113. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

AKATS ZUZENKETA, ekainaren 3ko 35/2015 Foru Dekretuarena. Aipatu foru dekretuaren bidez, Alfonso Carlosena García jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore izendatu zen.

2015eko ekainaren 10ean, 111. NAOan, ekainaren 3ko 35/2015 Foru Dekretua argitaratu zen, hots, Alfonso Carlosena García jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore izendatu zen. Aipatu foru dekretuan akats bat dagoela oharturik, behar den zuzenketa egiten da.

Honela dioen tokian:

1. Alfonso Carlosena García jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore izendatzea.

Honela behar du:

1. Alfonso Carlosena García jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore izendatzea. Izendapenak 2015eko ekainaren 12an izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2015eko ekainaren 10ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: F1508943