3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Esako urtegia erregulatzeko 2015eko kanonaren onespena
Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua, 1986ko 103. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 30ean) eta ur konfederazioen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Ur Konfederazioko Zuzendaritza Teknikoko 3. Ustiapen Zerbitzuak Esako urtegia erregulatzeko 2015eko kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 15. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2015eko martxoaren 12ko bilkura).
Hori guztia ikusirik, Ur Konfederazio honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2015eko martxoaren 19an, Esako urtegia erregulatzeko 2015eko kanonaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.
Horretarako, 2015eko apirilaren 10ean eta 23an Zaragozako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan argitaratu zen iragarki bat, Esako urtegia erregulatzeko 2015eko kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan jendaurrean jartzeko erabakiari buruzkoa:
a) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Bardeako Ubidetik hartzeko kontzesioa badute, 4,7772822396 euro ordainduko dituzte hektareako, erregulazio kanon gisa.
b) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Esako presa baino lehenagokoa badute, 0,5989408746 euro ordainduko dituzte hektareako, Esako urtegia erregulatzeko kanon gisa.
c) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Esako presa ondokoa badute, 3,1848548264 euro ordainduko dituzte hektareako, Esako urtegia erregulatzeko kanon gisa.
d) Ebroko Ardatza Esako urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 24.762,25 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.
e) Bardeako Ubideko zentraletan aprobetxamenduak dituzten erabiltzaile hidroelektrikoek 0,0011943206 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presa erregulatzeko kanon gisa.
f) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian badute, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago eta presaren erregulazioa baino lehenagotik, 0,0010489753 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presa erregulatzeko kanon gisa.
g) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian badute, Irati ibaiarekiko elkargunea baino beherago eta presaren erregulazioa baino lehenagotik, 0,0006712334 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presa erregulatzeko kanon gisa.
h) Ura Bardeako Ubidetik hartu eta horniduretarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzen dutenek 0,0029858014 euro ordainduko dute metro kubikoko, Esako urtegia erregulatzeko kanon gisa.
i) Ura Aragoi ibaitik hartu eta hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0019905343 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegia erregulatzeko kanon gisa.
j) Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago, ura hartu eta kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0002985801 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegia erregulatzeko kanon gisa.
k) Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunetik behera, ura hartu eta kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0001990534 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegia erregulatzeko kanon gisa.
l) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 307.401,85 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.
Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua) eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluen eta Uraren Administrazio Publikoaren Erregelamendua eta Ur Plangintza onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek erabaki du Esako urtegia erregulatzeko 2015eko kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.
Ur Jabari Publikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Ur Konfederazioan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.
Zaragozan, 2015eko maiatzaren 18an.–Idazkari nagusia, M.ª Dolores Pascual Vallés.
Iragarkiaren kodea: E1507840