113. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Oihan enkantea

Berako Udalak, behar bezalako baimena izanik, plegu itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du ondoko oihan aprobetxamendua esleitzeko:

LOTEA

PARAJEA

ZUHAITZ ESPEZIEA

ZUHAITZ KOPURUA

ZUR
BOLUMENA

ENBOR TXIKIAREN ETA ENBALAJEAREN BOLUMENA

BOLUMENA, GUZTIRA

BALORAZIOA

(euro)

1

Oiarno

Insignis pinua

2.137

2.536,04 m.k.

634,01 m.k.

3.170,05 m.k.

74.813,11

Hasierako prezioa: taula honetan agertzen den balorazioa (BEZa sartu gabe).

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2 (1.496,26 euro).

Proposamenak aurkeztea: proposamenak, baldintza agiriari erantsitako eredu ofizialaren araberakoak, haren 6. oinarrian eskatzen den dokumentazioarekin batera, Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezartzen diren moduetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita hogei egun naturaleko epean (eguerdiko 13:30ak arte). Azken egun hau larunbatarekin suertatzen bada, astelehena arte luzatuko da aipatutako epea.

Proposamenak irekitzea: Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako kontratazio atarian argitaratuko da, 72 ordu lehenago gutienez, proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, eguna eta ordua.

Baldintza teknikoak eta baldintza administratiboen agiria Udal Idazkaritzan, 012 Zerbitzuan, web-orrian (www.bera.eus) eta Nafarroako Kontratazio Atarian ikusgai egongo dira.

Iragarki-gastuak: iragarki ofizialen eta egunkarietan azaldu beharrekoen gastuak esleipen-hartzailearen kontura izango dira.

Beran, 2015eko ekainaren 3an.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1508679