113. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Zubiriko 27. poligonoko 329. lurzatia birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, Alkatetzaren maiatzaren 21eko 127/2015 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi du, Esteribarko udalerri honetan, Zubiriko 27. poligonoko 329. lurzatia birzatitzeko proiektu berria, Mercedes Ruiz Fernándezek sustatua eta borondatezko birzatiketaren sistema erabiliz gauzatzekoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168. artikuluan 76. artikuluari dagokionez ezarritakoari jarraituz, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Ebazpen horretan espresuki adierazten da ezen, inork alegaziorik aurkezten ez badu, proiektuaren onespena behin betikoa bilakatuko dela, 168. artikuluko c) atalean aurreikusitakoarekin bat.

Esteribarren, 2015eko maiatzaren 27an.–Alkatea, José Luis Larrainzar Eugui.

Iragarkiaren kodea: L1508106