111. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Itoizko urtegia erregulatzeko 2015eko kanonaren onespena

Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua, 1986ko 103. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 30ean) eta ur konfederazioen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Ur Konfederazioko Zuzendaritza Teknikoko 3. Ustiapen Zerbitzuak Itoizko urtegia erregulatzeko 2015eko kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 16. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2015eko martxoaren 12ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Ur Konfederazio honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2015eko martxoaren 19an, Itoizko urtegia erregulatzeko 2015eko kanonaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2015eko apirilaren 23an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarki bat, Itoizko urtegia erregulatzeko 2015eko kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan jendaurrean jartzeko erabakiari buruzkoa:

a) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko I. eta II.1 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 32,1083429540 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

b) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.2 eta IV.3 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 32,7052522886 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

c) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko IV.1 sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 33,3021616231 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

d) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.1-2-4-5, IX. eta X. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 33,8990709577 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

e) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko V., VII. eta VIII. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 34,4959802922 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

f) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko erregularizazio sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 35,0928896268 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

g) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa baino lehenagokoa badute, 2,7943951324 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

h) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa baino lehenagokoa badute, 2,3880580072 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

i) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa ondokoa badute, 25,1822747960 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

j) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa ondokoa badute, 14,1767845600 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

k) Ebroko Ardatza Itoizko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 106.454,16 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegia erregulatzeko kanona kalkulatzeko orduan.

l) Erabiltzaile hidroelektriko zuzenek, kontzesioa Irati ibaian badute, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, eta agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0100556653 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

m) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Irati ibaian badute, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, eta agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0102571903 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

n) Erabiltzaile hidroelektrikoek, Aragoi ibaian Itoizko urtegia eraiki aurreko kontzesioa badute eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0033446191 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

o) Ebroko Ardatzeko erabiltzaile hidroelektrikoek, Aragoi ibaian Itoizko urtegia eraiki aurreko kontzesioa badute eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0034100160 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio kanon gisa.

p) Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Nafarroako Ubidetik edo Irati ibaitik hartzen dutenek, 0,0332821784 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

q) Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko ur kontzesioa dutenek, ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0084498501 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

r) Kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Irati ibaitik hartzen dutenek, 0,0025084643 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

s) Kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0008386226 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegia erregulatzeko kanon gisa.

t) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 3.279.414,42 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua) eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluen eta Uraren Administrazio Publikoaren Erregelamendua eta Ur Plangintza onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek erabaki du Itoizko urtegia erregulatzeko 2015eko kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Ur Jabari Publikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Ur Konfederazioan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2015eko maiatzaren 18an.–Idazkari nagusia, M.ª Dolores Pascual Vallés.

Iragarkiaren kodea: E1507837