113. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Uharte Arakil karrikako 1, 3, 5, 7 eta 9 zenbakietan oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2015eko maiatzaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 20-MAY-15 (6/CU).

“Uharte Arakil karrikako 1, 3, 5, 7 eta 9 zenbakietan oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia hasiera batean onetsi ondoan (JOB 7/UV, 2015eko martxoaren 10ekoa), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; horren ondorioz, eta ikusirik 2015eko maiatzaren 6an tramitera aurkeztutako Testu Bategina, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2015eko maiatzaren 18ko txostenarekin bat,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea Uharte Arakil karrikako 1, 1,3, 5, 7 eta 9 zenbakietan igogailua paratuz oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, Antonio Ramírez Gilek sustaturik Uharte Arakil karrikako 5eko jabeen elkartearen izenean.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta behin betiko onetsitako proiektuaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”

TESTU ARAUTZAILEA

Iruñeko Udal Planeko HAOren aldaketa xehakatuko “Igogailuak jartzeko arauak (determinazio xehakatua” izeneko hamargarren atalak zuzeneko jarduketarako baimentzen duenaz eta Irisgarritasunaren kudeaketa hobetzeko eraikuntzaren ordenantzak (eginak dauden eraikinetan igogailuak jartzea) baimentzen duenaz gain, honako honen bidez baimena ematen da Uharte Arakilgo 1, 3, 5, 7 eta 9 zenbakietako atarietan eremu publikoa okupatzeko, betiere 11, 12 eta 13. planoetan agertzen diren kotak eta 7 eta 8. zenbakietarako lerrokadura berriak errespetatuz, horiek honako Plan Berezi honen dokumentazio grafikoko zati baitira.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1508104