111. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Aurrekontuko 1/2015 aldaketa. Behin betiko onespena

2015eko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 5ean, 2015eko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin den aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1. ALDAKETA 2015EKO AURREKONTUAN

Kreditua txertatzea Untzueko Arbolico-Txirkuan obra egiteko

Gastuen kontu-saila, handitua:

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

432-60105

Camino del Arbolico-Txirkua egokitzea

122.000 euro

GUZTIRA, GASTU GOITITUA

122.000 euro

Hura finantzatzeko diru-sarreren kontu-saila:

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

870

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina

122.000 euro

DIRU-SARRERA, GUZTIRA

122.000 euro

Untzuen, 2015eko maiatzaren 26an.–Alkatea, José Luis Irisarri Galar.

Iragarkiaren kodea: L1508010