4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA
Ediktua. 369/2014 familia-prozedura
Tuteran, 2015eko otsailaren 20an. Raúl Asensio Echegoyen jauna, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan familia prozedura ari dela tramitatzen. Adostu gabeko 369/2014 dibortzioa. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.
Eta Flavia De Almeida Santos andreari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Tuteran, 2015eko otsailaren 20an.–Idazkari judiziala, Raúl Asensio Echegoyen.
Iragarkiaren kodea: J1507516