113. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Alkatetzaren eginkizunak bertze baten esku uztea

Baztango Udaleko jarduneko alkate udalburu Garbiñe Elizegi Narbartek, ondoko ebazpena eman du 2015eko ekainaren 2an (88/2015 zenbakiduna):

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, Baztango udal mugapetik kanpora egoteko asmoa dudanez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Lehen alkateorde Mikel Ortega Arraztoa eskuordetzea alkatetza honen eginkizunetan ari dadin, aurtengo ekainaren 10etik 12ra, biak barne.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari beraren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Hirugarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2015eko ekainaren 2an.–Jarduneko alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L1508631