111. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

SEVILLAKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 7/2013 prozedura

Sevillako Lan Arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala. Aditzera ematen dut:

María Serrano Fernández andreak eskaturik, lan arloko gai arrunta dela-eta Centro de Estudios y Gestión Social SAren eta Sando Gestión Social Andalucía SAren aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 7/2013 prozeduran, funtsean hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Reynaldo Carlos Carmona Argüelles idazkari jaunaren antolaketa eginbidea. Sevillan, bi mila eta hamabosteko apirilaren hogeita zazpian.

Jasotzat jo da Ana García Ordiales legelari andreak, auzi-jartzailearen izenean eta hura ordezkatuz, egindako idazkia, eta, horrenbestez, erantsi bekie abiaburuko autoei, eta bidali alderdiei. Sando Gestión Social Andalucía SAren aurkako demanda zabaldutzat ematen da, eta demandaren kopia eta judiziorako zitazioa igorri zaizkio, zitazio berria eginez 2015eko ekainaren 15eko 10:30ean ager dadin 8. judizio-aretoan, eta 10:00etan, aurretiko adiskidetze-ekitaldirako epaitegi honetako idazkaritzan.

Jakinaraz bedi ebazpen hau.

Aurkaratzeko bidea: berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duenari zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean, errekurtsogileak hartan ikusten duen arau-haustea adierazita; alabaina, errekurtsoa jartzeagatik ez da etenik izanen errekurritutako ebazpenean.

Idazkari judiziala

Eta Centro de Estudios y Gestión Social SAri jakinarazteko balio izan dezan, egun non den jakiterik ez baitago, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den ediktu hau egiten dut, ohartaraziz aurrerako ebazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenenak, edo epatzeenak, eta legeak berariaz besterik xedatzen duen kasuetan.

Sevillan, 2015eko apirilaren 27an.–Idazkari judiziala, Reynaldo Carlos Carmona Argüelles.

Iragarkiaren kodea: J1508709