11. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Cadreitako Udalak, 2014ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, zenbait aldaketa onetsi zituen, hasiera batean, Udalaren 2014ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Cadreitan, 2015eko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L1500345