11. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Oihan enkantea (PEFC ziurtagiria duen zura)

Aurizko Udalak, behar bezala baimendurik, salgai jarri du plegu itxiaren bidezko enkante publikoan ondoko oihan aprobetxamendu hau:

–1. lotea. Antsobi alderdian, Atalozti mendian, 308 pagoz osatua, 452 m³ zur eta 295 m³ enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 23.267,62 euro.

–2. lotea. Añoberrieta alderdian, Bidausi mendian, 2.092 pagoz osatua, 202 m³ zur eta 1.887 m³ enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 38.282,94 euro.

Enkante honetako aprobetxamenduaren esleipena arautzen duten baldintzen agiria Udal Idazkaritzan eta Udalaren web gunean (www.burguete.es) dago interesdunen eskura.

Interesdunek Udaleko gordailuzaintzan hasierako prezioaren %2 ordaindu izanaren gordekina eta enpresaren kalifikazioaren dokumentazioaren kopia aurkeztu beharko dituzte beraien proposamenarekin batera.

Proposamenak udaletxeko Idazkaritzan aurkeztuko dira eta honako iragarki honi eransten zaion ereduari lotuko zaizkio. Aurkezteko epeak iragarki hau argitaratu ondoko hemezortzigarren egun naturalen barnean iraunen du, arratsaldeko 13:00ak arte. Enkantea hurrengo egunean eginen da, Aurizko udaletxean, 14:00etan.

Auritzen, 2015eko urtarrilaren 8an.–Alkatea, José Irigaray Gil.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-abizenak: .................................................................................., adinez nagusia. NAN zenbakia: ................, helbidea: .......................................................................................................... (herria, kalea, probintzia), telefono zenbakia: .......................... Jakinik Aurizko Udalak enkantea egin behar duela .......... m³ egiten duten ... pagoz osatutako lotea esleitzeko, eta jakinik, halaber, esleipena arautzen duten baldintzak, horren truke .............................................................. euro (letraz eta zenbakiz) eskaintzen ditu.

  (Leku, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L1500359