2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
2015eko egutegia udal bulegoetan
Alkatetzaren 2015eko maiatzaren 22ko 2015/142 Ebazpenaren bidez, ezarri da Leringo udal bulegoak itxita egonen direla ondotik zehazten diren egunetan:
1.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emandako 311/2014 Ebazpenaren bidez (2014ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 31koa) Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegun onetsiak:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri.
–Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ortzirale Saindua.
–Apirilaren 6a: Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago eguna.
–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
–Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri.
2.–Abenduaren 4a, Santa Barbara eguna, herrian jai, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren 514/2014 Ebazpenean (2014ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 18koa) adierazi bezala.
3.–Abuztuaren 17a, 18a, 19a, 20a eta 21a, herriko bestak.
4.–Abenduaren 24a eta 31, 13:30etatik aurrera.
Jendea hartzeko udal bulegoetako ordutegia honako hau da: astelehenetik ostiralera, 9etatik 14etara.
Lerinen, 2015eko maiatzaren 22an.–Alkate udalburua, Marcelino Azcoiti Alonso.
Iragarkiaren kodea: L1508008