111. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. IRAGARKIA. Gora jotzeko errekurtsoa, Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen deialdiko izendapenen aurka.

Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostu batzuk, tramitatzen ari zen lekualdatze lehiaketan hutsik gelditu zirenak, oposizio bidez betetzeko deialdia, urriaren 23ko 2349/2103 Ebazpenaren bidez onetsia (2013ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 18koa).

José Luis Calvo Regueiro jaunak, Elena María Delgado Gómez andreak, María Anunciación Armendáriz Andueza andreak eta Nerea Quintana Zúñiga andreak eta Natalia Luqui Lacruz andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri dute Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak martxoaren 9an emandako 540/2015 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, probak gainditu eta, puntuazio handiena izateagatik, Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaileen deitutako lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaiak izendatu ziren. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako edozein bide erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua; Iruña).

Iruñean, 2015eko maiatzaren 20an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1507875