111. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

34/2015 FORU DEKRETUA, ekainaren 3koa, Julio Lafuente López jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore kargutik kentzea xedatzen duena.

ZIOEN AZALPENA

Unibertsitateei buruzko abenduaren 6ko 6/2001 Lege Organikoak, 20. artikuluaren 2. puntuan, xedatzen du errektorea unibertsitateko komunitateak aukeratuko duela, hautaketa zuzenaren eta sufragio unibertsal, libre eta sekretuaren bidez, zerbitzuak unibertsitatean ematen dituzten jarduneko unibertsitate-katedradunen kidegoko funtzionarioen artetik. Autonomia erkidego bakoitzean dagokion organoak eginen du izendapena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren estatutuetan arautua dago errektorea izendatzeko prozedura, eta, bai, orobat, kargutik kentzeko kausak.

Unibertsitateko Hauteskunde Batzordeak, 2015eko maiatzaren 19an egindako bilkuran, Alfonso Carlosena García jauna aldarrikatu zuen, behin betiko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore hautetsi.

Hortaz, bidezko da orain arte errektore izan den Julio Lafuente López jaunaren agintaldia bukatutzat ematea.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko ekainaren 3an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Dagokion agintaldia bukatu denez, Julio Lafuente López jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore kargutik kentzea, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari eta Nafarroako Foru Komunitateari emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru dekretu hau Hezkuntza Departamentura eta Nafarroako Unibertsitate Publikora igortzea eta interesdunari jakinaraztea.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2015eko ekainaren 3an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: F1508670