111. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 904/2014 prozedura arrunta

Iruñean, 2015eko maiatzaren 7an.

José Alonso Ramos jauna, Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 904/2014 prozedura arrunta tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Antonio Manuel Calado jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 7an.–Idazkari judiziala, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1507134