111. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1332/2015 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntza Administrazioaren zerbitzuko ikuskatzaileen kidegoko eta Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko funtzionarioen Estatuko lekualdatze lehiaketarako deialdiari bukaera ematen diona.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urriaren 10ean emandako 2473/2014 Ebazpenaren bidez, Hezkuntza Administrazioaren zerbitzuko ikuskatzaileen kidegoko eta Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko funtzionarioen Estatuko lekualdatze lehiaketarako deia egin zen.

Aipatu deialdian ez duenez parte hartu organikoki eta funtzionalki deia egiten duen administrazioaren mendeko funtzionariorik, eta eremu horretan plaza eskaerarik ez dagoenez, bidezkoa da Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 10eko 2473/2014 Ebazpenaren bidez onetsitako lekualdatzen lehiaketaren deialdiari bukaera ematea.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 3ko 15/2011 Ebazpenak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 10eko 2473/2014 Ebazpenaren bidez Hezkuntza Administrazioaren zerbitzuko ikuskatzaileen kidegoko eta Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko funtzionarioen Estatuko lekualdatze lehiaketarako onetsitako deialdiari bukaera ematea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 28an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F1508256