113. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

1.etik 7.era bitarteko aldaketak 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2015eko apirilaren 9an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2015eko plantilla organikoan.

Iragarkia 2015eko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 4an, jendaurreko aldia eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua Udalaren iragarki oholean agertuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202. artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork erreklamaziorik egin gabe, behin betiko onetsitzat jo dira aipatu espedienteak.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

1/2015 ESPEDIENTEA

kreditu gehikuntza–452 60100: +170.000,00 euro.

Finantzaketa.–870: +170.000,00 euro.

2/2015 ESPEDIENTEA

Kreditu berezia.–312-6200: +25.000,00 euro.

Finantzaketa.–870: +25.000,00 euro.

3/2015 ESPEDIENTEA

Kreditu gehikuntza.–561 60100: +40.000,00 euro.

Finantzaketa.–870: +40.000,00 euro.

4/2015 ESPEDIENTEA

Kreditu gehikuntza.–432 62000: +60.000,00 euro.

Finantzaketa.–870: +60.000,00 euro.

5/2015 ESPEDIENTEA

Kreditu berezia.–121 62600: +2.500,00 euro.

Finantzaketa:

–121 21200: -1.000,00 euro.

–121 22001: -1.500,00 euro.

6/2015 ESPEDIENTEA

Kreditu gehikuntza.–622 21200: +1.500,00 euro.

Finantzaketa.–433 22101: -1.500,00 euro.

7/2015 ESPEDIENTEA

Kreditu gehikuntza.–581 60000: +50.000,00 euro.

Finantzaketa.–870: +50.000,00 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Andosillako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Andosillan, 2015eko maiatzaren 22an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1508117