4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 957/2012 prozedura arrunta
Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 957/2012 prozeduran ebazpena eman da, eta haren kontra erregutze-errekurtsoa aurkez daiteke bost eguneko epean. Interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.
Eta Construcciones Elgari, Carpintería Azpiroz y Ansorenari, Carpintería Amondaraini, Construcciones José Elicegui Gurruchagari eta Doroteo Amondaránen jaraunspen jasogabeari eta jaraunsle ezezagunei legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako eta Gipuzkoako aldizkari ofizialetan argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2015eko maiatzaren 13an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1507428