2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Alkatetza bertze baten esku uztea
Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onetsi zuen 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz, eta udal mugapetik kanpora izanen naizenez,
EBATZI DUT:
1. Alkatetzaren berezko eginkizunak lehen alkateorde Rocío Ventura Corrozaren esku uztea, 2015eko ekainaren 1etik 7ra arte, biak barne.
Bertze edozein gauza gertatuko balitz, Alkatetzaren berezko lanak egitea galaraziko lidakeena, eskuordetze hau luzatutzat joko da behar den denboran.
2. Erabaki hau izendatuari jakinaraztea eta behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Azkoienen, 2015eko maiatzaren 26an.–Alkatea, María José Vidorreta Alfaro.
Iragarkiaren kodea: L1508048