Hezkuntza eta Kulturako Zinegotzigo Delegatua.

3. Alor kudeatzailea: Hezkuntza eta Kultura Alorra.

4. Instrukzio-organoa: Diru-laguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B. Deialdiaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua:

1. Deialdiaren xedea:

Diru-laguntzak ematea, Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteei eta IGEen federazioei, eskola-ordutegitik kanpoko jarduerak egin ditzaten, 2014-2015eko ikasturtean, betiere deialdi honen B.3) idatzi-zatian ezarritako baldintzak eta betekizunak betetzen badituzte.

2. Deialdiaren helburua:

Helburua da Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen gurasoen elkarteek eta IGEen federazioek eskola-ordutegitik kanpo jarduerak egin ditzaten sustatzea, 2014-2015eko ikasturtean, betiere jarduera horiek hezkuntza-garapena bultzatu eta gurasoen zein ikasleen parte-hartze aktiboa eragiten badute. Halaber, deialdiaren helburua da, baita ere, Iruñeko Udalak elkarte horiei ematen dizkien laguntzak arautzea.

3. Baldintzak, betebeharrak eta epea, diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jarrerak eta jarduerak egiteko:

Honako hauek izan daitezke diru-laguntzen xede, deialdi honen babesean:

–Guraso Elkarteek eta Guraso Elkarteen Federazioek antolatutako aisialdi- eta prestakuntza-programak eta eskolaz kanpoko jarduerak, ikasleei edota gurasoei zuzenduak.

–Guraso-elkarteen eta guraso-elkarteen federazioen berezko jarduerak.

Honako hauek ezin izanen dira diru-laguntzen xede izan:

–Ikastetxeko ikasleei eskola-ordutegitik kanpo zuzendutako eskolaz kanpoko jardueren kasuan, ez dira diru-laguntzen xede izanen Udalak hezkuntza, kirol, kultur eta abarreko arloetan garatzen dituen programekin kointziditzen dutenak.

–Gurasoendako prestakuntza-jardueren kasuan, ez dira diru-laguntzen xede izanen Udalak hezkuntza, kirol edo kultur arloetan garatzen dituen programekin kointziditzen duten jarduerak, hala nola yoga, aerobica eta mantentze-gimnasia, edota musika, dantza, pintura eta abarri buruzko ikastaroak.

Diruz lagundutako jarduerak 2014-2015eko ikasturtean egin behar dira.

C. Aurrekontu-kredituak, diru-laguntzen gehienezko zenbateko osoa eta banakako zenbatekoa:

1. Deialdiaren gehienezko zenbateko osoa kreditu erabilgarrien barruan: 65.000 euro.

Aipatu gehienezko kopuru hori jarraian zerrendatzen diren gehienezko zenbatekoen arabera banatuko da:

1) 17.765 euro: Ikastetxeko ikasleei eskola-ordutegitik kanpo zuzendutako eskolaz kanpoko jarduerak egiteko.

2) 25.330 euro: Gurasoendako prestakuntza-jardueretarako.

3) 4.250 euro: Jolas-jardueretarako.

4) 17.655 euro: Kudeaketa- eta funtzionamendu-gastuetarako.

Deialdi honen aurrekontua osatzen duten gehienezko kopuruetako bat ez bada agortzen, gainerako kopuruei gehitu dakieke, betiere proportzioan kopuru bakoitzari.

Diru-laguntzek ezin izanen dute gainditu deialdi honetan ezarritako zenbatekoa.

2. Aurrekontu-partida: 50/42230/482090.

3. Banakako gehienezko zenbatekoa eta hori zehazteko irizpideak: Onuradun bakoitzari emanen zaion kopuruak ezin izanen ditu honako hauek gainditu:

–Onartutako gastuen %75, ikastetxeko ikasleei eskola-ordutegitik kanpo zuzendutako eskolaz kanpoko jarduerak egiteko.

–Onartutako gastuen %75, gurasoei zuzendutako prestakuntza-jardueretarako.

–Onartutako gastuen %10, jolas-jardueretarako.

–Onartutako gastuen %85, IGEen federazioen kudeaketa- eta funtzionamendu-gastuetarako.

–Onartutako gastuen %15, IGEen kudeaketa- eta funtzionamendu-gastuetarako.

4. Hainbanatzeko aukera:

BAI EZ.

Baiezkoa bada, nola hainbanatu: diru-laguntza hauetarako izendatu den gehienezko zenbatekoa diru-laguntzen onuradun direnen artean hainbanatzen ahalko da jasotako puntuazioarekiko zuzeneko proportzioan.

5. Hainbat urtetarako deialdia: BAI EZ.

Hainbat urtetarako deialdia izanez gero, hainbat urtetarako gastuak baimentzea eta horiek egiteko konpromisoa dagozkien aurrekontuetan ekitaldi bakoitzerako ezartzen den kredituaren menpe egongo dira.

6. Urtekoak:

Aurtengo zenbatekoa:

65.000 euro

2. urtekoa:

... euro

4. urtekoa:

... euro

1. urtekoa:

... euro

3. urtekoa:

... euro

D. Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:

1. Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:

Onuradun izan daitezke diru-laguntzaren oinarri den egoeran dauden pertsona edo entitateak, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, eta betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta idatzi-zati honetan hala egin dela adierazten bada.

Berariazko betekizunak: BAI EZ.

Diru-laguntzak eskatzen ahalko dituzte 2014-2015eko ikasturtean gurasoendako eta ikasleendako jarduerak, zeinek bere jardun-esparruan, antolatzen dituzten Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteek eta guraso-elkarteen federazioek, baldin eta beren egoitza nahiz zergetarako helbidea Iruñean badute, Legearekin bat eraturik badaude eta dagokien Erregistroan izena emanda badute eskabidea aurkezteko mugaegunean, betiere indarra duten legeekin bat azken baldintza hori eskatzen ahal bazaie.

Deialdiaren izaera berezia dela medio, pertsona edo entitate onuradunak salbuetsita daude Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10.2 artikuluan araututako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzetik:

BAI EZ.

2. Nola egiaztatu pertsona edo entitate onuradun izateko betekizunak betetzen direla: Deialdi honen G.4) idatzi-zatian exijitzen diren agiriak eta informazioa aurkeztuta, diru-laguntza eskabidearekin batera.

E. Pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak:

Deialdi honen ondorioetarako, pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak dira Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan eta atal honetan ezartzen direnak.

Berariazko betebeharrak:

BAI EZ.

–Behar bezalako publizitatea egiteko betebeharra, jakitera emate aldera Iruñeko Udalak finantzatu dituela diru-laguntza jaso duten programak, jarduerak, inbertsioak edo jarduketak: BAI EZ.

Pertsona edo entitate onuradunak laguntza jaso izanaren berri emateko hartu behar dituen neurriak:

Iruñeko Udalaren irudi instituzionala jartzea.

Legendak kartel, inprimatutako material, bide elektroniko, ikus-entzunezko eta abarretan.

Oroitzapen-plakak.

Aipamenak hedabideetan.

Beste batzuk:

–Diru-laguntza zehazki zer xedetarako eman eta horretan erabiltzeko betebeharra, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 29.4 artikuluarekin bat: BAI EZ.

Xede-epea:

F. Proiektuaren aldaketak:

Proiektuan aldaketak egiteko aukera: BAI EZ.

Aurreikusi gabeko inguruabarrak direla medio, aldaketak egiten ahalko dira proiektua gauzatzean, hasierako aurreikuspenei dagokienez, baldin eta inguruabar horiek kontuan hartzekoak badira jarduera zuzen betetzeko eta aldaketa horiek ez badute funtsezko aldaketarik eragiten proiektuan, haren izaera eta helburuak ez badituzte aldatzen eta aldaketa horiek aski denboraz jakinarazten bazaizkio Hezkuntza eta Kultura Alorrari, deialdia kudeatzen duen alorrak onets ditzan.

G. Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu:

1. Eskaerak aurkezteko tokia:

Diru-laguntzetarako eskaerak honako toki hauetan aurkeztu ahal dira: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen jauregia-Kale Nagusia 2, behea), erregistro osagarrietan (Descalzos k. 72, 2. solairua; Iratxeko monasterioaren k. 2, behea; Armada etorbidea 2, 5. solairua; Zapatería k. 40, behea; Eslava k. 1, behea) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako beste edozeinetan.

2. Eskaerak aurkezteko epea: Hilabete bat, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

Eskabideak aipatu epetik at aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

3. Eskabideak eta agiriak nola aurkeztu:

Eskabideak interesdunek sinaturik –edo zuzenbidean baliodun den edozein bide baliatuta ordezkari dela egiaztatzen duen pertsona batek sinaturik– aurkeztu behar dira, deialdi honen I. Eranskineko ereduarekin bat. Eskabidearekin batera, deialdi honen G.4) idatzi-zatiak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskaera batek ez baditu betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Baldin eta galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoren baten eskuetan badaude, haien ordez erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu ahalko da indarrean direla egiaztatzeko, eta bertan adieraziko da noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren edo, hala badagokie, nork eman zituen edo non dauden jasota; hori guztia, betiere, bost urte ez badira bete agiriei dagokien prozedura amaitu zenetik.

Diru-laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.

4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

Interesdunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

–Elkartea edo Federazioa sortzeko akta edo eratzeko estatutuak. Halakorik bada, kasuan kasuko elkarteak dagokion Erregistroan izena emana duela egiaztatzeko agiria, betiere indarra duten legeekin bat betekizun hori eska badakioke.

–Elkarteko edo Federazioko presidentearen edo legezko ordezkariaren izendapen-agiria eta NANa.

b) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu hartuta, ziurtatzeko eskatzaileak bete egiten dituela onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak exijitzen dituen betekizun orokorrak zein deialdi honek exijitzen dituen berariazkoak, eta ezein debeku-ziok ez duela ukitzen, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen direnen artean.

c) Eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela ziurtatzeko, agiri hauek:

Administrazio eskudunek emandako ziurtagiriak.

Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, ziurtatzeko aipatu betebeharrak eguneratuak dituela. Kasu horretan, diru-laguntza emateko ebazpen-proposamena egin aurretik, interesdunari eskatu beharko zaio aurkez ditzala, hamabost eguneko gehienezko epean, aitorpenean jasotako datuak egiazkoak direla ziurtatzen duten agiriak (administrazio eskudunek emanak).

Iruñeko Udalak ofizioz egiaztatuko du pertsona eskatzaileak eguneratuak dituela Udalarekiko zerga-betebeharrak, eta egiaztapen hori dagokion eginbidean jasoko du.

d) Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteren bat bada –horiek publikoak zein pribatuak izaki–, eskaeran berariaz adierazi beharko da elkarteko kide bakoitzak zer egiteko konpromisoa hartu duen eta zenbateko diru-laguntza aplikatuko den kide bakoitzeko. Kideok ere onuraduntzat joko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da, eta ahalorde askietsia eman behar zaio elkarteak onuradun gisa dituen betebeharrak bete ditzan.

e) Aitorpen bat, bertan adieraziz beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda, eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz (ikusi, behar izanez gero, deialdi honen III. Eranskina). BAI EZ.

f) Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarduera edo programa hori deskribatzen duena.

Memorian sartu beharra dago 2014-2015eko ikasturtean egindako jardueren programa, bertan txertaturik hala jarduera horien deskribapena nola jarduera bakoitzari dagozkion gastuen eta diru-sarreren ziurtagiriak, betiere deialdi honi atxikitako eranskinen arabera. Aurrekoa gora-behera, ezin badira Q.1) puntuan eskatutako ziurtagiri guztiak aurkeztu, geroago aurkezten ahalko dira, betiere Q.2) puntuan ezarritako justifikazio-epearen mugaeguna, hau da, 2015eko irailaren 25a, baino lehenago.

Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute, edo horien kopia konpultsatuak, edo, bestela, indarrean dagoen legeekin bat kautoak diren kopiak.

H. Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak:

Eskaerak baloratzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

Proposatutako jarduera-multzo bakoitza (eskolaz kanpokoak, prestakuntzakoak edo jolasekoak) honako irizpide hauekin bat baloratuko da:

1.–Proposatutako jardueren egokitze maila deialdiaren xedeari: 25 puntu bitarte.

2.–Proposatutako jarduerek zein mailatan sustatzen dituzten hezkuntza eta prestakuntza arloak: 25 puntu bitarte.

3.–Proposatutako jarduera-kopurua: 50 puntu bitarte.

Behin entitate bakoitzak proposatutako jardueren balorazio-puntuazioa kalkulatu eta gero, eta diru-laguntzen zenbatekoa jakiteko helburuz, honako eragiketa hau eginen da: C.1 puntuan izendatutako gehienezko aurrekontua zati proposatutako jarduera-multzo bakoitzean guztira eskuratutako puntuak. Horrela puntu bakoitzaren balioa lortuko dugu. Puntu bakoitzari esleitutako balioa eskatzaile bakoitzak lortutako puntuez biderkatuko da (puntu horiek deialdian ezarritako balorazio-irizpideen emaitza dira).

I. Eskaerak ebaluatzeko balorazio-batzordea:

Eskaerak ebaluatzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da, honako pertsona hauek osatua:

–Batzordeburua:

Hezkuntza eta Kultura Alorreko zinegotzi delegatua.

–Batzordekideak:

1. Hezkuntza eta Kultura Alorreko zuzendaria.

2. Hezkuntza eta Kultura Alorreko teknikari bat.

3. Hezkuntza eta Kultura Alorreko teknikari bat.

–Idazkaria:

Hezkuntza eta Kultura Alorreko administrari bat.

J. Prozedura tramitatu eta ebaztea. Ebazpenaren jakinarazpena:

1. Prozedura tramitatzea:

Instrukzio-organoak aurre-ebaluazio bat eginen du, eta, hori abiapuntu hartuta, txosten bat, non egiaztatuko baita eskura daukan informazioaren arabera ondorioztatzen dela ezen pertsona edo entitate onuradunek halakoak izateko bete behar dituzten baldintza guztiak betetzen dituztela. Espedientea ebaluazio-batzordeari helaraziko dio, eskaerak ebalua ditzan, deialdi honen H) atalean aurreikusten diren balorazio-irizpide objektiboen arabera.

Balorazio-batzordeak proposamen-txosten arrazoitu bat egingo du, ebaluazioaren emaitza zehazteko. Ebazpen-proposamena, behar bezala arrazoiturik, instrukzio-organoak emanen du, espedientea eta balorazio-batzordearen txostena ikusita, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.

2. Ebatzi eta jakinarazteko epea: sei hilabete.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak arrazoitua izan beharko du, eta bertan berariaz zehaztuko dira honako hauek: diru-laguntzak jasoko dituzten pertsona edo entitate eskatzaileak, laguntzen zenbatekoak eta, eskaera ezetsirik izanez gero, haien eskatzaileak diren pertsonak edo entitateak.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 58. artikuluan agindutakoarekin bat.

3. Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea abiatzeko data:

–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den eguna: BAI EZ.

–Tramitatzeko eskumena duen organoaren erregistroan eskaera sartzen den eguna: BAI EZ.

–– Epea kontatzeko beste sistema bat:

Behin prozedura ebazteko gehieneko epea berariazko ebazpenik eman gabe igarota, eskaera ezetsitzat joko da.

K. Emandako diru-laguntzen publizitatea:

Diru-laguntzak emateko ebazpena argitaratzeko beharra: BAI EZ.

Argitaratzeko bidea:

Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Iruñeko Udaleko iragarki-taula.

L. Diru-laguntzen xede diren gastuak.

1. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuen zehaztapena:

Diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira diru-laguntzen xede den jarduerarekin ezbairik gabe bat datozenak, baldin eta behar-beharrezkoak izan eta deialdi honen L.2) idatzi-zatian ezarritako epean egiten badira. Zehazki, deialdi honi dagokionez, honako gastu hauek ahalko dira diruz lagundu:

–Guraso elkarteek eta IGEen federazioek ikasleentzat eta gurasoentzat antolatutako aisiako, prestakuntzako eta eskolaz kanpoko jardueretako programek eragindako gastuak: monitoreak, material suntsigarria, publizitatea, autobusak, jolasak, otamenak, musika, etab.

–Guraso elkarteen eta IGEen federazioen berezko jarduerek eragindako gastuak: publizitatea, material suntsigarria, fotokopiak, hizlariak, etab.

–Kudeaketa- eta funtzionamendu-gastuak, hala nola administraziokoak, webgunea mantentzekoak, federazioen kuotak, aseguruak, telefonoa, paper-gauzak, posta bidezko gaztiguak, etab. Gastu horiek ez dute gaindituko onartutako gastuen %15, Guraso elkarteen kasuan, eta %85, IGEen federazioen kasuan.

Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua ezin izanen da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.

Egindako gastutzat hartuko da deialdi honen P) letraren 2. zenbakian ezarritako justifikazio-aldia amaitu baino lehen benetan ordaindutako gastua:

BAI EZ.

Honako gastu hauek ez dira inoiz ere diru-laguntzen xedea izanen:

–Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 29.7 artikuluak aipatutako gastuak.

–Ekipoak edo material inbentariagarriak erosteak eragindako gastuak.

2. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuak egiteko epea: 2014-2015eko ikasturtea.

M. Azpikontratatzea:

Jarduera osorik edo zati batean hirugarrenek egitea hitzartzeko aukera, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat: BAI EZ.

Portzentajea: %100.

Onuradunak inola ere ezin izanen du hitzarmenik egin Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30.7 artikuluan zehazten diren pertsona eta entitateekin, diru-laguntzaren xede diren jarduerak osorik edo zati batean egiteko.

N. Diruz lagundutako jardueren finantzaketa:

Pertsona edo entitate onuradunek diruz lagundutako jarduerak finantzatu beharko dituzte, beren ekarpenen edo beste bide batzuen bitartez, atal honetan zehaztutako zenbateko edo portzentajean. Finantzaketa horren zenbatekoa, jatorria eta diru-laguntzaren xedea den jarduerari aplikatzeko era justifikatzeko betebeharra: BAI EZ.

Zenbatekoa edo portzentajea:

Ñ. Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Udalaren diru-laguntza jasotzea Bateragarria Bateraezina da helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk jasotzearekin, kontuan hartu gabe zer administrazio, entitate edo pertsonak eman dituen laguntza horiek.

Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabideak gehituta, diru-laguntza horien xedea den jardueraren kostua baino handiagoa. Halakorik gertatuko balitz, bidezkoa izango da kostuaren gainetik lortutako soberakina itzularaztea, bai eta dagozkion berandutze-interesak eskatzea ere.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskatu edo lortuz gero, pertsona edo entitate onuradunak horren berri eman beharko dio organo emaileari. Bestelako laguntza horiek lortu direla jakin bezain laster egin behar da jakinarazpen hori, eta betiere, hartutako funtsei emandako aplikazioa frogatu baino lehen.

O. Ordainketa:

1. Nola ordaindu: Diru-laguntzak modalitate honen arabera ordainduko dira:

Diruz lagundutako ekintzak, proiektuak, jarrerak edo ekintzak justifikatu ondorengo ordainketa.

Konturako ordainketa.

Ordainketa zatikatua.

Ordainketa aurreratua.

Ordainketa mistoa (ordainketa zatikatua eta aurreratua).

Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie ordaindu onuradunei, ez badituzte eguneraturik tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.

2. Bermeen eraketa:

BAI EZ.

Eratzeko modua eta zenbatekoa:

P. Justifikazioa:

1. Justifikatzeko modalitatea: Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, modalitate hau erabiliko da:

Justifikazio-kontua:

Justifikazio-kontua, gastuen ziurtagiria aurkeztuta (Ordenantzaren 35. artikuluan ezarritako aginduekin bat).

Honako ziurtagiri hauek aurkeztuko dira:

1) Ebaluazio-memoria, IV. Eranskinaren arabera, egindako jarduera bakoitzaren gainean, non xehetasunez aitortuko baitira diru-laguntzen xede diren jarduerak eta haien kostua, honako hauek barne harturik:

–Programaren edo proiektuaren izena eta horren deskribapen laburra.

–Proposatutako helburuak, hartzaileak, datak eta baliabideak.

2) Egindako gastuen eta jasotako diru-sarreren zerrenda izenpetua eta ordenan zenbakitua, kontzeptuen araberako hurrenkeran eta zenbatekoen guztizkoa emanda, V. Eranskinaren arabera.

3) Gastu orokorren eta funtzionamendukoen zerrenda, V. Eranskinaren arabera.

4) 2014-2015eko ikasturtean egindako jarduerek sortutako gastuen jatorrizko fakturak, edo gastuak frogatzeko edozein egiaztagiri baliokide, merkataritzako trafiko juridikoan balioa dutenak edo indar administratiboa dutenak, betiere modu korrelatiboan ordenaturik eta zerrenda zenbakituan emandako ordena-zenbakiarekin bat, VI Eranskinaren arabera.

Justifikazio-agiriak jatorrizkoak izanen dira. Fotokopiak aurkeztekotan, zerbitzu kudeatzaileak behar bezala konpultsaturik aurkeztu beharko dira. Egindako gastuak osagai guztiak jasotzen dituzten fakturen bitartez egiaztatuko dira, eta inongo kasutan ez dira onartuko ordainagiri hutsak edota kutxako tiketak.

Fakturak indarra duten legeen arabera jaulkiko dira, haietan honako hauek jasota: fakturaren zenbakia eta, halakorik balitz, seriea; jaulkitze-data; izen-abizenak eta sozietatearen izen osoa –faktura egin behar izan duenarenak eta hartzailearenak–; IFZ; helbidea –faktura egin behar izan duenarena eta hartzailearena–; eragiketen deskripzioa; zerga-tasa; tributu-kuota; eragiketen data; zigilua, eta sinadura. PFEZren atxikipena ere zehaztuko da, pertsona autonomoen kasuan. Faktura jaulkitzen duen entitatea BEZetik salbuetsirik dagoenean, organo eskudunak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da, kasuan kasuko salbuespena egiaztatu eta horretaz fede emateko.

Jatorrizko fakturak behar bezala ordenaturik eta baturik aurkeztuko dira, atxiki doazen ereduekin bat. Ordenatuta aurkezten ez diren ordainagiriak aurkeztu dituen elkarteari itzuliko zaizkio, ordenatu ditzan, eta dagokion diru-laguntza ebazteke geratuko da, behar bezala aurkeztu arte.

5) Elkarteburuaren erantzukizuneko aitorpena, VII. Eranskinean atxiki doan ereduarekin bat, aurkeztutako fakturen kautotasuna eta fakturak jarduerek eragindako gastuekin bat datozela egiaztatzeko.

Justifikazio-kontua, kontu-ikuskaritzaren txostena aurkeztuta.

Bestelako edukirik: BAI EZ.

Justifikazio-kontu sinplifikatua.

Gastuaren egiaztapena, moduluka (Ordenantzaren 37. artikuluan ezarritako aginduekin bat):

Zehaztu beharrekoak:

Modulua osatuko duten unitateak.

Moduluaren unitate-kostua.

Gainerako inguruabarrak.

Kontabilitate-orrien aurkezpena (Ordenantzaren 38. artikuluan ezarritako aginduekin bat).

Pertsona edo entitate onuradunak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du egiaztatzeko aurkeztutako kontabilitate-orriak ofizialak direla eta entitatearen organo eskudunak behar bezala onetsiak direla.

Beste sistemaren bat:

2. Justifikazioa aurkezteko mugaeguna: 2015eko irailaren 25a.

Q. Dirua itzularazteko arrazoiak:

Zilegi izanen da hala jasotako diru-laguntzak itzularaztea, osorik edo hein batean, nola berandutze-interesak galdatzea –diru-laguntzak kobratu eta hortik aitzina, dirua itzultzea bidezkoa dela erabakitako egunera arte–, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 45. artikuluan ageri diren itzularazteko arrazoietako batek ukitzen badu onuraduna, eta idatzi-zati honetan aurreikusitako gainerako kasuetan.

Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak: BAI EZ.

R. Errekurtsoak:

Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

S. Kontuan hartu beharreko beste batzuk:

T. Eranskinen aurkibidea:

I. Eranskina.–Eskabide-eredua.

II. Eranskina.–Erantzukizuneko aitorpena, onuradunak betekizunak betetzen dituela eta onuradun izateko ezein debeku ziok ukitzen ez duela ziurtatzeko.

III. Eranskina.–Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru-laguntzak eskatu izanaren gainean.

Eranskin osagarriak.

IV. Eranskina.–Guraso elkarteek 2014-2015eko ikasturtean eginiko jarduerak justifikatzeko eredua.

V. Eranskina.–Gastu orokorren eta funtzionamendu-gastuen zerrenda.

VI. Eranskina.–Ziurtagirien zerrenda zenbakitua.

VII. Eranskina.–Erantzukizuneko aitorpena.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 15ean.–Zinegotzi Delegatua, Fermín Javier Alonso Ibarra.

Iragarkiaren kodea: L1508731