11. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

VALLADOLIDEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 877/2014 prozedura

José Luis García Roig jauna, Valladolideko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Carlos Alberto Largo Carmona jaunak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Elecnor SAren eta Francisco Javier Marchan Domínguezen aurka bideratu den 877/2014 prozeduraren barnean, LJLaren 59. artikuluak xedatzen duena betez, erabaki da Francisco Javier Marchan Domínguezi zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2015eko urriaren 20ko 11:30ean ager dadin 001 Aretoan (Rosarillo plazan dagoen eraikinean) adiskidetze-ekitaldia egiteko, eta, beharrezkoa bada, judizioa. Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenenak, edo epatzeenak.

Judiziora abokatuak lagunduta edo lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta nahiz prokuradore batek ordezkatuta agertzeko asmoa baldin badu, horren berri emanen dio epaitegiari edo auzitegiari idatziz, judiziora agertzeko zitazioa egin eta hurrengo bi eguneko epean. Horren xedea da auzi-jartzaileari asmo horren berri ematea, aukera izan dezan lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta bertaratzeko, edo prokuradore batek ordezkatuta, edo epe berean abokatua izendatzeko edo ofizioz izenda diezaiotela eskatzeko. Betebehar horiek bete ezean, ulertuko da alderdiak uko egiten diola judizioan abokatua, prokuradorea edo lan-harremanetako gradudun kolegiatua izateko eskubideari.

Eta Francisco Javier Marchan Domínguezi zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko.

Valladoliden, 2014ko azaroaren 27an.–Idazkari judiziala, José Luis García Roig.

Iragarkiaren kodea: J1417384