2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
Aurrekontuko 2/2015 aldaketa. Behin betiko onespena
2015eko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 5ean, 2015eko aurrekontuan 2. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin den aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
2. ALDAKETA 2015EKO AURREKONTUAN
Kreditua txertatzea Untzueko hilerria berritzeko
Gastuen kontu-saila, handitua:
KONTU-SAILA | IZENA | ZENBATEKOA |
443-62000 | Hilerria berritzea | 26.488,70 euro |
GUZTIRA, GASTU GOITITUA | 26.488,70 euro |
Hura finantzatzeko diru-sarreren kontu-saila:
KONTU-SAILA | IZENA | ZENBATEKOA |
870 | Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako | 26.488,70 euro |
DIRU-SARRERA, GUZTIRA | 26.488,70 euro |
Untzuen, 2015eko maiatzaren 26an.–Alkatea, José Luis Irisarri Galar.
Iragarkiaren kodea: L1508009