2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Hirilurraren gaineko kontribuzioa, 2015eko lehen seihilekoari dagokiona, eta 2015eko landalurraren gaineko kontribuzioa
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2015eko ekainaren 29an bukatuko dela honako zerga hauei dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea: hirilurreko ondasunen gaineko 2015eko lehen sehilekoaren kontribuzioa eta landalurreko ondasunen gaineko 2015ekoa.
Helbideratu gabeko ordainagiriak haien gibeleko aldean aipatzen diren banketxeetako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak 2015eko ekainaren 29an iraganen dira kontuetara.
Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Zizur Nagusian, 2015eko maiatzaren 25ean.–Alkate udalburua, Luis M.ª Iriarte Larumbe.
Iragarkiaren kodea: L1508013