2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Tasen aldaketa. Behin betiko onespena
Udalak, 2015eko martxoaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onartzea honako tasa honen aldaketa: eremu publikoko lurpe, hegalkin eta lurzoruaren aprobetxamendu bereziengatiko tasa, mortero-siloa, obra-txabolak, hesiak, aldamioak, garabiak, karga-jasogailuak eta antzekoak erabilita eremu publikoa okupatzekoa.
Tasa horiek jendaurrean egon dira 30 egunez eta ez da erreklamaziorik egon.
Ondorioz, tasaren aldaketa behin betikoz onartutzat jotzen da.
Beran, 2015eko maiatzaren 29an.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.
ERANSKINA
Eremu publikoko lurpe, hegalkin eta lurzoruaren
okupazioarengatiko tasa aldatzea
1.–“Garabiak, edukiontziak eta antzekoak, metro koadroko eta egun bakoitzeko” tasa aldatzen da eta horrela gelditzen da: “Edukiontziak eta antzekoak, metro koadroko eta egun bakoitzeko”, 0,63 euro.
2.–Atal berri bat jartzen da “Mortero-siloa, obrako kastak, hesiak, aldamioak, karga-jasogailuak, garabiak eta antzekoak”. Tasa: 0,60 euro okupatzen den lurzoruaren 10 metro koadroko eta egun bakoitzeko.
Aldamioen kasuan eta hegalkinaren beste okupazioen kasuan (ez badute lurzorua okupatzen, azpitik pasatzen ahal baitira) tasaren %50eko beherapena ezartzen zaie.
Mortero-siloek, orokorrean, 6 metro koadro okupatzen dutela jotzen da.
3.–Aldaketa hau indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunean.
Iragarkiaren kodea: L1508561