111. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Zaborra biltzearen tasa arautzen duen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2015eko martxoaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Zaborra biltzearen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. 2015eko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 10ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lakuntzan, 2015eko maiatzaren 26an.–Mankomunitateko lehendakaria, Aitor Karasatorre Mugurutza.

ERANSKINA

Ordenantza fiskalean aldaketa egin ondoren, honela idatzia gelditu da:

ALDAKETA, ZABORRA BILTZEAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALEAN

X. KAPITULUA

Hobariak

11. artikulua.

1. Kuota berezia, Gizarte Segurantzak edo Nafarroako Mendekotasun Agentziak ordaindutako prestazioen onuradunendako (alargunak eta/edo erretirodunak).

Etxeko tarifak sortutako tributu-kuotan %100eko hobaria izateko eskubidea izanen da, ordaintzera beharturik dagoena Gizarte Segurantzaren (alarguna eta/edo erretiroduna) edo Nafarroako Mendekotasun Agentziaren prestazio baten onuraduna denean, haren zenbatekoa Gizarte Segurantzako Ministerioak urte horretarako Lanbide arteko Gutieneko Soldata (14 ordainsari) baino gehiago ez bada edo 1,35 aldiz zenbateko hori, ezkontidea edo antzeko bizikidetza harremana duen pertsona, bien diru-sarrerak batuta. Ezkontidea ez den beste ezein familia-zamarik izanez gero (adin txikiko seme-alabarik, 23 urte arteko eta adin horretako seme-alabarik ikasketa egiten ari edo legezko langabetu egoeran, edo seme-alaba ezindurik eta diru-sarrerarik gabeak), aipatutako diru-muga horiei mendeko lagun bakoitzagatik delako zenbateko hori 0,23 aldiz gehituko zaie.

Iragarkiaren kodea: L1508047