2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALEKU
Imozko ehiza barrutia eratzeko proiektua
Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Imozko Udalaren bulegoetan (Etxalekun) ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.
Barrutian sartu beharreko mugapea: Etxaleku, Oskotz, Zarrantz, Eraso, Latasa, Urritza.
Etxalekun, 2015eko maiatzaren 26an.–Alkatea, Juan M.ª Facenda Aragón.
Iragarkiaren kodea: L1508005