111. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. IRAGARKIA. Gora jotzeko errekurtsoa, hainbat udaletako udaltzain lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian.

Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 70/2015 Ebazpenak Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren otsailaren 18ko 37E/2015 Foru Aginduan xedatua bete eta Barneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 222/2014 Ebazpenaren eta abenduaren 19ko 378/2014 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdien oinarriak aldatu zituen. Deialdien xedea zen Nafarroako Foru Komunitateko zenbait udalerritan destinoa duten udaltzain eta udal agenteen lanpostu batzuk betetzea (2015eko 63. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 1ekoa).

Pablo Javier Sola Hidalgo eta Diego Úriz García jaunek gora jotzeko errekurtsoa jarri dute Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak martxoaren 13an emandako 70/2015 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horrek Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren otsailaren 18ko 37E/2015 Foru Aginduan xedatua bete eta Barneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 222/2014 Ebazpenaren eta abenduaren 19ko 378/2014 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdien oinarriak aldatu zituen. Deialdien xedea zen Nafarroako Foru Komunitateko zenbait udalerritan destinoa duten udaltzain eta udal agenteen lanpostu batzuk betetzea. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako edozein bide erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2015eko maiatzaren 7an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1507393