111. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Burlatako ikastetxeetan jateko diru-laguntzen deialdi publikoa, 2015-2016 ikasturterako

Burlatako Udalak, deialdi honen bidez, diru-laguntzak eman nahi ditu, eskolako adinean dauden adingabeak eskola jantokietara joateko, baldin eta 2015-2016 ikasturtean Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan badaude Burlatako ikastetxeren batean. Laguntza hauek ekonomiaren aldetik egoera txarrean dauden familientzat dira. Hori guztia, diru-laguntzen deialdiko oinarri iraunkorren behin betiko onespenarekin bat (2015eko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 29an, argitaratu zen).

Horiek horrela, eta legez eman zaizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.–Burlatako ikastetxeetan jateko diru-laguntzen deialdi publikoa onestea, 2015-2016 ikasturterako.

2.–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea. Hona hemen:

1.–Xedea. Hartzaileak.

Diru-laguntzak, eskolako adinean dauden adingabeak eskola jantokietara joateko, baldin eta 2015-2016 ikasturtean Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan badaude Burlatako ikastetxeren batean.

Ekonomiaren aldetik egoera txarrean dauden familientzat dira.

2.–Betebeharrak.

Deialdiko oinarri iraunkorretan jasotako baldintzak bete behar dira eskabideak aurkezteko epea bukatzean, eta bere horretan mantendu ikasturte osoan. Diru-laguntza jaso ahal izateko, hauek dira nahitaezko betebeharrak:

a) Burlatan egiazko bizilekua izatea eta bertan erroldaturik egotea (adingabea eta aita, ama, izatezko bikotekidea edo antzeko harreman afektiboa dutenak, adingabearen tutoreak, adingabearekin bizi badira), eskaera egiten den unean eta laguntza jaso bitartean. Oinarrizko gizarte zerbitzuek egiaztatuko dute, udal erroldaren bidez, eskatzaileen eta onuradunen erroldatze eta bizikidetze egoera.

b) Bere ardurapean izatea eskolara doazen adingabeak, deialdi honetako oinarrietan aipatzen diren mailetariko batean, Burlatako ikastetxe batean.

c) Familiaren diru-sarrerak, kontzeptu guztiengatik, deialdiko oinarri iraunkorretako erreferentziako taula ekonomikoetakoak baino apalagoak izatea, bizikidetasuneko familia unitatearen eta horiek kalkulatzeko aintzat hartutako kontzeptuen arabera.

d) Burlatako Udalarekiko betebehar fiskalak eguneratuak izatea.

e) Deialdi honetan eskatzen diren eskaera eta dokumentazioa ezarritako epeetan aurkeztu izana.

f) Salbuespeneko kasuak ere jasoko dira, hala nola jantokira joatea adingabearendako prebentzio eta babeserako baliabidea denean eta/edo orokortzen zaila den tratamendu berezia behar dutenean.

3.–Agiriak.

–Eskabidea, Burlatako Udalaren eredu ofizialaren araberakoa.

–NANa edo AIZ. Aitzineko bi agirietarik bakarrik ere izan ezean, indarra duen pasaportea aurkeztuko da.

–Familia liburua/ak. Familia liburuaren fotokopia, bere kide guztiekin, jatorrizkoarekin alderatua, eta halakorik izan ezean, familia unitateko kideak eta haien jaiotegunak frogatzeko dokumentazio ofiziala.

–Banantzea eta dibortzioa. Honela egiaztatuko da:

–Egitatezko banantzea: banantzeko eskaera aurkeztu izanaren frogagiriaren notario agiria edo jatorrizkoarekin erkatutako fotokopia aurkeztu beharko da, edo egoera hori erakusten duten beste agiri ofizial batzuk.

–Banantze kasu guztietan, banantze edo dibortzioaren gaineko epai judiziala eta/edo hitzarmen erregulatzailea eskatuko da. Halakorik ez bada, horiek ezartzeko ekintzak abiarazi direla justifikatu beharko da.

–Ezkontzaz kanpoko seme-alaba, aitak seme-alabatzat aitortu badu: haurraren zaintza eta arduraren eta mantenu-pentsioari buruzko neurrien fotokopia aurkeztuko da, jatorrizkoarekin alderatua. Halakorik izan ezean, demanda jarri izanaren ziurtagiria, edo egoera hori frogatzen duten beste agiri ofizial batzuk.

–Diru-sarreren frogagiriak (nominak, langabezia prestazioak, aldi baterako ezintasunagatiko pentsioak, mantenu-pentsioak edo erakunde eskudunek luzatutako bestelako prestazioak, eskaera aurkeztu aurreko azkeneko sei hilabeteetakoak).

–Bizikidetza unitateko kideen errenta aitorpenaren fotokopia, 2014. urteari dagokiona, edo haren egiaztagiri negatiboa, aitorpena egitera behartuta ez badago, Ogasun Departamentuak luzatua.

–Autonomoak: aurkeztu beharrekoak:

–Eskaera aurkeztu aurreko urte osoko hiruhilekoetako BEZaren aitorpena.

–Eskaera aurkeztu aurreko sei hilabeteetako diru-sarreren zinpeko aitorpena, hilabeteka banatua.

–Desgaitasuna, mendekotasuna eta baliaezintasuna. Erakunde eskudunak luzatutako kalifikazioa aurkeztu beharko da, desgaitasun, mendekotasun edo baliaezintasun maila aitortzen duena.

–Lan bizitzaren ziurtagiri eguneratua.

–Ikastetxearen ziurtagiria, adingabearen eskolatzea eta matrikulaturik dagoen maila frogatzen dituena.

–Aitzineko ataletan aipatzen den dokumentazioa izan ezean, eskatzaileek komenigarriak iruditzen zaizkien dokumentu eta ziurtagiriak ekarri ahalko dituzte diru, gizarte edo familiaren aldetik bizi duten egoera frogatzeko.

4.–Aurkezteko epea.

2015eko ekainaren 15etik ekainaren 30era, biak barne.

Epe berezi bat izanen da 2015eko irailaren 7tik 15era bitarte, Haur Hezkuntzan inskripzio berria egiten duten ikasleentzat eta/edo ikastetxez aldatzen direnentzat. Hori frogatzeko txostena eskatuko zaio ikastetxeari.

5.–Inprimakiak biltzea.

Burlatako Udaleko Herritarrendako Arreta Bulegoan (Larrainetako plaza, z.g.) eta Burlatako Gizarte Zerbitzuen Udal Zentroan (Landazabal kalea, 5 bis); ordutegi honetan: 08:30etik 14:15era arte, astelehenetik ostiralera. Eta Udalaren web orrian (www.burlada.es).

6.–Eskabideak aurkeztea.

Eskabideak beterik, eta eskatzen diren agiriekin batera, Burlatako Udaleko Erregistro Orokorrean (Herritarrendako Arreta Bulegoan) aurkeztuko dira, aldez aurretik 012 telefonoan hitzordua eskatuta.

7.–Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Ikastetxeetako jantokiko batez besteko kostuaren %95eko diru-laguntza emanen da gehienez, erreferentziatzat harturik ikasturtearen hasieran Burlatako ikastetxe guztiek aurkeztutako ikastokia/prezioa/hilabetekoa. Bazkariaren kostua batez besteko kostua baino txikiagoa duten jantokietan, diru saria kostu errealean oinarriturik aplikatuko da.

8.–Araudia.

–Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.

–Ordenantza orokorra, Burlatako Udalaren diru-laguntzak arautzen dituena.

–Banakako ebaluazioaren bidez diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarri iraunkorrak, Burlatako ikastetxeetan jateko diru sariak eman beharrez. 2015eko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 29an.

9.–Informazioa eta harremana.

–Burlatako Gizarte Zerbitzuen Udal Zentroa. Telefonoa: 948 13 66 36.

–Burlatako Udalaren web orria: www.burlada.es.

–Burlatako Udalaren iragarki ohola.

–Burlatako Udalaren Herritarrendako Arreta Bulegoa. Telefonoa: 948 23 84 00.

Telefono zk.: 012 (ó 948012012).

Agiri guztiak jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak izanen dira.

Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Testu honetan arautu ez den orotan, oinarri arautzaileetan ezarritakoari lotu beharko zaizkio eskatzaileak. Oinarri horiek 2015eko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 29an, argitaratu ziren.

Burlatan, 2015eko ekainaren 4an.–Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1508720