113. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

2015eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Araizko Udalak, 2015eko apirilaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2015eko aurrekontu orokor eta bakarra, baita hura betearazteko oinarriak ere.

Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, aldez aurretik 2015eko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta maiatzaren 12an, eta epe horretan inork ez du erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat jo dira. Hona hemen haren laburpena:

SAILKAPEN EKONOMIKOA

DIRU-SARRERAK:

A) Eragiketa arruntak.

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 117.500,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 11.200,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 800,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 179.720,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 5,00 euro.

B) Kapital eragiketak.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea:

7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak:

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak:

Guztira: 309.225,00 euro.

GASTUAK:

A) Eragiketa arruntak.

1. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 117.118,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak:
65.485,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 126.622,00 euro.

B) Kapital eragiketak.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak:

7. kapitulua.–Kapital transferentziak:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak:

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak:

Guztira: 309.225,00 euro.

Eta hau guztia argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezartzen dena betez.

Araitzen, 2015eko ekainaren 4ean.–Alkatea, Lazaro Goikoetxea Beraza.

Iragarkiaren kodea: L1508693