2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARAITZUKO IBARRAREN BATZORDEA
Aldaketa 2015eko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2015eko maiatzaren 12an egin bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2015eko plantilla organikoan:
1.–6. plazaren amortizazioa: zaintza, zabor bilketa eta informazio zerbitzua.
2.–Lau hilabeterako lan-kontratudunen 2 lanpostu finko sortzea (ekainaren 1etik urriaren 31ko eperako). Zaintza, zizen gaineko ordenantzaren jarraipena, BTT eta erakusketa. D maila, zaintzako plazen ordainsari osagarriak. Euskaraz jakitea: nahitaez B2 maila edo goragokoa (Zaraitzuko Ibarreko Batzordean euskararen erabilera arautzen duen ordenantza, 2014ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 2koa).
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236.2 eta 271. artikuluetan xedatutakoaren arabera, baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren gainean garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 169. artikuluaren arabera ere.
Ezkarozen, 2015eko maiatzaren 25ean.–Batzordeko burua, Javier Udi Mancho.
Iragarkiaren kodea: L1508004