113. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Zubiriko 27. poligonoko 329. lurzatia urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2015eko maiatzaren 21eko Alkatetzaren 128/15 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Zubiriko 27. poligonoko 329. lurzatia urbanizazio proiektua, Mercedes Ruiz Fernándezek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan 76. artikuluari dagokionez ezarriari jarraikiz, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Esteribarren, 2015eko maiatzaren 27an.–Alkatea, José Luis Larrainzar Eugui.

Iragarkiaren kodea: L1508105