11. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Lurraldea Antolatzeko Estrategia eta Eredua. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2015eko urtarrilaren 9an egin osoko bilkuran, gehiengo osoz erabaki zuen oniritzia ematea Lurraldea Antolatzeko Estrategia eta Eredua dokumentuari, Arguedasko Udal Plan Orokorraren barnean, espedientean baitago.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.2. artikuluan ezarritako prozedura bete dadin, espedientea, gizartearen partaidetzarako prozesu batean jarririk, jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratzen denetik hasita, Udalaren bulegoetan, interesdunek azter dezaten, aitzinetik hitzordua harturik, eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Arguedasen, 2015eko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1500338