1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
36/2015 FORU DEKRETUA, ekainaren 3koa, Alfonso Carlosena García jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzen duena.
ZIOEN AZALPENA
Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak 14. artikuluan ezartzen du autonomia erkidego bakoitzeko lege baten bitartez arautuko direla Gizarte Kontseiluaren osaera eta eginkizunak, baita hango kideen izendapena ere, eta horien artean unibertsitateko errektoreak izan behar duela.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak Gizarte Kontseiluaren osaera ezartzen du, eta xedatzen du, halaber, Gizarte Kontseiluko kideak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez izendatuko direla.
Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko ekainaren 3an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore Alfonso Carlosena García jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea.
2. Foru dekretu hau Hezkuntza Departamentura eta Nafarroako Unibertsitate Publikora igortzea eta interesdunari jakinaraztea.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2015eko ekainaren 3an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.
Iragarkiaren kodea: F1508669