111. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Hasierako onespena xehetasun azterlanari
Garaikomendiko Bidea, 2

2015eko maiatzaren 23an, Lesakako lehendabiziko alkateordeak, jarduneko alkateak, honako ebazpen hau eman du, bertzeak bertze:

“2015eko apirilaren 24an ekarri zen Nicolas Iribarren Echeverríak sustatutako xehetasun azterlana, Garaikomendiko Bidea 2ko finkari dagokiona (katastroko 3. poligonoko 22. lurzatia). Agiria Jokin Pastor Arriazu arkitekto tekniko eta eraikuntzako ingeniariak idatzi du.

2015eko maiatzaren 18an, Udalari hirigintza arloan aholkularitza ematen dion Nasuvinsa enpresak aldeko txostena egin du.

Hori ikusirik, zera erabaki dut:

1.–Xehetasun azterlanari hasierako onespena ematea.

2.–35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, hogei egunez jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarriz eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan ezagutzera emanez.

Lesakan, 2015eko maiatzaren 27an.–Lehen alkateordea, jarduneko alkatea, Severiano Txoperena Matxikote.

Iragarkiaren kodea: L1508563