11. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2014ko urriaren 29koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Uharteko Zeroa Multimedia SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Uharteko Zeroa Multimedia, S.A. entitatearen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31007932012000) aztertu da, Erregistro honetan 2014ko urriaren 6an sartu zena. Enpresaren legezko ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2014ko irailaren 30ean izenpetu zuten. Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2014ko urriaren 29an.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

ZEROA MULTIMEDIA SAren HITZARMEN KOLEKTIBOA

INDARRALDIA: 2014/01/01 - 2018/12/31

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Lurralde eremua eta eremu funtzionala.

Hitzarmen kolektibo honetako arauak Zeroa Multimedia SAk Nafarroako Foru Komunitatean dituen lantoki edo delegazio guztietan dira aplikatzekoak, izan egun eratuak edo etorkizunean era daitezkeenak, hitzarmenak indarra duen bitartean. Egunkaria argitaratzeko lanari zuzenean edo zeharka loturik dauden enpresako lanean dute eragina hitzarmen honetako arauek.

2. artikulua. Langile eremua.

Hitzarmen kolektibo honetako edukiak Zeroa Multimedia SAn aritzen diren langile guztiei eraginen die, finkoak edo aldi baterakoak izan, haien lan kontratua edozein delarik ere.

Kanpoan gelditzen dira, espresuki:

a) Kontseilariak, goi zuzendaritzako kideak eta zuzendariak.

b) Zerbitzuak egiteko kontratu zibilen bidez lotutako profesional liberalak, kudeatzaileak, aholkulariak eta auditoreak.

c) Enpresarekin kontratu zibil bat sinaturik duten kolaboratzaileak.

d) Piezaren araberako kolaboratzaileak, kontuan izan gabe enpresarekiko harremana etengabea den ala ez.

e) Zeroa Multimedia SArekin zerbitzuak egiteko kontratu zibil bat duten beste enpresa kontzesiodun batzuetako langileak.

3. artikulua. Indarraldia.

Hitzarmen honek, ondorio guztietarako, sinatu eta hurrengo hilabeteko lehenbiziko egunean hartuko du indarra, nahiz eta ondorio ekonomikoak 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dituen.

4. artikulua. Hitzarmenaren iraupena, luzapena eta salaketa.

Hitzarmen honek bost urteko iraunaldia izanen du, 2014ko urtarrilaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra arte.

Alderdi sinatzaileek, berariaz, erabaki dute hitzarmen hau salatutzat jotzea sinatzen den unetik aurrera.

Hitzarmen honen indarraldia bukatzen bada alderdi sinatzaileek adostasunik lortu gabe hitzarmen kolektibo berri bati buruz, hitzarmen honek indarrari eutsiko dio 2020/03/31ra arte. Bukaera hori 2020/12/31ra arte luza daiteke, bi alderdiek horretarako adostasuna lortzen badute. Aurreraeginaren araubideari buruzko akordiorik ez bada alderdien artean, hitzarmen honek indarra galduko du behin betiko, ondorioak 2020/04/01etik aurrera dituela.

5. artikulua. Berrikuspena.

Indarrean dagoen bitartean, hitzarmen hau ezin dute ukitu beste eremu bateko hitzarmenek. Nolanahi ere, maila goragoko legezko xedapen baten bidez, eremu handiagoko hitzarmenen bidez edo Estatuko Esparru Akordioaren bidez hobekuntzak edo mugak jartzen bazaizkie hitzarmen honetako baldintzei, hartan parte diren ordezkariek eska dezakete hura berrikusteko eta, hala balegokio, bilduko dira haren aldaketa aztertu eta, bidezkoa bada, hitzartzeko.

6. artikulua. Konpentsazioa eta irenspena.

Etorkizuneko legezko xedapenen bidez, eremu handiagoko hitzarmenen bidez edo Estatuko Esparru Akordioaren bidez egin daitezkeen aldaketek, ordainsari kontzeptu guztietan edo batzuetan aldaketa ekonomikoa ekartzen dutenean, eragina izanen dute, soilik, guztiak batera kontuan hartuta, hitzarmen honen urteko konputu guztia gainditzen badute. Hala ez bada, hitzarmen honetan itundutako hobekuntzek irentsitzat eta konpentsatutzat joko dira.

7. artikulua. Osotasunarekiko lotura.

Hitzarmen kolektibo honetan itundutako eskubideek eta betebeharrek osotasun organikoa eta banaezina osatzen dute eta, horren ondorioz, jurisdikzio eskudunak bertan ezarritako baldintzetako batzuk baliogabetzen baditu, hitzarmena osorik baliogabetuko da eta berriro eztabaidatu beharko da, haren edukia berriz aztertzeko.

8. artikulua. Bermeak.

Hitzarmen kolektibo honetako baldintzak gutxieneko eta derrigorrez bete beharreko arautzat jotzen dira, bakoitzak egun edo etorkizunean baldintza onuragarriagoak eduki ditzakeen arren.

II. KAPITULUA

Antolaketa praktikoa eta lan-baldintzak

9. artikulua. Printzipio orokorra.

Enpresaren zuzendaritzarena da, ez beste inorena, lanaren antolaketa praktikoa eta eginkizunak esleitzea. Erredakzioan, egunkariko zuzendariaren eskumena da lana antolatu eta arrazionalizatzeko ahalmena.

Zuzendaritzak esleitua duen agintaritza deusetan galdu gabe, Enpresa Batzordeak badu aholkatzeko, orientatzeko eta proposamenak egiteko ahalmena, lanaren antolaketarekin eta arrazionalizazioarekin loturiko gaietan, eta eskubidea du hartzen diren erabakiak betearazi baino lehen bere txostena egiteko lanaren antolaketa eta kontrol sistemak ezarri edo berrikusten diren kasuetan; hori guztia, aplikatzekoak diren legezko arauei jarraituz.

Beraz, lanaren antolaketan, produktibitatearen hobekuntzan, teknologia berriaren sarreran, prestakuntza programetako partaidetzan, eta abarretan, izan daitezkeen aldaketetan, enpresa behartua dago enpresa batzordeari haien berri ematera, hitzarmen honetan ezarritako irizpideei jarraituz.

Lanaren antolaketan eta ordainsarien araubidean ezin izanen da bereizkeriarik egin sexua, erlijioa, iritzia edo beste edozein baldintza edo inguruabar pertsonal edo sozial direla eta. Bestalde, Zeroa Multimediak konpromisoa hartzen du aukera berdintasunaren printzipioa eta langile guztiak, gizonak edo emakumeak izan, berdin tratatzekoa defendituko dituela.

10. artikulua. Lan baldintzak.

Norberak esleiturik dituen lanen kontrol orriak, prozedura arauak eta zehaztapenak, lan baldintza ohikoetara egokituko dira, langileari kalte fisikorik edo psikikorik ekarri gabe. Lanaldiak konputatzeko azterlanekin lotuko dira. Eta, lehentasunez, helburu izanen dute lan kargak ahal den hobekien banatzea eta plantilla osoa okupaturik egotea, produktibitate eta kalitate indize onenak lortzeko.

Kasu guztietan, laneko arriskuak prebenitzeari buruzko arauak eta jarraibideak errespetatu beharko dira, batik bat langileen osotasun pertsonala arriskuan jartzen dutenak objektuen manipulazioarekin eta makinen eta instalazioen funtzionamenduarekin. Babesak eta segurtasun elementuak erabili behar dira beti, legez aurreikusten direnak edo Laneko Osasunaren Batzordeak ezartzen dituenak.

11. artikulua. Lan aldaketak.

Enpresak,martxan jarri aurretik, teknologia berriak erabiltzeko edozein proiekturen berri eman beharko dio Enpresa Batzordeari, Zeroa Multimedia SAn aritzen diren langile desberdinen lan baldintzak aldatzea ekartzen duenean. Aldaketa teknologikoek lanpostu bat ukitzen badute, enpresako zuzendaritzak ikastaro bat eskainiko dio horretan aritzen den langileari, teknologia berrietara egokitzeko beharrezkoa den denboran. Ahal dela, prestakuntza hori laneko ordutegi arruntean emanen da, eta, hori ezinezkoa balitz, zuzendaritzak ukitutako langileekin negoziatuko luke bai prestakuntzaren ordutegia bai haren ondorioak lanaldia kontsumitzeari dagokionez.

Lan baldintzak aldatzen badira, dela teknologia berrien aplikazioagatik, dela hitzarmenengatik, xurgatzeagatik edo beste enpresa batzuekin elkartzeagatik, dela justifikatutako beste edozein arrazoi, enpresak ahaleginak eginen ditu langile finkorik ez kaleratzeko.

12. artikulua. Plantilla.

a) Zeroa Multimedia SAren plantilla zehaztea, ezartzea eta aldatzea enpresako zuzendaritzari dagokio, benetako beharren arabera eta honako hauek kontuan hartuta: berrikuntza teknikoa, lanaren arrazionalizazioa, aukeratutako antolaketa sistema eta alorra arautzen duten lege arauen errespetu zorrotza. Enpresa Batzordeari jakinarazi eta entzunen zaio.

Enpresak, urtero, urteko lehen hiruhilekoan, plantillaren zerrenda bat aurkeztuko du, enpresan aritzen diren langile guztien mailak, egoerak eta eskuratutako eskubideak dakartzana. Datu hauek jasoko ditu: langilearen erregistro zenbakia, izen-abizenak, jaiotze data, enpresan sartu zireneko data, lanbide maila, departamentua edo atala eta azken izendapena edo sustapena, azken bi urtean.

Behin prestatuta, informazio hori langileen ordezkariei igorriko zaie.

b) Egunkariko atalak errentagarritasuna, antolaketa, ekoizpena edo beste arrazoi bat dela-eta berregituratu behar direnetan, enpresak ahaleginak eginen ditu soberan gelditzen ahal diren langileak birkokatzeko, beste departamentuetan lanposturik egonez gero, langilearen birmoldaketa egin ondoan, halakorik beharko balitz.

13. artikulua. Lanbide taldeak eta mailak.

Lanbide sailkapena.

Printzipio orokorrak.

Lanbide sailkapena antolamendu juridiko bat da, zeinaren bidez, teknika eta antolaketa oinarri direla, langileak lan eginkizun desberdinen esparru orokorrean sartzen baitira.

Lanbide sailkapenean lanbide taldeak, mailak eta eginkizunak ezartzen dira, faktore orokor objektiboen interpretazioaren eta aplikazioaren arabera eta langileek egiten dituzten oinarrizko eginkizun tipikoenen arabera. Hartara, langileak, haien lanaren arabera, lanbide talde bati, maila bati eta lanbide eginkizun bati atxikiko zaizkio, kapitulu honetan ezartzen direnen artean, eta horrek zehaztuko du zer kokapen duten antolamenduaren eta ordainsariaren eskeman.

Lanbide sailkapen hori adibide gisara ematen da. Horrek ez du lanbide eginkizun eta maila guztiak betetzera behartzen.

Lanbide taldeak.

Antolaketarako taldeak dira, kontuan izanik, batetik, hura osatzen duten lanpostuen edukia eta, bestetik, lanpostuak definitzen dituzten oinarrizko eginkizunak.

Maila da lanbide gaitasunak eta esperientziak biltzen dituena, baita titulazioak eta prestazioen eduki orokorra ere, lanbide espezialitate eta eginkizun desberdinak barne.

Mugigarritasun funtzionala baliatzen ahal da ezarritako lanbide talde bakoitzaren barnean, muga bakarra izanik lanean aritzeko behar diren titulazio akademikoak edo lanbide gaitasunak, betiere langilearen duintasuna errespetatuz. Halaber, lanbide talde bakoitzaren barnean mugigarritasun funtzionalaren muga izanen da lanbide taldearen sarbidetzat hartutako lanpostu batera itzultzea ekartzen duena.

Lanbide talde, maila eta eginkizun hauek hartzen dira kontuan:

I.–Lanbide taldea: Erredakzioa.

Talde honetako lanpostuek helburu dute edukiak sortzea, dela paperean dela beste edozein euskarritan baliabide elektronikoetarako transmititzeko.

0. maila: Zuzendaritzako kidea.

Zuzentzeko eginkizunak, koordinazioa, planifikazioa, antolaketa eta jardueren eta taldeetako langileen kontrola, mailarik handienean.

1. maila: R1.1. Atalburua.

Autonomia handiz eta lanbidea ezagututa, atal baten edo batzuen ardura hartzen du, lanari, produkzioari eta produktuaren kalitateari dagokiena eta bere ataleko langileak antolatuz, gainbegiratuz, koordinatuz eta kontrolatuz; halaber, erredaktore baten berezko lan guztiak egiten ditu, eta bere kudeaketaren berri eman beharko die 0 mailan daudenei.

Bere ataleko langileen eginkizunak eta egutegiak antolatu eta koordinatzen ditu.

0 mailakoak ordeztu eta laguntzen ditu. Hori guztia zuzenean egunkariko zuzendaritzaren menpean.

2. maila: R2.1. A erredaktorea.

Agintearen inplikazioa izanda edo hori gabe, kazetaritzako informazioa sortu, ekoiztu, prestatu eta editatzen du, informazioa literarioa, grafikoa, digitala edo dokumentala izan, berezko baliabide egokiak erabiliz lan horietarako. Lau urtetik gorako esperientzia dauka erredakzioan, eta beharrezko langileak gainbegiratu eta koordinatzeko ardura har dezake bere gain aipatutako informazioa prestatzeko.

3. maila: R3.1. B erredaktorea.

Kazetaritzako informazioa sortu, ekoiztu, prestatu eta editatzen du, informazioa literarioa, grafikoa, digitala edo dokumentala izan. Lau urtetik beherako esperientzia dauka erredakzioan. Erredaktore lanetan hasteko maila da. Maila horretan 4 urtez aritu ondoren, 2. mailara igoko da automatikoki A erredaktorearen lanbide eginkizunarekin. 4 urte igaro baino lehen igo daiteke 2. mailara zuzendaritzak hala erabakitzen badu, bere lanpostuan agertzen dituen ekimen, autonomia, ardura eta trebetasunaren arabera.

R3.2. A diseinatzailea.

Lau urtetik gorako esperientzia edukita, gauza da egunkariaren maketak eta sortzen diren produktu editorial desberdinak diseinatzeko, eta ilustrazio eta informazio grafikoak sortu eta gauzatzeko, baita dokumentu horiek enpresako komunikazio sareetan banatzeko ere.

R3.3. A dokumentatzailea.

Lau urtetik gorako esperientzia edukita, erredakzioak edo egunkariko beste atal batzuek behar duten material grafikoa edo literarioa hautatu, kodetu, artxibatu eta igortzen du, dela paperean dela euskarri digitalean. Orobat, liburutegia antolatu eta kontrolatzeko lanak eginen ditu, egunkarira iristen diren argitalpenekin.

4. maila: R4.1. B diseinatzailea.

Lau urtetik beherako esperientzia edukita, gauza da egunkariaren maketak eta sortzen diren produktu editorial desberdinak diseinatzeko, eta ilustrazio eta informazio grafikoak sortu eta gauzatzeko, baita dokumentu horiek enpresako komunikazio sareetan banatzeko ere. Maila horretan 4 urtez aritu ondoren, 3. mailara igoko da automatikoki (A diseinatzailea). 4 urte igaro baino lehen igo daiteke 3. mailara zuzendaritzak hala erabakitzen badu, bere lanpostuan agertzen dituen ekimen, autonomia, ardura eta trebetasunaren arabera.

R4.2. B dokumentatzailea.

Lau urtetik beherako esperientzia edukita, erredakzioak edo egunkariko beste atal batzuek behar duten material grafikoa edo literarioa hautatu, kodetu, artxibatu eta igortzen du, dela paperean dela euskarri digitalean. Orobat, liburutegia antolatu eta kontrolatzeko lanak eginen ditu, egunkarira iristen diren argitalpenekin. Dokumentatzaile lanetan hasteko maila da. Maila horretan 4 urtez aritu ondoren, 3. mailara igoko da automatikoki (A dokumentatzailea). 4 urte igaro baino lehen igo daiteke 3. mailara zuzendaritzak hala erabakitzen badu, bere lanpostuan agertzen dituen ekimen, autonomia, ardura eta trebetasunaren arabera.

R4.3. Edizio digitaleko ofiziala.

Edizio digitalean lanean hasteko maila da. Prozesu eta baliabide teknikoak ezagututa eta une bakoitzean eskura dagoen teknologia aplikatuta, bere ekimenez edizio digitalei buruzko lanak egiten ditu, erredaktore digitalaren menpe.

R4.4. Erredakzioko ofiziala.

Langile kualifikatu horiek, ekipoak, aplikazioak eta haren prozesuak ezagututa, bere ekimenez egiten dituzte erredakzioko babes eta kudeaketa lan administratiboak, une bakoitzean eskura dagoen teknologia aplikatuz.

5. maila: R5.1 C erredaktorea.

Erredaktore baten berezko lanak egiten ditu, maila goragoko pertsona baten zuzendaritzapean.

Erredakzioko gainerako mailetara sartzeko maila da hau, oporrekin sortutako hutsuneak betetzeko, eta, epe horiek hiru hilabetekoak edo handik beherakoak badira, aldi baterako ezintasunen bajak ordezteko, baita plantillako langileen baimenak, lizentziak eta eszedentziak ere.

Kontratu honen aplikazioak sei hilabeteko muga izanen du, jarraipenik gabeko epeetan, gehienez ere bi urtez. Kontratu bat hiru hilabetetik gorako bada, automatikoki pasako da zuzenean gorago dagoen mailara laugarren hilabetetik aurrera.

Maila goragora pasatzen den C erredaktoreari, bere lanbide ibilbideko epetik, hurrengo mailara ailegatu arte C erredaktore gisa kontratua izan duen hilabeteak kenduko zaizkio.

Lanpostu hutsak C erredaktorearen mailatik goragokoekin betetzeko kontratatu diren ordezkoek, hitzarmen hau sinatzen denean, bere soldata gordinaren zenbatekoari eutsiko diote, enpresak ezarriko duen osagarri baten bidez.

R5.2. Erredakzioko laguntzailea.

Diseinuaren, dokumentazioaren, teklisten eta edizio digitalaren arloetako berezko lanak egiten ditu, maila goragoko pertsona baten zuzendaritzapean.

Erredakzioko gainerako mailetara sartzeko maila da hau, oporrekin sortutako hutsuneak betetzeko, eta, epe horiek hiru hilabetekoak edo handik beherakoak badira, aldi baterako ezintasunen bajak ordezteko, baita plantillako langileen baimenak, lizentziak eta eszedentziak ere.

Kontratu honen aplikazioak sei hilabeteko muga izanen du, jarraipenik gabeko epeetan, gehienez ere bi urtez. Kontratu bat hiru hilabetetik gorako bada, automatikoki pasako da zuzenean gorago dagoen mailara laugarren hilabetetik aurrera.

Maila goragora pasatzen den erredakzioko laguntzaileari, bere lanbide ibilbideko epetik, hurrengo mailara ailegatu arte erredakzioko laguntzaile gisa kontratu izan dituen hilabeteak kenduko zaizkio.

Lanpostu hutsak erredakzioko laguntzailearen mailatik goragokoekin betetzeko kontratatu diren ordezkoek, hitzarmen hau sinatzen denean, bere soldata gordinaren zenbatekoari eutsiko diote, enpresak ezarriko duen osagarri baten bidez.

II.–Lanbide taldea: Produkzioa.

Produkzio langileen kontzeptu orokorraren artean daude inpresio aurreko lanak, egunkaria inprimatzekoak eta beste batzuk egiten dituztenak, ofizio bakoitzeko ezagutzak edukita, baita argitalpenak manipulatzekoak eta konpainia osoko makinen eta instalazioen mantentze-lanak egiten dituztenak ere.

Produkzioaren lanbide taldeko Inpresio eta itxieraren azpimaila guztiak arduratuko dira materialak jaso eta igortzeaz, bildu eta kontrolatzeaz, biltegiaren ordenaz eta garbiketaz, Zeroa Multimedia SAn ekoiztutako produktu guztiak igortzeaz, bai eta sortutako hondakinak eta material osagarriak ere.

0 maila. Zuzendaritzako kideak.

Zuzentzeko eginkizunak, koordinazioa, planifikazioa, antolaketa eta jardueren kontrola, mailarik handienean.

1. maila: P1.1. Prentsa birakariko burua.

Produkzioko zuzendariaren agindupean, baina autonomia handiarekin, bere atalean lan egiten du bere menpeko langileak antolatuz eta kudeatuz, eta, horretarako, urteko egutegiak prestatzen ditu, instalazioak eta ekipoak zaintzen, lana behar bezala egiten dela begiratzen eta lanak egiteari dagokionez jasotako jarraibideak aplikatzen. Bere gain hartuko du bere menpekoek egindako lanaren kalitatearen eta produktibitatearen ardura.

P1.2. Mantentze-lanetako burua.

Produkzioko zuzendariaren menpean, baina autonomia handiarekin, bere gain hartzen du konpainia osoko makinen eta instalazioen prebentzioko eta zuzenketako mantentze-lan guztiak planifikatu, egin eta gainbegiratzeko ardura.

Bere ataleko langileen eginkizunak eta egutegiak antolatu eta koordinatzen ditu.

P1.3. Itxierako burua.

Produkzioko zuzendariaren menpean, baina autonomia handiarekin, ataleko makinak eta prozesuak ezagututa, bere gain hartzen du produktu editorial guztiak, bereak edo besteenak izan, manipulatzeko lanak behar bezala egiteko ardura, baita bere menpeko langileek egindako lanaren kalitatearen eta produktibitatearen ardura ere.

Bere ataleko langileen eginkizunak eta egutegiak antolatu eta koordinatzen ditu.

P1.4. Edizioko arduraduna.

Produkzioko zuzendariaren menpean baina autonomia handiarekin, bere gain hartzen du muntaketaren faseak, inprimatutako edizioa eta edizio elektronikoa, filmazioa eta itxiera behar bezala egiteko ardura, baita erabilitako tresnak, makinak eta aplikazioak zaindu, mantendu eta garbitzekoa ere, unean-unean eskura dagoen teknologia erabiliz.

Bere ataleko langileen eginkizunak eta egutegiak antolatu eta koordinatzen ditu.

2. maila: P2.1. Inpresioko 1. mailako ofiziala.

Prentsa birakariko buruaren menpean, baina autonomia handiarekin, agintearen inplikazioa izan ala ez, eta makinak, teknologiak, aplikazioak eta prozesuak behar bezala ezagututa, langile kualifikatu horrek beharrezko lanak egiten ditu produktu editorialak zuzen inprimatzeko.

P2.2. Mantentze-lanetako 1. mailako ofiziala.

Makinak eta instalazioak ezagututa, langile kualifikatu horrek mantentze-lanak egiten ditu, hala prebentziokoak, nola zuzentzekoak.

P2.3. Itxierako 1. mailako ofiziala.

Ataleko makinak eta prozesuak ezagututa, beharrezko manipulazio lanak egiten ditu produktu editorialak lortzeko eta horiek banaketarako prestatzeko. Ataleko erantzukizuna hartzen du bere gain, goiko mailakorik ez badago.

P2.4. Edizioko 1. mailako ofiziala.

Makinak, aplikazioak eta prozesuak ongi ezagututa, langile kualifikatu horrek produkzio lanak egiten ditu muntaketa faseetan, inprimatutako edizioan eta edizio elektronikoan, filmazioan eta itxieran, eta horiek zaindu, mantendu eta garbitzeko lanak egiten ditu, unean-unean eskura dagoen teknologia aplikatuz.

3. maila: P3.1. Inpresioko 2. mailako ofiziala.

Ezagutza apalagoak edukita lehen mailako ofizialarenak baino, langile kualifikatu horrek lan lagungarriak egiten dizkio, nolabaiteko ekimenez eta erantzukizunez, eta hura ordezten du behar denetan.

P3.2. Mantentze-lanetako 2. mailako ofiziala.

Lehen mailako ofizialari lan lagungarriak egiten dizkio langile kualifikatu horrek, nolabaiteko ekimenez eta erantzukizunez, eta hura ordezten du zenbait kasu zehatzetan.

P3.3. Itxierako 2. mailako ofiziala.

Ezagutza apalagoak edukita lehen mailako ofizialarenak baino, langile kualifikatu horrek lan lagungarriak egiten dizkio, nolabaiteko ekimenez eta erantzukizunez, eta hura ordezten du behar denetan. Ataleko erantzukizuna hartzen du bere gain, goiko mailakorik ez badago.

P3.4. Edizioko 2. mailako ofiziala.

Lehen mailako ofizialari lan lagungarriak egiten dizkio langile kualifikatu horrek, nolabaiteko ekimenez eta erantzukizunez, eta hura ordezten du behar denetan.

4. maila: P4.1. Inpresioko 3. mailako ofiziala.

Aurrekoei laguntzen die, bigarren mailako ofiziala ordezten du behar denetan eta bere lana egiten du aldez aurretik emandako jarraibideen arabera.

P4.2. Mantentze-lanetako 3. mailako ofiziala.

Aurrekoei laguntzen die, bigarren mailako ofiziala ordezten du behar denetan eta bere lana egiten du aldez aurretik emandako jarraibideen arabera.

P4.3. Itxierako 3. mailako ofiziala.

Aurrekoei laguntzen die, bigarren mailako ofiziala ordezten du behar denetan eta bere lana egiten du aldez aurretik emandako jarraibideen arabera.

P4.4. Edizioko 3. mailako ofiziala.

Aurrekoei laguntzen die, bigarren mailako ofiziala ordezten du behar denetan eta bere lana egiten du aldez aurretik emandako jarraibideen arabera.

5. maila: P5.1. Ataleko laguntzailea.

Produkzioaren berezko lanak egiten ditu, maila goragoko pertsona baten zuzendaritzapean.

Produkzioko gainerako mailetan lanean hasteko maila da. Langilea plantillako kide bihurtzen denean, 4. mailara pasatzen da.

P5.2. Peoi-enkartadorea.

Inolako ezagutza teknikorik izan gabe, egunkaria enkartatu eta manipulatzeko lanak egiten ditu. Azpimaila hau soil-soilik erabiliko da ABLEen bidezko kontratazioetarako.

Produkzioaren lanbide taldeko azpimaila guztiak arduratuko dira materialak jaso eta igortzeaz, bildu eta kontrolatzeaz, biltegiaren ordenaz eta garbiketaz, Zeroa Multimedia SAn ekoiztutako produktu guztiak igortzeaz, bai eta sortutako hondakinak eta material osagarriak ere.

III.–Lanbide taldea: Administrazioa.

Enpresaren administraziorako behar diren lagun guztiak egiten dituzten lanpostuak biltzen dira talde horretan, honako honi dagokionez: kudeaketa ekonomikoa, merkataritzakoa, marketina, giza baliabideak, banaketa, teknologia eta sistemak, eta intereseko taldeenganako arreta, enpresako estamentu guztien kontrola eta barneko sostengua barne.

0. maila: Zuzendaritzako kidea.

Zuzentzeko eginkizunak, koordinazioa, planifikazioa, antolaketa eta jardueren kontrola, mailarik handienean.

1. maila: A1.1. Sistemen arduraduna.

Enpresaren informatika eta komunikazio sistemak sakonki ezagututa, langile kualifikatu horren ardurak dira haien mantentze-lanak eta aplikazio berrien diseinua eta garapena. Halaber, bere gain hartzen du bere menpeko langile teknikoak eta erabiltzaileak prestatzeko ardura, bere ataleko langileei eta lanari eta kalitateari buruzko guztia gainbegiratuz, koordinatuz eta kontrolatuz.

2. maila: A2.1. Administrazioko 1. mailako ofiziala.

Ekimenez eta erantzukizunez, agintearen inplikazioa izanik edo izan gabe, goragoko baten menpe, arloko eginkizunak betetzen ditu.

A2.2. Publizitateko 1. mailako ofiziala.

Ekimenez eta erantzukizunez, beharrezko ezagutza teknikoak edukita, agintearen inplikazioa izanik edo izan gabe, goragoko baten menpe, bezeroek edo enpresak berak behar dituzten originalak jaso eta/edo prestatzen ditu, publizitatea sartzeko argitalpenetan edo publizitate kanpainetan. Atalerako beharrezkoak diren beste produktu editorial batzuk diseinatzen ditu, argitaratzeko edozein euskarri motatan iristen den materialari jarraipena egiten dio eta publizitatearen departamentuko lan administratiboak egiten ditu.

A2.3. Sistemen 1. mailako ofiziala.

Enpresaren informatika eta komunikazio sistemak sakonki ezagututa, horren ardurak dira haiek behar bezala funtzionatzea eta aplikazio berrien diseinua eta garapena. Orobat, bere lanbide kualifikazioaren barnean, enpresaren makinen, instalazioen eta ekipoen mantentze-lanak egiten ditu, prebentziokoak nahiz zuzentzekoak izan, gorabehera informatiko konplexuak konpontzen ditu eta ustiapenerako behar diren errutinak betetzen.

3. maila: A3.1. Administrazioko 2. mailako ofiziala.

Erantzukizun mugatua izanik eta atalburuaren eta lehen mailako ofizialen menpe, halakorik bada, arloko eginkizunak betetzen ditu.

A3.2. Publizitateko 2. mailako ofiziala.

Ezagutza apalagoak edukita lehen mailako ofizialak baino, haren eginkizunetan laguntzen dio, hura ordezten du behar denetan, eta lana egiten du aldez aurretik eman zaizkion jarraibideen arabera.

A3.3. Sistemen 2. mailako ofiziala.

Ezagutza apalagoak edukita lehen mailako ofizialak baino, haren eginkizunetan laguntzen dio, hura ordezten du behar denetan, eta lana egiten du aldez aurretik eman zaizkion jarraibideen arabera.

4. maila: A4.1. Administrari laguntzailea.

Arloko eginkizun osagarriak betetzen ditu.

A4.2. Publizitateko 3. mailako ofiziala.

Ezagutza apalagoak edukita bigarren mailako ofizialak baino, haren eginkizunetan laguntzen dio, hura ordezten du behar denetan, eta lana egiten du aldez aurretik eman zaizkion jarraibideen arabera, betiere menpekotasun eta ikuskapen handiarekin.

A4.3. Sistemen 3. mailako ofiziala.

Ezagutza apalagoak edukita bigarren mailako ofizialak baino, haren eginkizunetan laguntzen dio, hura ordezten du behar denetan, eta lana egiten du aldez aurretik eman zaizkion jarraibideen arabera.

5. maila: A5.1. Publizitateko sustatzailea.

Enpresaren zerbitzuan soilik, merkataritzako operazioak egiten ditu hirugarrenekin, batik bat publizitateko espazioak merkaturatzeko, euskarria edozein delarik ere, eta taldearen eta enpresaren argitalpenen harpidetzak saldu eta berritzeko, horren modukoak direnean.

Merkataritzako zuzendaritzak ezarritako jarraibideen eta helburuen arabera lan egiten du, autonomia handiarekin.

A5.2. Harreragilea.

Telefonoguneaz arduratzen da, erakundearekin ikustekoa dutenen eta ez dutenen sartu-aterak kontrolatzen ditu, posta eta salgaiak jasotzen ditu eta eginkizun horren lan osagarriei heltzen die.

A5.3. Ataleko laguntzailea.

Publizitatearen eta sistemen berezko lanak egiten ditu, maila goragoko pertsona baten zuzendaritzapean.

Publizitateko eta sistemetako gainerako mailetan lanean hasteko maila da. Langilea plantillako kide bihurtzen denean, 4. mailara pasatzen da.

14. artikulua. Mugigarritasun geografikoa.

Langileak diharduen herriko mugetatik kanpora bere eginkizunak betetzera eramanez gero, aldez aurretik itundu beharko dute langileak eta enpresak. Adostasunik ez bada, ondoren ezarritako tramiteak bete beharko dira:

a) Langileak ezin dira beste lantoki batera aldatu horrek etxebizitza aldatzea ekartzen duenean, non ez den hura justifikatzen duen arrazoi tekniko, antolaketako edo produkziokorik.

b) Langileak eskubidea izanen du lekualdaketa aukeratzeko, gastuen ordainean konpentsazioa jasota, edo kontratua iraungitzeko, finkatuko den kalte-ordaina jasota, arrazoi teknologiko edo ekonomikoengatik egindako iraungipen baimendua balitz bezala. Lehen kasuko konpentsazioak langilearen gastuak eta bere kargura dituen ahaideena hartuko ditu barne, bi alderdiek aurretik hitzartuko duten moduan. Lanpostu berrian hasteko epea ez da hogeita hamar egunekoa baino txikiagoa izanen.

c) Arrazoi teknikoak, antolaketari zein produkzioari lotuak edo enpresa jarduerarako kontratazioak direla-eta, enpresak lekuz aldatu ahal izanen ditu langileak urtebeterako, gehienez ere, ohiko bizilekutik beste herri batera bidaliz. Soldataz gainera, bidaia gastuak eta dietak ordaindu beharko dizkie. Beste lantoki batera aldatu beharra hiru hilabeterako baino gehiagorako baldin bada, langileak bere jatorrizko bizilekuan lau laneguneko atsedena hartzeko eskubidea izanen du, kanpoan ematen duen hiruhileko bakoitzeko, bidaiak kontatu gabe, zeinen gastuak enpresak ordainduko baititu. Langileak, bidezko arrazoiak jarriz, tokiz aldatzea onartzen ez badu, lan arloko agintaritzaren esku utziko da auzia, erabakia bete beharra galarazi gabe, eta bere ebazpena berehala bete beharrekoa izanen da.

d) Ezkontideetako batek etxebizitza aldatzen badu lekualdaketa baten ondorioz, bi ezkontideak Zeroa Multimediako langileak badira, besteak eskubidea izanen du herri berera joateko, han lanposturik egonez gero.

e) Langileen legezko ordezkariek lehentasuna izanen dute kapitulu honetan aipatzen diren lanpostuetan irauteko.

f) Lekualdaketa kolektiboak: behar ekonomikoak, teknikoak, antolaketakoak edo produkzioak direla eta, betiere horiek behar bezala justifikaturik, enpresak asmoa badu langileen talde bat edo plantillako guztiak lekuz aldatzeko, ezinbestekoa izanen da indarreko legedia betetzea, eta hura aldatzen bada, enpresa beharturik egonen da puntu hori enpresa batzordearekin negoziatzera. Adostasunik ez bada, bi alderdiek hala hitzartzen badute, denek onartutako arbitro batengana jo daiteke. Haren ebazpenari alderdi guztiek egin behar diote men.

16. artikulua. Lanaldia.

Hitzarmen honen eraginpeko langile guztiendako lanaldia, urtean, 1.632 lanordukoa izanen da.

Enpresako arduradunek lana planifikatuko dute atal desberdinetan, atsedenaldiak txandaka egiteko moduan, langile guztiek aukera izan dezaten kasuan kasuko asteburuetan lanik ez egiteko, inolako bereizkeriarik egin gabe alde horretatik.

Horretarako, enpresaren eta langileen ordezkarien artean ezarriko da egutegia, edo, bestela, atal bakoitzeko arduradunek prestatuko dute eta enpresa batzordeari jakinaraziko, horrek oniritzia eman dezan.

Erredakzioa.–Erredakzioaren atalean, atsedenerako 12 egun ezartzen dira, sei asteko zikloetan banaturik. Atsedenaldi horiek, lehentasunez, asteburuan hartuko dira.

Gainerako atalak.–Gainerako ataletako langileek atsedenerako egungo sistemarekin jarraituko dute.

Ezartzen diren laneko sistemak eta librantzakoak, baita asteko atsedenaldia ere, langileen interesak eta zerbitzuaren beharrak batera daitezen saiatuz erabakiko dira, eta ezin izanen ditu zuzendaritzak bere aldetik aldatu, non ez den produkzioa bermatzeko.

Adostasunik ez badago zuzendaritzaren eta plantillako legezko ordezkarien artean, enpresak ahalmena izanen du lanaldiaren %5era bitarte modu irregularrean bantzeko urtean zehar.

16. artikulua. Lan ordutegiak.

a) Laneko ordutegiak eta txandak ohikoak izanen dira departamentu bakoitzean, kontuan izanik horietan aldaketarik egin behar izanez gero, arrazoi frogaturik dagoenean produkzioaren, teknikaren edo antolaketaren aldetik, ukitutako langileekin hitzartuko dela, enpresa batzordeari kontsulta egin ondoan.

Betiere, lanaldiaren amaieratik hurrengo lanaldiaren hasierara hamabi orduko tartea egonen da gutxienez.

b) Erredakzioaren araubidea. Kazetarien, grafikoen eta literarioen lanaren ezaugarriak direla bide, egunkariko zuzendariaren eskumena da txandak, ordutegiak eta eginkizunak zehaztea eta asistentzia kontrolatzea.

Kazetaritzaren izaerak ez duenez ordutegi zurrun bat ahalbidetzen, kazetarien lana langaika egin beharrekotzat joko da, hau da, erredaktore batek hitzarmen kolektibo honek ezarritako lanaldian eskuarki egin dezakeen lana edo lan multzoa, lanbide gaitasunari dagozkion lan guztiak alde berean egitea izanik. Langaia bukatutakoan, lanaldia betetakotzat hartuko da.

Nolanahi ere, enpresak lanaldi berezi bat ezar dakieke lan banaketan (jarraitua edo etena), baina besteen antzekoa orduei eta eginkizunei dagokienez, aldi baterako arrazoiekin edo arrazoi iraunkorrekin behar bezala justifikatzen duten langileei, betiere produkzioaren premiek horretarako bide ematen badute. Arrazoi horiek dira odol bidez 1. mailako 6 urtetik beherako ume bat zaintzeko, edo gaixotasun edo desgaitasun bat duen pertsona bat, kasu berean. Gaikuntza hori egiten bada, lanaldia ukitutakoaren eta zuzendariaren artean hitzartuko da, enpresako batzordeak gainbegiratuta eta kontuan izanda produkzio sistemaren funtzionaltasuna.

Informazioaren edo edizioaren beharrek lanaldian ekartzen dituzten soberakinak eta jaiegun batean edo azken orduan ohiz kanpo izandako gertakari bat estaltzera joateko ezinbesteko arrazoiek ekartzen dituztenek atseden hartzeko eskubidea sortuko dute, langileen eta zuzendaritzaren artean hitzartuko dena, enpresa batzordearen oniritziarekin.

17. artikulua. Aparteko orduak.

Lanaldia luzatzeari eta aparteko orduei dagokienez, indarreko Langileen Estatutuan eta Lanaldi bereziei buruzko irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuan xedatuari jarraituko zaio.

Aparteko orduak konpentsazio ekonomiko baten bidez pagatuko dira, hitzarmen honetan dagokion eranskinean zehaztutako zenbatekoen arabera.

Lanaldiaren luzapena borondatezkoa izanen da, salbu eta legez eska daitekeenean.

18. artikulua. Lanbide maila handiagoko edo txikiagoko lanak.

a) Enpresaren beharrak direla eta, enpresa batzordeari jakinarazi ondoan, enpresak langileei eska diezaieke daukatena baino maila handiagoko lanak egiteko, sei hilabetez urte batean edo zortzi hilabetez bi urtean. Epe hori betetakoan, langileak egiten dituen lan horiei dagokien mailara igo beharko du enpresak.

b) Goragoko maila duen lanpostu batean ari den langileak, legez edo hitzarmenez bidezkoa ez bada mailaz igotzea, eskubidea izanen du esleitutako lanpostuaren eta egiaz betetzen ari denaren arteko ordainsari-diferentzia kobratzeko.

3.–Zeroa Multimedia SAren ekoizpen jardueraren behar larriak eta aurreikusi ezin direnak direla eta, langile bati bere maila baino beheragokoaren zereginak esleitzen bazaizkio, beharrezkoa den denboran baino ez ditu egingo, eta mantendu eginen dira bere jatorrizko mailari dagozkion ordainsaria eta hortik datozen bestelako eskubideak. Gainera langilearen legezko ordezkariei jakinarazi beharko zaie.

Batzorde paritarioak ebaluatuko, kasu bakoitzean, atal honetako aplikazioa.

III. KAPITULUA

Langileen erregimena

19. artikulua. Kontratazioak.

Atal desberdinei atxikitako langileen kontratazioa, zein den ere modalitatea, enpresaren zuzendaritza orokorraren eskumena izanen da.

Kontratazio alorrean indarreko legeek une bakoitzean xedatutakoari jarraikiko zaio.

Iraupen jakineko kontratua, Langileen Estatutuaren 15. artikuluko 1.b) atalean aurreikusitakoa, gehienez hamabi hilabeterako egin daiteke, hemezortzi hilabeteko epe baten barnean.

20. artikulua. Aldi baterako laneko enpresak.

Kontratazio modu hau soilik baliatuko da plantillako langileek bete ezin dituzten lanpostuetarako, ABLEei buruzko araudiak aurreikusten dituen kasuetan. Langileak ABLEen bidez kontratatuz gero, kontratatutakoek Zeroa Multimedia SAren hitzarmenean ezarritako %100 jasoko dute.

21. artikulua. Praktikaldiko lan kontratua.

Praktikaldiko lan kontratazioek men eginen diote indarreko araudiari.

Kontratazio mota horren bidez enpresako edozein lanpostu bete daiteke, baldin eta horretan aritzeko beharrezkoa bada indarreko araudian eskatutako titulazioa edo espezializazioa.

Enplegu poltsa bat sortuko da praktikaldirako edo iraupen jakin baterako kontratatu direnentzat, gainerako kontratazioak lehentasunez poltsa horri atxikitako langileekin egiteko.

22. artikulua. Prestakuntzarako politika.

Enpresak unibertsitateekin, eskola tekniko eta/edo lanbide eskolekin hitzartu ditzakeen momentuan momentuko prestakuntza erabakiak alde batera utzita, zuzendaritzak aurrera jarraituko du plantilla prestatzeko politikarekin; horretarako langileen gaitasuna jarraian bultza dezaten, baita zeregin eta espezialitateetan eguneratuak egon daitezen ere urteko planak proposatuko dira. Enpresak erraztasunak emanen ditu langileek prestakuntza jasotzeko eta Foru Komunitateko bi hizkuntza ofizialak berdin menperatzeko (euskara eta gaztelania). Horrenbestez, langileek, enpresaren produkzio beharrek horretarako bide ematen dutenean, honetarako eskubideak izanen dituzte:

a) Ohiko lanaldia egokitzea lanbide heziketako ikastaroetan parte hartzeko.

b) Lanbide prestakuntza edo hobekuntzarako baimenak izatea, lanpostua gordeta.

c) Euskara, frantsesa, ingelesa eta alemana ikasteko diru-laguntzak jasotzea, baita beste edozein gaitarako, baldin eta enpresak estrategikotzat jotzen badu jardun profesionala garatzeko. Gehienez ere 140,00 euro.

Eskubide horietako edozein baliatzeko, ezinbestekoa izanen da interesdunak aldez aurretik justifikatzea eskatutako eskubidearen inguruabarrak betetzen direla.

Langileen eskubide indibiduala ukatu gabe, horien ordezkaritzak parte hartuko du enpresaren prestakuntza planen prestaketan eta garapenean.

23. artikulua. Mailaz igotzea.

Enpresak erraztuko du langileak mailaz igotzea, aukera berdintasunaren printzipioari eutsita.

a) Zeroa Multimedia SAko langile guztiek izanen dute, baldintza berdinetan, lehentasuneko eskubidea atalburu bitarteko lanpostu hutsak betetzeko (hori barne), nahiz eta enpresak, horretarako arrazoiak emanda, uko egin diezaioke izangai batek lanpostu hutsa betetzeari.

b) Zuzendaritzak behar bezain goiz jakinaraziko dio enpresa batzordeari zein diren lanpostu hutsak eta zein diren baldintzak langileak lanbide mailaz igotzeko.

c) Zuzendaritzak jakinaraziko die langileei zein diren lanpostu hutsak, iragarki oholean ohar bat paratuz.

IV. KAPITULUA

Oporrak, baimenak, eszedentziak eta kargu-uzteak

24. artikulua. Lan egutegia.

Urte beteko lehendabiziko hilabetean, urteko lan egutegiak egonen dira prest, atalen arabera, kontuan izanik hitzarmen kolektibo honetan ezarritako zehaztapenak. Haren ale bat utzi beharko da ikusgai lantoki bakoitzean.

Jaiegun batean lan egitearen ondoriozko atsedenak nahitaez sei hilabetera hartuko da lan egindako jaiegunetik aurrera. Banan-banan eta idatziz eskatuko dute langileek haiek nola hartu. Eskaerak interesdunek sinatuak egonen dira, nagusiek txostena emanda. Enpresari kalte egin gabe eta kontuan izanda haren produkzio beharrak, ahaleginak eginen dira eskatzaileari gehien komeni zaion konponbidea hartzeko. Adostasunik izan ezean, langileak zuzendaritzara eta enpresa batzordera jo dezake.

Metatutako librantzak salbuespenekoak izanen dira, soilik erredakzioko langileek har ditzaketen informazio beharrek ekarritakoak. Txupitoen antzera, sortu eta hurrengo hilabeteetan hartu beharko dira.

25. artikulua. Oporrak.

a) Ordaindutako oporraldiak, zerbitzuaren urte bakoitzeko, 23 lanegunekoa izanen da, eta, lehentasunez, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean hartuko dira, enpresaren eta langileen arteko akordioak ukatu gabe.

Oporrak urte natural bakoitzaren arabera konputatuko dira. Oporraldien luzera, sartu berrientzat, enpresan izandako denboraren arabera kalkulatuko dira.

Langileak oporrak hartzeko egunak hiru hilabete lehenago eskatu beharko ditu gutxienez, eta eskaerari erantzunen zaio haiek hartu baino bi hilabete lehenago gutxienez. Langileak ezagutu behar du oporraldien egutegia, eta zuzendaritzak eta enpresa batzordeak sinatua egonen da. Enpresak ez badu erantzuten ezarritako epean, ulertuko da isiltasuna baiezkoa dela, eta baimenduko da oporrak hartzea eskatutako egunetan.

Irizpide nagusi gisa errespetatu beharko da, oporren egutegia prestatzeko orduan, atal bakoitzean behar adina langile utziko direla, zerbitzuak egoki funtziona dezan, Langileen Estatutuan jasotzen den bezala. Ezein langilek ez du lehentasunezko eskubiderik antzinatasunarengatik edo beste edozein arrazoirengatik oporren egutegia prestatzeko orduan.

Atal bakoitzeko oporren taula urte bakoitzeko apirilaren 30a baino lehen prestatu beharko da.

b) Opor ordainduak. Langileen Estatutuak ezartzen duenarekin bat, urteko oporraldia ezin izanen da inolako kasuan diruz konpentsatu.

c) Aldi baterako ezintasuna. Aldi baterako ezintasuna bada oporren aurretik, baita langileak esleiturik dituen oporren bitartean ere, oporrak hartzeko aldia aldatuko da alderdiek hitzartzen dituzten egunetara.

d) Amatasuna: enpresaren opor egunen egutegiaren arabera finkatutako oporraldiak bat egiten badu langile baten haurdunaldiaren edo erditzearen ondoriozko edo bularra emateko aldi baterako ezintasun egoera batekin edo lan kontratua eteteko aldiarekin (erditzea, garaia baino lehenagoko erditzea, adopzioa, harrera), langileak eskubidea izanen du opor egunak aldi baterako ezintasuna edo dagokion baimena bukatutakoan edo kontratuaren etenaldia bukatutakoan hartzeko, urte naturala bukatu bada ere.

26. artikulua. Jaiegunak.

Langile guztiek eskubidea izanen dute lan egindako egun bakoitzeko egun eta erdiko atsedenaldia hartzeko. Ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 14 lan jaiegunetako bat ere ezin da diruz konpentsatu.

Abenduaren 25ean eta/edo urtarrilaren 1ean, Ostegun Santuan, Ostiral Santuan eta Pazko Biharamunean lan egiten dutenek eskubidea izanen dute atsedeneko bi egun hartzeko.

27. artikulua. Baimenak.

Langilea, aurretik abisatu eta justifikatuta lanetik atera daiteke, ordaindua izateko eskubidearekin, arrazoi hauetako bat dela medio eta honenbeste denborako:

a) Ezkontzagatik edo izatezko bikote gisa inskribatzeagatik: 15 egun natural.

b) Gurasoen, seme-alaben edo anai-arreben ezkontza: egun natural bat.

c) Seme edo alaba baten jaiotzagatik: 3 lanegun. 4 lanegunekoa izanen da seme-alaba zesarearen bidez jaiotzen bada.

Arrazoi horregatik langileak Nafarroatik kanpo joan behar duenean, beste bi egun gehituko dira.

d) Ezkontidearen, seme-alaben edo gurasoen gaixotasun larriagatik, ospitaleratzeagatik edo heriotzagatik: 3 lanegun. Arrazoi horregatik langileak Nafarroatik kanpo joan behar duenean, beste bi egun gehituko dira.

e) Bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko gainerako ahaideen gaixotasun larriagatik, ospitaleratzeagatik edo heriotzagatik: 2 lanegun. Arrazoi horregatik langileak Nafarroatik kanpo joan behar duenean, beste bi egun gehituko dira.

f) Bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaideei ospitaleratu gabe ebakuntza kirurgikoa egiteagatik: 2 lanegun, etxean atseden eta zainketak hartu behar baditu. Arrazoi horregatik langileak Nafarroatik kanpo joan behar duenean, beste bi egun gehituko dira.

g) Odol edo ezkontza bidezko bigarren gradura bitarteko ahaideei ospitaleratu gabe ebakuntza kirurgikoa egiteagatik: egun natural bat.

h) Ohiko bizilekua aldatzeko: egun bat.

i) Norberaren aferetarako egunengatik: 2 lanegun.

j) Behar adina denbora, osasun publikoko medikuntza orokorreko fakultatibo batek hartzeko, kontsulta ezin bada lanalditik kanpo egin, betiere 16 orduko mugarekin urtean. Mediku espezialisten kontsulta denean, familia-medikuak eskatuta, ez da ordu mugarik izanen.

k) Behar adina denbora, 14 urtetik beherako seme-alaba bati laguntzeko pediatriaren kontsultara. Langileak kontsulta-orria aurkeztu beharko du aldez aurretik.

l) Behar-beharrezkoa den denbora, publikoa eta pertsonala den eginbehar saihestezina betetzeko, bozketan parte hartzekoa barne. Aldi bat lege bidez edo hitzarmenen bidez ezarritako arau batean jasota dagoenean, absentziaren iraupenari eta diru-ordainari dagokienez arau hartan xedatutakoari jarraituko zaio.

m) Eginkizun sindikaletan edo langileen ordezkaritza lanetan aritzeko, lege edo hitzarmen bidez ezarritakoari jarraituz.

n) Hamabi hilabetetik beheitiko seme edo alabari esnea ematen dioten langileek eskubidea dute lanetik ordu betez lekutzeko. Denbora hori bi zatitan bana dezakete. Erditze anizkoitzen kasuan dagokion proportzioan gehituko da baimen denbora.

Eskubide hori ohiko lanaldiaren ordu erdiko murrizketarekin ordezka dezake, hala nahi badu, helburu berbererako.

Halaber, hala nahi izanez gero, eskubide horren ordez 18 laneguneko baimenta hartzen ahal du.

Baimen hori amak nahiz aitak hartzen ahal dute, beren nahierara, biak besteren konturako langileak badira.

o) Legezko zaintza dela-eta, langile batek hamabi urtetik beherako haurren bat edo ordaindutako lanik egiten ez duen minusbaliatu fisiko, psikiko edo sentsorialen bat bere kargu izanez gero, eskubidea izanen du eguneko lanaldia murrizteko, zortziren bat gutxienez eta erdia gehienez ere, soldata ere hein berean murriztuta.

Adinagatik edo istripu edo gaixotasun baten ondorioz bere kasa bizitzeko gauza ez den eta lan ordaindurik egiten ez duen ahaideren bat -odol bereko edo ezkontza bidezko bigarren mailara artekoa- zaindu behar duen langileak ere eskubide bera izanen du.

Atal honetan ezartzen den lan murrizketa langile bakoitzaren eskubidea da, gizonezkoa izan edo emakumezkoa izan. Hala ere, pertsona bera zaintzeko eskubidea enpresa bateko bi langilek edo gehiagok izaten badute, enpresak aukera izanen du aldi berean erabili nahi den eskubidea mugatzeko, enpresaren funtzionamenduarekin lotutako bidezko arrazoirik baldin badago.

Lanaldia laburtzearen ondorioz lanpostu aldaketarik bada, lanaldi laburreko aldia bukatutakoan, enpresak langilea bere hasierako lanpostuan kokatuko du, hori hutsik badago. Hala egon ezean, langile horrek lehentasuna izanen du horretan aritzeko hutsik gelditzen denetik aurrera.

Lanaldi laburraren ordutegiak eta aldia zehaztea langileari dagokio, betiere bere lanaldiaren barnean. Lanaldi labur metatua edo mistoa hautatzen ahal du, bi alderdiak ados egonik.

Adostasunik ez bada lortzen enpresaren eta langilearen artean, jurisdikzio eskudunak ebatziko ditu.

p) Behar-beharrezkoa den denbora, erditu aurreko azterketa medikoak egiteko eta erditzeko prestatzeko tekniketan trebatzeko, baita in vitro ernaltzeko praktikak egiteko eta haurdunaldia eteteko ere, lanorduetan egin behar badira.

Baimen hori haurdun dagoen emakumearen ezkontideari edo izatezko bikotekideari luzatuko zaio, baina haurdunaldian azterketa medikoak eta ekografiak egiteko soilik.

Halaber, langileak, aurretik abisatuta eta justifikatuta, lanetik alde egin dezake, ordainsaria jasotzeko eskubiderik gabe, hezkuntzako eta Lanbide Heziketako eskubide orokorrak erabiltzeko, azterketak egiteko behar den denboran.

Azterketa honetan xedatuaren ondorioetarako, seme-alabaren kontzeptuaren barnean sartzen dira odol berekoa, adoptatua eta adopzio helburuarekin hartua.

Artikulu honen d), e), f) eta g) ataletan aurreikusten diren ondorioetarako, izatezko bikoteek eskubide berdinak izanen dituzte. Ondorio horietarako, izatezko bikotearen frogak aurkeztuko dira, erregistro publiko eskudunaren ziurtagiriaren bidez.

c), d), e) eta f) ataletan aitortutako lanegunak gertaera sortzailetik aurrera hartuko dira, eta horrek irauten duen bitartean.

28. artikulua. Lizentziak.

Urte bateko antzinatasuna duten langileek eska dezakete, behar justifikaturik izanez gero, soldatarik gabeko lizentzia bat, sei hilabetez gehienez.

Eskaera, gutxienez, hilabete bat lehenago eskatuko da, eta enpresak emanen du baldin eta eskaera egiten denean langileen %5 gehienez ez badago soldatarik lizentziaren egoeran hiru atal nagusietako bakoitzean: administrazioa, produkzioa (sistemak barne) eta erredakzioa.

Lizentzia horiek ezin dira eskatu ondokoa iragan arte:

a) Hilabeteko edo handik beherako lizentzien kasuan, gutxienez urtebetea aurreko lizentzia eskatu zen egunetik hasita.

b) Hilabetetik gorako lizentzien kasuan, gutxienez urtebetea aurreko lizentzia bukatu zen egunetik hasita.

29. artikulua. Eszedentzia amatasun/aitatasunagatik.

Langileek eskubidea izanen dute hiru urte bitarteko eszedentzia hartzeko, haur bakoitza zaintzeko, norberak izandakoa edo adoptatua izan, edo etxean hartua bai modu iraunkorrean bai adoptatu aurreko harrera fasean. Hiru urte horiek haurra jaiotzen denetik edo, bestela, epaileen edo administrazioaren ebazpenaren egunetik aurrera kontatuko dira. Hurrengo seme-alabek eszedentzia baterako eskubidea emanen dute, baina lehendik beste bat izanez gero hura bukatu eginen da. Aitak eta amak lan egiten dutenean, batek bakarrik erabiliko du eskubide hau.

Atal honetan ezartzen den eszedentzia langile bakoitzaren eskubidea da, gizonezkoa izan edo emakumezkoa izan, eta 3 hilabetetik gorako zatitan hartzen ahal da. Hala ere, subjektu eragile bera zaintzeko eskubidea enpresa bateko bi langilek edo gehiagok izaten badute, enpresaburuak aldi berean erabili nahi den eskubidea mugatzen ahalko du, enpresaren funtzionamenduarekin lotutako bidezko arrazoirik baldin bada.

Eszedentziaren lehenengo urtean, automatikoki itzuliko da nor bere lanpostura. Epe hori iragandakoan eta eszedentzia hori bukatutakoan, langileak eskubidea izanen du bere lanpostura itzultzeko, hori hutsik badago, edo lanbide maila bereko beste batera.

Langileak artikulu honetan ezarritakoaren arabera eszedentzian ematen duen denbora antzinatasunerako kontuan hartuko da.

30. artikulua. Nahitaezko eszedentzia.

Langileek eskubidea izanen dute arrazoik sindikalak edo publikoak direla-eta eszedentziarako eskubidea, Langileen Estatutuan kasu horietarako ezarritako moduan.

31. artikulua. Borondatezko eszedentzia.

Zerbitzuan gutxienez urte bateko antzinatasuna duten plantillako langile finkoei borondatezko eszedentzia hartzeko baimena emanen die enpresak, gutxienez lau hilabetez eta gehienez bost urtez.

Eszedentzia bat hartuz gero, amaitzen denetik lau urte igaro behar dira eskubide honetaz berriro baliatu ahal izateko.

Eszedentziako lehenbiziko hiru urtean lanpostua gordetzeko eskubidea izanen du. Laugarren eta bosgarren urteetan, eszedentzian dagoen langileak ez du beste eskubiderik enpresan hutsik dauden eta bere mailakoak edo antzekoak diren lanpostuetara itzuli ahal izateko lehentasuna baizik.

Eskaerak, gutxienez, hilabete lehenago eginen dira, eta enpresak baimenduko ditu, non ez diren erabiltzen Zeroa Multimedia SAren jarduera berdinean edo antzekoan lan egiteko, betiere eskaera hori egiten denean ez badago langileen %5etik gorakoa borondatezko eszedentziaren egoeran hiru atal nagusietako bakoitzean: administrazioa, produkzioa eta erredakzioa.

Borondatezko eszedentzia ez da antzinatasunerako zenbatuko.

Itzultzeko eskaera eszedentzia amaitu baino hilabete bat lehenago eginen da, eta zuzenean nor bere lanpostura itzuliko da.

Eszedentzian dagoen langileak aipatutako baldintzetan itzultzeko eskatzen ez badu, borondatezko baja dela ulertuko da.

32. artikulua. Ahaideak zaintzeko eszedentzia.

Eszedentziarako eskubidea izanen dute, halaber, adinagatik edo istripu edo eritasun baten ondorioz bere kasa bizitzeko gauza ez den eta lan ordaindurik egiten ez duen familiartekoren bat -odol-ahaidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailara artekoa- zaindu behar duten langileek. Gehienez ere hiru urtebetekoa izanen da.

Beste subjektu eragile batek beste eszedentzialdi bat izateko eskubidea sortzen duenean, hori hastearekin bukatuko da ordura artekoa, halakorik izanez gero.

Langileak artikulu honetan ezarritakoaren arabera eszedentzian pasatzen duen denbora antzinatasunerako kontatuko da, eta eskubidea izanen du lanbide prestakuntzako ikastaroetara joateko, enpresaburuak deituta, batez ere lanera itzuli behar duenean.

Lehenbiziko bi urtetan lanpostua gordetzeko eskubidea izanen du. Epe hori iraganda eta eszedentzia bukatuta, langileak ez du beste eskubiderik enpresan hutsik dauden eta bere mailakoak edo antzekoak diren lanpostuetara itzuli ahal izateko lehentasuna baizik.

Aurreko atalean xedatutakoa izatezko bikoteei ere aplikatuko zaie.

Atal honetan ezartzen den eszedentzia langile bakoitzaren eskubidea da, gizonezkoa izan edo emakumezkoa izan, eta 3 hilabetetik gorako zatitan hartzen ahal da. Hala ere, pertsona bera zaintzeko eskubidea enpresa bateko bi langilek edo gehiagok izaten badute, enpresaburuak aukera izanen du aldi berean erabili nahi den eskubidea mugatzeko, enpresaren funtzionamenduarekin lotutako bidezko arrazoirik baldin badago.

33. artikulua. Aldi baterako ezintasuna.

Gizarte Segurantzak behar bezala frogatutako aldi baterako ezintasunaren kasuan, horren sostenguaren araubideko langileak jasoko du, hitzarmen honen indarraldian, oinarrizko soldataren eta hitzarmeneko osagarriaren %100.

Langileari eskatzen bazaio enpresaren zerbitzu medikuetara joateko, eta, hori, justifikaziorik gabe, joaten ez bada, arrazoi horregatik ordaintzen zaion edozein osagarri mota ordaintzeari utziko zaio.

Enpresako zerbitzu medikoetara joanen da ukatu gabe Gizarte Segurantzari dagozkion eskumenak, altak eta bajak tramitatzeari dagokionez.

Enpresak, enpresa batzordeari entzunda, osagarri hori ukatzen ahal du, ukitutako langilearen absentismo indizea %10ekoa edo handik gorakoa bada azken hamabi hilabetean, istripuak, gaixotasun profesionalak, kronikoak edo ebakuntza kirurgikoa behar dutenenak kenduta.

Enpresa batzordeak hilero jasoko ditu bajaren parte administratiboak, absentismoa kontrolatzeko.

Alderdiek hitzartzen dute Langileen Estatutuaren 52 d) artikulua indarrik gabe uztea; hortaz, enpresak ez du kontraturik etenen lanera arrazoi justifikatuekin ez joateagatik.

34. artikulua. Lana borondatez uztea.

Langileak bere borondatez baja hartzen duenean enpresaren zerbitzuan, hura behartua egonen da likidazioa egitera lan harremana hautsi eta hurrengo hamabost eguneko epean. Bestetik, langileek enpresari jakinarazi behar diote lana utzi nahi dutela 15 egun lehenago gutxienez, horien kontratazioa 12 hilabetekoa edo handik gorakoa denean.

V. KAPITULUA

Ordainsarien araubidea

35. artikulua. Printzipio orokorra.

Hitzarmen honi atxikitako langileen ordainsariak hitzarmen honetan finkatutako lanaldiari dagozkion oinarrizko soldata eta osagarriak dira. Orobat, langileen hartzekoak, zein bere kasuan, soldataz kanpoko kalte-ordainak edo konpentsazioak.

Hitzarmen kolektibo honetan ordainsariez itundutako kontzeptu guztiak gordinak dira, indarreko Langileen Estatutuaren 26. artikuluko 3. atalean aplikatuta.

36. artikulua. Ordainsarietako kontzeptuak.

Hauek dira aplikatzen ahal diren ordainsariak:

1.–Oinarrizko soldata.

2.–Osagarriak.

2.1.–Hilabetekoak:

a) Hitzarmeneko plusa.

b) Gaueko lanaren plusa.

c) Igandeko plusa.

d) Karguko plusa.

f) Matxuren zerbitzuko plusa.

g) Sanferminetako eta Tuterako eta Lizarrako bestetako plusa.

2.2.–Hilabetez gorako mugaeguna dutenak:

a) Udako aparteko paga.

b) Iraileko aparteko paga.

c) Eguberrietako aparteko paga.

d) Martxoko aparteko paga.

37. artikulua. Oinarrizko soldata.

Langile bakoitzak bere lanbide mailaren arabera esleituta duen ordainsaria da soldata, zein diren ere inguruabar pertsonalengatik, lanpostuagatik, kantitate edo kalitateagatik edo betetzen duen eginkizunaren beraren baldintzetatik kanpoko beste edozein egoeragatik jaso ditzakeen osagarriak.

Hitzarmen honi erantsitako lansarien tauletan ezarri dira kontzeptu horren zenbatekoak, maila bakoitzeko.

38. artikulua. Hitzarmen plusa.

Osagarri hori ez dago plusei loturik. Helburua da langile bakoitzaren soldata arrunta eta finkoa hitzarmenean ezarritakora iristea lanbide maila bakoitzean. Plusa ez da xurgatu edo konpentsatuko.

Haren zenbatekoa hitzarmen honi erantsitako soldata tauletan ezartzen da.

39. artikulua. Gaueko lana.

22:00etatik 6:00etara lan egiten dutenek gaueko lanaren plusa jasoko dute, bere mailaren oinarrizko soldataren %25ekoa.

Plus hori ez dute kobratuko erredakzioko langileek, salbu eta erredakzioaren, teklisten, filmazioaren, diseinu-maketazioaren arloetan itxiera lanaz arduratzen direnak, edo produkzioaren sisteman edo antolaketan aldatuta sortzen ahal diren beste batzuk, baldin eta ulertzen bada guardian edo egunkaria ixten denetik tiradaren hasierara bitarte aritzen direla, eta, hala behar izatera, batzorde paritarioaren erabakiaren bidez zehaztuko dira.

Plus hori honela ordainduko da benetan lan egindako egun bakoitzeko:

a) Gauean lan egindako denbora ordu batetik hiru ordura bitartekoa bada, gauez benetan lan egindako denboraren arabera ordainduko da plusa.

b) Gauez egindako orduak hiru baino gehiago badira, egindako lanaldi osoari dagokion osagarria ordainduko da.

c) Gauez egindako lana ordu batetik beherakoa bada, gaueko lanaren osagarri hori ez da ordainduko.

Plus horren barnean oporrak sartuko dira, eta aurreko 11 hilabetean proportzioan jasotakoaren arabera kalkulatuko da.

40. artikulua. Igandeko plusa.

Igandean aritzen diren langile guztiek plus bat jasoko dute, hitzarmen honen eranskinean jasotakoa adinakoa.

Prentsa birakariaren, itxieraren eta muntaketaren ataletan, plus hori ordainduko da larunbatetik igandera bitarteko gauean lan egiteagatik.

41. artikulua. Karguaren plusa.

Egun, lanaz gain erredakzioko burutza edo beste edozein ataletako burutza esleiturik duten erredaktoreek, kargu horretan aritzen diren bitartean, karguaren plusa jasoko dute, hitzarmen honen eranskinean jasotzen den zenbatekoarekin.

Plus hori konputatuko da aparteko pagetarako.

42. artikulua. Matxuren zerbitzuko plusa.

Mantentze eta sistema lanak egiten dituzten langileei ordainduko zaie, ordutegi arruntetik kanpo deitzeagatik matxurak konpontzeko. Zenbatekoa hitzarmen honen eranskinean jasotzen da.

Matxuren zerbitzuan benetan aritzen diren aste bakoitzeko ordainduko da plus hori.

43. artikulua. Sanferminetako eta Tuterako eta Lizarrako bestetako plusa.

Plus hori Diario de Noticiasen Uharten eta Iruñean uztailaren 6tik 14ra bitarte lan egiten duten langileek jasoko dute, baita Lizarrako eta Tuterakoek ere, kasuan kasuko herriko bestetan lan egiteagatik. Zenbatekoa hitzarmen honen eranskinean jasotzen da.

44. artikulua. Aparteko pagak.

Soldataren parte gisa, Zeroa Multimedia SAren langileek eskubidea izanen dute aparteko paga bat jasotzeko hiruhileko natural bakoitzean. Hiruhilekoa bukatutakoan ordainduko da, hurrengo 15 eguneko epean, udako pagarekin izan ezik, hori uztailaren 5a baino lehenago ordainduko baita, eta Eguberrietakoa izan ezik, hori abenduaren 20a baino lehenago ordainduko baita. Aparteko pagak kontzeptu hauek bilduko ditu: oinarrizko soldata, hitzarmeneko plusa, karguko plusa eta gertutasun plusa.

Enpresako zuzendaritzak eta langileen legezko ordezkariek hitzartuta, aparteko pagak hainbanatuta ordaintzea erabaki daiteke.

Urtean zehar enpresan sartu edo enpresa uzten duten langileei zerbitzu denboraren arabera hainbanatuta ordainduko zaizkie eskersari horiek.

Arau hori behin-behineko, bitarteko eta aldi baterako langileei aplikatuko zaie.

45. artikulua. Kilometrajea.

Norberaren ibilgailua erabiltzeko baimena dagoen kasuetan, enpresak 0,29 euro ordainduko dizkio langileari, kilometroko. Zenbateko hori hitzarmen kolektibo honen indarraldiko urte bakoitzean berrikusiko da.

Gastuen oharra aurkeztu eta hurrengo hilabetean ordainduko da. Oharra administrazioan aurkeztuko da, gastua egin eta hurrengo hilabetean.

Enpresak enplegatuei ordainduko die egunkariaren egoitzatik kanpo bere lanaren eginkizunak betetzeko egindako joan-etorrien kilometrajea. Horren barnean ez da egonen etxetik egunkarira eta egunkaritik etxera joatea.

Enpresak istripu aseguru bat kontratatuko du lana egiteko bere ibilgailua erabiltzen duten langile guztientzat.

46. artikulua. Dietak.

Zerbitzuen beharrak direla eta, plantillako langile batek joan behar duenean lan egitera bere ohiko bizilekutik kanpora, enpresak ordainduko dizkio egindako eta justifikatutako gastu guztiak.

Gainera, lanagatik gaua etxetik kanpo eman behar duten langileei, hitzarmenaren indarraldian, hogeita zortzi euro (28,00 euro) ordainduko zaizkio etxetik kanpo egiten duen gau bakoitzeko, justifikatzen zaila diren zenbait gastu konpentsatzeko.

47. artikulua. Soldaten igoera.

Hitzarmen honen indarraldiko soldata igoerak hitzarmen honi erantsitako tauletan jasotzen dira.

VI. KAPITULUA

Langileen hutsegiteak eta zehapenak

48. artikulua. Printzipio orokorra.

1. Enpresako zuzendaritzak zehapenak jartzen ahal dizkie langileei, lanean hutsegiteak egiteagatik, hitzarmen kolektibo honetan eta legezko xedapenetan ezarritako hutsegiteen eta zehapenen mailaketari jarraikiz.

2. Hutsegiteen balorazioa eta horien gainean enpresako zuzendaritzak ezarritako zehapenak beti berraztertzen ahal dira jurisdikzio eskudunaren aurrean.

Hutsegite larri eta oso larriengatik zehapena jartzeko langileari idatziz jakinarazi beharko zaio eta bertan adieraziko dira data eta hura jartzeko arrazoiak.

3. Ezin izanen da opor egunak edo langilearen atseden hartzeko eskubideak murriztuko lituzkeen zehapenik ezarri, ez eta nominan kenketarik egin ere.

49. artikulua. Hutsegiteak.

Edozein egintza edo omisio, langileek diziplinaren edo lan araubidearen aurka egindakoa, honela sailkatuko da haren garrantziaren edo asmo txarraren arabera: arina, larria edo oso larria.

Aipatu baino ez dira egiten hurrengo paragrafoetan adierazi multzoetako hutsegite batzuk, izan daitezkeen beste batzuk baztertu gabe; horiek haiekin duten antzekotasunaren arabera sailkatuko dira.

Hutsegite arinak.

Honako hauek dira hutsegite arinak:

1. Lanera berandu iristea, sartzeko ordua baino bost minututik gora berandutuz eta hogeita hamar minututik behera.

Hiru hutsegite hilabetean arintzat joko dira.

2. Baja dagokion garaian ez aurkeztea, justifikatutako arrazoi bat dela medio langilea lanera joaten ez denean, ez bada behintzat frogatzen ezinezkoa izan dela.

3. Zerbitzutik alde egitea funtsezko arrazoirik gabe, denbora gutxirako bada ere. Horren ondorioz, enpresari nolabaiteko kalterik sortzen bazaio edo lankideren batek istripuren bat izaten badu, hutsegite hau oso larritzat har daiteke, kasua nolakoa den.

4. Arreta gabezia txikiak materiala zaintzean.

5. Jendeari arreta ematea behar diren adeitasuna eta ardura gabe.

6. Bizilekuz edo helbidez aldatzearen berri ez ematea enpresari.

7. Lanarekin ikustekorik ez duten gaiez eztabaidatzea enpresa barruan edo lanean ari delarik.

8. Hilabetean egun batez lanera ez agertzea, bidezko arrazoirik gabe.

Hutsegite larriak.

Hutsegite larriak honako hauek dira:

1. Bidezko arrazoirik eman gabe puntuala ez izatea hirutan baino gehiagotan. Lankide baten erreleboa hartu behar bada, nahikoa da puntualtasun falta bakarra hura larritzat jotzeko.

2. Lanera bi egunez huts egitea hogeita hamar egunean, bidezko arrazoi justifikaturik gabe.

3. Edozein jokotan edo jostaketatan aritzea, lanean egon beharreko denboran.

4. Gaixotasun edo istripu itxurak egitea.

5. Zerbitzuko edozein gaitan goragokoen esanak ez betetzea. Diziplina hautsi dela nabarmen ikusten denean edota jokabide horrek enpresari kalte nabaria sortzen dionean, hutsegite oso larritzat jotzen ahalko da.

6. Beste langile bat lanera etorri denaren itxurak egitea, haren ordez sinatuz, erantzunez edo fitxatuz.

7. Zabarkeriaz edo utzikeriaz aritzea lanean, zerbitzuaren kaltetan.

8. Zuhurtziarik eza lanean. Langileari, lankideei edo hirugarrenei istripu izateko arriskua ekartzen badie, edo instalazioak matxuratzeko arriskua, oso larritzat jo daiteke.

9. Hutsegite arinak errepikatzea, baldin hilabetean errepikatzen badira lehen hutsegite arinetik hasita.

10. Justifikatu gabe lanera berandu iristea, hamar alditan baino gehiagotan sei hilatetean, edo hogei alditan urtebetean.

Hutsegite oso larriak.

Honako hauek dira:

1. Lan orduetan norberaren lanak egitea, bai eta enpresaren tresnak norberarentzat erabiltzea ere, lanalditik kanpo izan arren, horretarako baimenik izan gabe.

2. Agindutako lanetan iruzur egitea, leialtasun eza edo konfiantza-abusua, eta beste lankideei, enpresari edo beste edozein pertsonari ebastea eta lapurtzea lantokian edo, lanaldiaren barrenean, beste edozein lekutan.

3. Enpresaren lehengai, lanabes, tresna, makineria, aparatu, instalazio, eraikin, altzari eta dokumentuak desagerrarazi, hondatu, suntsitu edo haustea.

4. Lanean mozkortzea edo drogak erabiltzea.

5. Enpresaren isilpeko gutunen edo agirien sekretua haustea.

6. Enpresakoa ez den norbaiti nahitaez isilpean eduki beharreko datuak ezagutaraztea.

7. Hitzezko eta egitezko tratu txarrak ematea, agintekeria edo errespetu falta larria nagusiei, baita lankide eta menpekoei ere.

8. Istripu larriak sorraraztea zuhurtasunik gabe edo zabarkeriaz jokatzeagatik, zuritzeko modurik izan gabe.

9. Laneko errendimendu arrunta nahita gutxitzea behin eta berriz.

10. Lankideekin liskarrak eta iskanbilak maiz sortzea.

11. Hutsegite larriak berregitea, desberdinak badira ere, sei hilabeteko epean gertatzen bada lehendabiziko hutsegite larria egin zenetik.

12. Teknologia berriak eta Internet behar bezala edo jardun profesionalerako ez erabiltzea, horrek enpresari kaltea ekartzen dionean edo datuak edo informazioa eskuratzea ekartzen duenean enpresaren interesetik kanpo zabaltzeko. Eztabaidatu gabe.

13. Sexu-jazarpena nahiz sexuagatiko jazarpena. Hori izanen da sexuaren edo orientazio sexualaren arabera egindako edozein jokabide, positiboa edo omisioa izan, 53. artikuluan aurreikusten denari jarraituz.

50. artikulua. Zehapenak. Hauek dira langileei hutsegiteengatik jartzen ahal zaizkien gehieneko zehapenak:

a) Hutsegite arinengatik:

–Kargu-hartze idatzia.

b) Hutsegite larriengatik:

–Enplegu-soldaten etenaldia, bi egunetik hamarrera bitarte.

c) Hutsegite oso larriengatik:

–Hamaika egunetik hogeita hamarrera bitarteko enplegu-soldaten etenaldia.

–Kaleratzea.

51. artikulua. Zehapenetarako prozedura.

Enpresako zuzendaritzari dagokio kasu bakoitzean hutsegiteen eta zehapenen balorazioa, kasu bakoitzean aplikatu beharrekoa, tramite bakarra izanik langileari jakinarazpen idatzia egitea, non jasoko baita zein den hutsegitea, ezarritako zehapena eta ondorioetako data. Zehapen larri eta oso larrietan, aldez aurretik jakinarazi behar zaie enpresa batzordeari eta ukitutako langilearen afiliazioko sindikatuaren ordezkariari, hori jasota badago.

Zehatua langileen ordezkaria bada, beharrezkoa izanen da, hutsegite larrien eta oso larrien kasuan, zehapen espediente bat aldez aurretik instruitzea. Karguen agiri baten bidez hasiko da, eta interesdunak idatziz erantzuten ahalko dio bost laneguneko epean, jakinarazpena egiten denetik aurrera, bere defentsarako egokitzat jotzen dituen frogak aurkezteko. Bost eguneko epean, halaber, langileen ordezkariek jakinarazpena egin beharko dute karguen agiriko gertaerei buruz, haiei aurretik horren berri eman baitzaie.

Enpresako zuzendaritzak edo horrek espedientea instruitzeko eskuordetzen duenak frogak eta lekukotzak bilduko ditu karguen agiriko gerataerak ezagutzeko. Tramiteak beteta, zuzendaritzak zehapena jarriko du edota zehapenik gabe artxibatuko du espedientea, eta erabakia interesdunari eta langileen ordezkariei jakinaraziko die.

Espedientea tramitatzeak hutsegiteak preskribitzeko epeak eteten ditu.

52. artikulua. Sexu jazarpena.

Sexu jazarpena oso hutsegite larritzat joko da. Sexu jazarpentzat hartuko da edozein jarduera sexual, ahozkoa edo fisikoa izan, enpresa antolatu eta zuzentzeko jardueretan, lan-harremanetan edo lan-harremanen ondoriozkoetan, langileak dakienean (edo jakin beharko lukeenean) hura laidogarria dela eta biktimak hura nahi ez duela, enpleguari eta lan baldintzei eragiten dien egoera eta/edo biktimaren kontrako lan giro laidogarri, mehatxuzko eta umiliagarria sortuz.

Definizio horren barnean bi sexu jazarpen mota sartzen dira:

a) Xantaiaren sexu jazarpena: biktimak baino maila hierarkiko handiagoa duen batek edo enpresaburuak egindakoa. Laneko erabakiren bat proposamen sexuala onartzera baldintzatzen du, zuzenean edo zeharka.

b) Giroko sexu jazarpena: biktimaren kontrako giroa sortzen duena, lankideek edo nagusiek egina.

53. artikulua. Genero indarkeria.

Genero indarkeriaren biktima izan diren langile emakumezkoei, epaileak hura babesteko agindua eman baldin badu, edo Ministerio Fiskalaren txosten baten bidez adierazi bada demandaren jartzailea genero indarkeriaren biktima izan dela ondorioztatzeko zantzuak daudela, Genero Indarkeriaren kontrako Babes Integrala emateko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan arautzen diren lan baldintzen gaineko eskubideak bermatu eta hobetuko zaizkie.

VII. KAPITULUA

Araubide soziala

54. artikulua. Istripu-asegurua.

Laneko istripuen eta lanbideko eritasunen ondoriozko arriskuen estaldura zein den ere, haiek Gizarte Segurantzaren edo ugazaben mutualitatearen bidez kontratatu behar baitira, enpresako zuzendaritzak istripu aseguruko poliza, 18.020,24 eurokoa, izenpetuko du, bere kargura, enpresako langile guztientzat, edozein istripuren ondoriozko heriotza eta baliaezintasuna estaltzeko.

Aseguru horrek indarra izateari utziko dio langileak enpresarekiko lan harremana uzten duenean.

55. artikulua. Erredaktoreen erantzukizun zibila.

Enpresak konpromisoa hartzen du aseguru konpainia edo partzuergo desberdinekin aztertu eta kontsulta egiteko erantzukizun zibileko aseguru kolektibo bat kontratatzeaz, bere lanbidearekin ikustekoa duten demanda judizialek ukituta gera daitezkeen erredaktoreentzat. Asegurua kontratatu ezin bada eta bere lanagatik erredaktoreen kontrako demanda judizialik bada, enpresak bere gain hartuko du horien aholkularitza eta defentsa juridikoa, baita horrek ekar litzakeen zehapen ekonomikoak ere.

56. artikulua. Osasun azterketa.

Enpresak, osasun zerbitzu egokien bidez, osasun azterketa bat eginen die langile guztiei. Borondatezkoa izanen da eta lanpostu bakoitzean maiztasun desberdinarekin eginen da, laneko arriskuen ebaluazioan jasotako balorazioan lanpostu bakoitzak dituen arriskuen arabera.

57. artikulua. Amatasunaren babesa.

Haurdun edo erditu berriak dauden emakumezko langileek eskubidea izanen dute beren egoerarekin bateragarria den beste lanpostu edo eginkizun bat betetzeko, laneko baldintzek, agentek edo prozedurek eragin txarra izan dezaketenean emakumearen edo umekiaren osasunaren gainean edo edoskitzearen gainean.

58. artikulua. Artikuluak, argazkiak eta marrazkiak lagatzea.

Egunkariko langileek egindako artikuluak, argazkiak eta marrazkiak beste komunikabide batzuei lagatzeko, enpresarekin dagoen lan harremanaren indarrez eta enpresaren jardun arrunterako, beharrezkoa izanen da langile interesdunei jakinaraztea zer komunikabidetan argitaratuko diren beren artikuluak, argazkiak eta marrazkiak, baita kazetariaren eta Diario de Noticiasen izenarekin izenpetuta argitaratzea eta edukiak hertsiki errespetatzea ere.

59. artikulua. Teknologia berriak eta Internet.

Hitzarmen hau izenpetzen duten alderdiek badakite zenbateko garrantzia eta munta dituen ukitutako ataletara sartutako teknologia berriak sartzeak eta eguneratzeak enpresaren jarduna garatzeko. Orobat, badakite zer arrisku dakartzaten horiek, neurriz gainetik edo gehiegi erabiltzen direnean.

Babes bereziko ondasun juridiko gisa, alderdiek berresten dute enpresak jardunerako ezarritako teknologia berriak erabiliko direla soil-soilik lan profesionalean aritzeko, eta, alde horretatik, ezin izanen dira erabil beste helburu batekin.

Babes bera luzatuko zaie edukiei, informazioari eta kontaktuen agendei. Horiek, ondorio guztietarako, laneko tresnatzat hartuko dira, enpresak emanak baitira, eta, hortaz, horren jabetzakoak.

60. artikulua. Laneko arropa.

Beharrezkoa den aldiro, enpresak jantzi eta osagarri egokiak emanen dizkie jarduera gauzatzeko haien beharra duten langileei.

VIII. KAPITULUA

Langileen ordezkariak

61. artikulua. Enpresa batzordea.

Enpresa batzordea da Zeroa Multimedia SAko langile guztiak ordezten dituen organoa eta Langileen Estatutuan eta lan arloko gainerako araudi indardunean zehaztutako eskumenak ditu.

62. artikulua. Lan Osasuneko Batzordea.

Laneko segurtasunari eta osasunari dagokienez, batzordeko kideen artean, prebentzioko bi ordezkari izendatuko dira. Begiratuko du lanpostuko baldintzari buruzko indarreko araudia betetzen dela. Enpresako zuzendaritzak, bere aldetik, beste horrenbeste ordezkari hautatuko ditu.

63. artikulua. Eskubide sindikalak.

Zeroa Multimedia SAn legez eratutako erakunde sindikaletara afiliatutako langileek ondokoa egin dezakete enpresaren esparruan: atal sindikalak eratzea, norberaren sindikatuaren estatuetan ezarritakoarekin bat; bilerak egitea enpresaburuari jakinarazi ondoren; kuotak biltzea eta informazio sindikala banatzea lan orduetatik kanpo; sindikatuak igortzen dion informazioa jasotzea; Zeroa Multimedia SAren enpresa batzordean ordezkatuta dauden sindikatuen atal sindikalek iragarki ohol bat izanen dute, enpresak emana, lantokian ikusteko moduan paratuko dena, afiliatuen eta, oro har, langileen interesekoak izan daitezkeen abisuen hedapena errazteko.

64. artikulua. Sindikatuen gela.

Lantoki honetako enpresa batzordeak gela bat izanen du bere lanak betetzeko.

65. artikulua. Ordezkaritza gastuak.

Enpresak, fakturak justifikatu eta aurkeztu ondoren, ordezkari sindikalei ordainduko dizkie enpresa batzordean jarduteagatik bere lanaren ondoriozko gastuak, hala nola komunikazioen, fotokopien eta material grafikoaren gastuak.

66. artikulua. Ahalmena eta isiltasun profesionala.

Enpresa batzordeak ahalmena edukiko du, kide anitzeko organo den aldetik, egintza administratiboak edo judizialak burutzeko beren eskumenen eremuan, kideen gehiengoak erabakiz gero.

Enpresa batzordeko kideek, baita horrek ere, oro har, isiltasun profesionalari eutsiko diote, Langileen Estatutuan xedatuari jarraituz, batik bat enpresako zuzendaritzak berariaz isilpekotzat hartutako materialekin, baita enpresa batzordeko kide izateari utzi ondoren ere. Dena den, enpresak langileen ordezkariei emandako informaziorik edo agiririk ezin izanen da erabili enpresaren eremutik kanpo, ezta entregatzen den helburuaz besterako ere.

67. artikulua. Ordu sindikalak.

Enpresarekin biltzeko orduek, horrek eskatuta denean, eta hitzarmen kolektiboa negoziatzeko emandakoek ez diote orduen krediturik kenduko enpresa batzordeko kideei.

68. artikulua. Batzarra.

Zeroa Multimedia SAko langileek eskubidea izanen dute batzarra egiteko. Lantokiko batzordeak egin dezake deialdia, edo enpresak aitortutako zentral sindikalek edo lantokiko plantillaren %20tik gorako langileek. Batzordea izanen da mahaiburu, eta arduratuko da batzarra behar den moduan gauzatzeaz. Deialdia enpresari jakinaraziko zaio, egin baino 24 ordu lehenago, eta batzordeak harekin adostuko du zer neurri izanen den egokia kalterik ez izateko enpresaren ohiko jardunean. Batzarrerako lekua lanlekua bera izanen da eta lanaldi barnean edo lanalditik kanpora egin daiteke, baina ez du eraginik izanen ohiko produkzioan. Baimena emanez gero, erabilitako denbora ez da kenduko.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena.–Zainketarako batzorde paritarioa.

Batzorde paritarioaren helburua izanen da hitzarmen honen atal guztiak betetzen direla zaindu eta kontrolatzea –lan arloko agintaritza edo jurisdikzio eskudunari alde horretatik dagokion eskumena ukatu gabe–, eta eskudantziak izanen ditu hitzarmen honetan ezarritakoa interpretatu eta aplikatzeari buruz sor daitezkeen gai guztiak ebazteko.

Interpretazioa, zaintza eta hitzarmen honen eraginkortasun praktikoa bilatzen duten jarduera guztiak batzorde paritario batek eginen ditu. Batzorde horrek lau ordezkari izanen ditu: enpresaren ordezkaritzak izendatutako bi eta langileen ordezkaritzak izendatutako beste bi. Batzordeak idazkari bat izendatuko du bere kideen artean, eta aholkularien zerbitzuak erabiltzen ahalko ditu, etengabe edo noizean behin, bere eskumeneko gai guztietan. Batzordea osatzen duten alderdiek izendatuko dituzte aholkulariak. Horiek hitza izanen dute, baina ez botorik.

Eginkizunak.–Batzordeak, bakarra baita hitzarmenaren esparru osorako, berariazko eginkizun hauek izanen ditu:

a) Hitzarmena interpretatzea.

b) Itundutakoa betetzen den zaintzea.

c) Alderdiek agertutako arazo edo aferetan konponbidea bilatzea.

Nahitaez esku hartuko du batzordeak aipatu gaietan, alderdiek agintaritza edo jurisdikzio eskudunera jotzeko duten askatasuna galarazi gabe.

Jarduteko prozedura. Alderdi bakoitzak bere eginkizunez adierazitako gaiei buruz sortzen diren galderak eginen dizkie bere ordezkariei.

Batzordeko kideetako bat kanpoan egonez gero, dagokion alderdiak bere ordezkarien artean izendatzen duen beste batek ordeztuko du.

Alderdietako batek idazki baten bidez batzordeari biltzeko eskatuz gero, hura egun baliodunetako hirurogei eta hamabi ordu iragan baino lehen bilduko da.

Bi ordezkaritzak hautatu eta haien izendapena beste alderdiari jakinaraziko zaio, hitzarmen kolektibo hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 7 egun iragan baino lehen.

Ebazpenak emateko epea 5 egunekoa izanen da, bilera egin zenetik aurrera.

Erabakiak gehiengo soilez hartuko dira.

Bigarrena.–Enpresaren eta enpresa batzordearen arteko hitzarmenak.

Berariaz aitortzen dira hitzarmenaren esparruaren barnean zuzendaritzaren eta enpresa batzordearen artean izenpetzen diren hitzarmenen baliozkotasuna eta eraginkortasuna, direla egun indarra dutenak direla etorkizunean sinatzen direnak, hitzarmen honetan ezarritakoaren kontra egiten ez duten bitartean.

Hirugarrena.–Ordezko zuzenbidea.

Hitzarmen honek berariaz arautzen ez dituen gainerako gaietarako, Langileen Estatutuari buruzko testu bateginari eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen orokorretan ezarritakoari jarraituko zaie.

Laugarrena.–Nafarroako Lan Auzitegia.

Enpresari eta langileei gomendatzen zaie ezen, edozein erreklamazio judizial egin baino lehen, auziak Nafarroako Lan Auzitegiko adiskidetze, bitartekotza eta arbitraje organoen menpe jartzera.

Bosgarrena.–Bisurteko aparteko eguna.

Kazetariek egiten duten lan bereziaren ezaugarriak direla eta (atazaren araberako lana), eta kontuan izanik ezin dela urteko lanaldia zehaztu lan egiten diren orduekin, bisurteetan, urteko lanaldia beste egun bat duenez eta kazetariek beste egun batean egin behar dutenez lan, alderdi sinatzaileek hitzartzen dute erredakzioan bisurteetako egun hori beste opor egun batekin konpentsatzea.

Seigarrena.–Konfidentzialtasuna.

Langileek bere burua behartzen dute Zeroa Multimedia SAn bere jardunari aplikatu beharreko arau deontologikoak betetzera eta Zeroa Multimedia SAn bere jardunean aritzeagatik ezagutzen dituzten datu guztien konfidentzialtasunari eustera, izan prozedurei, metodoei, informazioei, datu industrialei edo salmenten datuei, proiektuei edo egindako lanei eta agiri teknikoei buruzkoak, batik bat bere izaeragatik edo inguruabarrengatik isilpekoak badira eta hala jo eta erabili behar badira.

Zazpigarrena.–Datuen babesa.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren ondorioetarako, langileak baimentzen du lan kontratu honetan bildutako datu pertsonalen tratamendu automatizatua enpresara sartzeko prozesuan, baita etorkizunean, lanean aritzen den bitartean, Zeroa Multimedia SAk eskura dezakeen informazioa ere, izan ezagutzari, esperientzia eta ebaluazio profesionalari, ebaluazioei, asistentziari, barneko eta kanpoko baliabideen aprobetxamenduari buruz eta, oro har, konpainiako kudeaketa administratiborako eta giza baliabideetarako egokia eta bidezkoa den beste edozeini buruz.

Orobat, langileak baimena ematen du Zeroa Multimedia SAk bere datuak beste edozein pertsonari edo entitateri lagatzeko, soil-soilik aurreko paragrafoko helburuak betetzeko bada, horren barnean berariaz egonda (nahiz eta ez horretarako bakarrik) prestakuntza ikastaroak kudeatu, diruz lagundu edo ematen dituzten pertsona edo entitateentzat behar-beharrezkoak diren datuen komunikazioa.

Langileei buruz bildutako informazio pertsonala Zeroa Multimedia SAren jabetzako datu baseetan gordeko da (helbide soziala: Areta industrialdea, Altzutzate karrika, 8, Uharte, 31620). Langileei jakinarazten zaie datu pertsonaletan sartu, haiek zuzendu, ezereztu eta kontra egiteko eskubidea dutela, eta hori baliatzeko idatzitako jakinarazpen bat igorri behar zaio Zeroa Multimedia SAren administrazio departamentuari.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehena.–Urtero, hitzarmen honen indarraldian, alderdi sinatzaileek konpromisoa hartzen dute produkzioko langileen lanbide mailen definizioa berrikusteko, haietako bakoitzari dagozkion eginkizunak esleitzeko, sartzen diren aldaketa teknologikoen arabera.

Bigarrena.–Hitzarmen honetako baldintza bat ez betetzeko, langileen legezko ordezkarien adostasuna beharko du enpresak.

ZEROA MULTIMEDIA SAREN LANBIDE TALDEAK

Erredakzioaren lanbide taldea

MAILA

LANPOSTUA

URTEKO SOLDATA GORDINA

OINARRIZKO SOLDATA

HITZARMEN PLUSA

KARGUKO PLUSA

APARTEKO PAGAK

IGANDEETAKO PLUSA

APARTEKO ORDUA

GAUEZ

GAUEKO ORD.

0

Zuzendaritzako kidea

2013

1

R1.1

Atalburua

34.132,60

918,66

750,73

463,90

2.133,29

84,10

2

R2.1

A erredaktorea

27.372,50

941,44

769,34

0,00

1.710,78

80,00

7,85

1,31

3

R3.1

B erredaktorea

22.388,18

758,00

641,26

0,00

1.399,26

80,00

6,32

1,05

R3.2

A diseinatzailea

22.398,29

763,15

636,74

0,00

1.399,89

80,00

21,42

6,36

1,06

R3.3

A dokumentalista

22.260,22

763,15

628,12

0,00

1.391,26

80,00

21,15

6,36

1,06

4

R4.1

B diseinatzailea

20.227,68

688,67

575,56

0,00

1.264,23

80,00

18,48

5,74

0,96

R4.2

B dokumentalista

19.072,20

697,66

494,35

0,00

1.192,01

80,00

14,79

5,81

0,97

R4.3

Edizio digitaleko ofiziala

20.358,18

763,43

508,95

0

1.272,39

80,00

17,47

R4.4

Erredakzioko ofiziala

22.260,22

763,15

628,12

0,00

1.391,26

80,00

21,15

6,36

1,06

5

R5.1

C erredaktorea

17.800,00

610,24

502,26

0,00

1.112,5

80,00

5,08

0,85

R5.2

Erredakzioko laguntzailea

17.400,00

596,53

490,97

0,00

1.087,5

80,00

4,97

0,83

Produkzioaren lanbide taldea

MAILA

LANPOSTUA

URTEKO

SOLDATA GORDINA

OINARRIZKO SOLDATA

HITZARMEN PLUSA

KARGUKO PLUSA

APARTEKO PAGAK

IGANDEETAKO PLUSA

APARTEKO ORDUA

GAUEZ

GAUEKO ORD.

0

Zuzendaritzako kidea

2013

1

P1.1

Prentsa birakariko burua

31.553,85

1.133,38

838,74

0,00

1.972,12

88,69

26,17

9,44

1,57

P1.2

Mantentze-lanetako burua

30.425,00

1.092,83

808,73

1.901,57

80,00

22,48

P1.3

Itxierako burua

23.670,60

778,68

700,74

0,00

1.479,41

84,10

24,63

6,49

1,08

P1.4

Edizioko arduraduna

23.670,60

778,68

700,74

0,00

1.479,41

84,10

24,63

6,49

1,08

2

P2.1

Inpresioko 1. mailako ofiziala

26.507,47

952,94

703,78

0,00

1.656,72

80,00

22,48

7,94

1,32

P2.2

Mantentze-lanetako 1. mailako ofiziala

29.370,62

937,90

897,76

0,00

1.835,66

80,00

22,48

P2.3

Itxierako 1. mailako ofiziala

22.260,22

763,15

628,12

0,00

1.391,26

80,00

21,15

6,36

1,06

P2.4

Edizioko 1. mailako ofiziala

22.260,22

763,15

628,12

0,00

1.391,26

80,00

21,15

6,36

1,06

3

P3.1

Inpresioko 2. mailako ofiziala

22.713,92

759,49

660,13

0,00

1.419,62

80,00

21,01

6,33

1,05

P3.2

Mantentze-lanetako 2. mailako ofiziala

22.713,86

759,49

660,12

0,00

1.419,62

80,00

21,01

P3.3

Itxierako 2. mailako ofiziala

21.120,74

688,67

631,38

0,00

1.320,05

80,00

19,77

5,74

0,96

P3.4

Edizioko 2. mailako ofiziala

21.120,74

688,67

631,38

0,00

1.320,05

80,00

19,77

5,74

0,96

4

P4.1

Inpresioko 3. mailako ofiziala

21.328,81

683,32

649,73

0,00

1.333,05

80,00

19,62

5,69

0,95

P4.2

Mantentze-lanetako 3. mailako ofiziala

20.227,66

688,67

575,56

0,00

1.264,23

80,00

18,48

P4.3

Itxierako 3. mailako ofiziala

20.227,68

688,67

575,56

0,00

1.264,23

80,00

18,47

5,74

0,96

P4.4

Edizioko 3. mailako ofiziala

20.227,68

688,67

575,56

0,00

1.264,23

80,00

18,47

5,74

0,96

5

P5.1

Ataleko laguntzailea

19.073,75

697,66

494,45

0,00

1.192,11

80,00

14,80

5,81

0,97

P5.2

Peoi-enkartadorea

16.175,36

713,44

297,52

0,00

1.010,96

80,00

11,66

5,95

0,99

Administrazioaren lanbide taldea

MAILA

LANPOSTUA

URTEKO

SOLDATA GORDINA

OINARRIZKO SOLDATA

HITZARMEN PLUSA

KARGUKO PLUSA

APARTEKO PAGAk

IGANDEETAKO PLUSA

APARTEKO ORDUA

GAUEZ

GAUEKO ORD.

0

Zuzendaritzako kidea

2013

1

A1.1

Sistemen arduraduna

27.695,96

1.033,06

697,94

0,00

1.731,00

81,96

23,89

8,61

1,43

2

A2.1

Publizitateko 1. mailako ofiziala

22.260,22

763,15

628,12

0,00

1.391,26

80,00

21,15

6,36

1,06

A2.2

Sistemetako 1. mailako ofiziala

22.260,22

763,15

628,12

0,00

1.391,26

80,00

21,15

6,36

1,06

A2.3

Administrazioko 1. mailako ofiziala

22.118,80

812,96

569,46

0,00

1.382,42

20,11

3

A3.1

Publizitateko 2. mailako ofiziala

21.120,74

688,67

631,38

0,00

1.320,05

80,00

19,77

5,74

0,96

A3.2

Sistemetako 2. mailako ofiziala

21.120,74

688,67

631,38

0,00

1.320,05

80,00

19,77

5,74

0,96

A3.3

Administrazioko 2. mailako ofiziala

20.388,80

688,67

585,63

0,00

1.274,30

16,53

4

A4.1

Publizitateko 3. mailako ofiziala

20.227,68

688,67

575,56

0,00

1.264,23

80,00

18,47

5,74

0,96

A4.2

Sistemetako 3. mailako ofiziala

20.227,68

688,67

575,56

0,00

1.264,23

80,00

18,47

5,74

0,96

A4.3

Administrari laguntzailea

19.236,97

688,67

513,64

0,00

1.202,31

15,12

5

A5.1

Ataleko laguntzailea

19.073,75

697,66

494,45

0,00

1.192,11

80,00

14,80

5,81

0,97

A5.2

Harreragilea

19.636,62

688,67

538,62

0,00

1.227,29

80,00

14,80

A5.3

Publizitateko sustatzailea

15.000,00

630,31

307,19

0,00

937,5

2016ko, 2017ko eta 2018ko soldata igoerak kalkulatzeko, 2010ean indarra duten taulak hartuko dira oinarritzat, eta kalkulu horren emaitza ekitaldi bakoitzean indarra duten taulei aplikatuko zaie. Murriztu ziren plus guztiei dagokienez, aurreko paragrafoko formulari jarraituz eguneratuko dira, %50 gehiago 2017ko eta 2018ko ekitaldietan.

T2 TAULA

TARTEAK

2014

2015

2016

(IGOERA)

2017

(IGOERA)

2018

(IGOERA)

≤ 20.000 euro

0

0

%0,5

%1,25

%1,25 (%3,00)

20.001 eta 22.500 artean

0

0

%0,5

%1,75

%2,00 (%4,25)

22.501 eta 25.000 artean

0

0

%0,5

%2,50

%2,50 (%5,50)

25.001 eta 30.000 artean

0

0

%0,5

%3,25

%3,25 (%7,00)

30.001 eta 35.000 artean

0

0

%0,5

%3,75

%4,00 (%8,25)

≥ 35.001 euro

0

0

%0,5

%4,25

%4,50 (%9,25)

4. Horretaz gain, 2017. eta 2018. urteetan, aleen salmentagatik, publizitateagatik eta inpresio eta sustapen zerbitzuengatik lortzen diren diru-sarrerak (fakturazio garbia) aurreko urteko ekitaldian kontzeptu berengatik lortutako diru-sarrera guztiak baino handiagoak badira zenbateko hauetan:

–300.000 eurotik 400.000 euro bitarte, abonamendu bat eginen zaio langile bakoitzari, paga bakarrekoa, aldeko diferentzia horren %10ekoa. %10 horri dagokion ordainketa zati berdinetan eginen zaio langile bakoitzari, lanaldiaren arabera.

–400.000 eurotik gorakoa, abonamendu bat eginen zaio langile bakoitzari, paga bakarrekoa, aldeko diferentzia horren %15ekoa, muga izanik urteko soldata masa osoaren %2,5ekoa. %10 horri dagokion ordainketa zati berdinetan eginen zaio langile bakoitzari, lanaldiaren arabera.

Iragarkiaren kodea: F1416381